Joxerra Bengoetxea
banner
bengoetxeaehu.bsky.social
Joxerra Bengoetxea
@bengoetxeaehu.bsky.social
EHUko Errektorea | Rector de la EHU | Président de l’Université du Pays Basque | Rector (Principal/Provost) of the University of the Basque Country
Uda amaitzen ari den honetan, bidaia zirraragarri batean murgildu gaitu Pedro Canok bere erakusketaren inaugurazioan. Munduan zeharreko bidaia, baina baita barne begirada intimo bat ere ✨

Modu hoberenean estreinatu dugu Bizkaia Aretoan kokatutako Oteiza Gela erakusketa-gune berria.
September 10, 2026 at 6:55 AM
Jose Luis de la Cuesta irakaslea omendu dugu, Zuzenbide Penalaren eta Kriminologiam egindako ibilbide eredugarriagatik.

Pocas personas encarnan tan bien como él el espíritu del Plan Estratégico de la EHU 2026-2028: crear conocimiento, compartirlo y ponerlo al servicio de la sociedad.

Zorionak!
September 3, 2026 at 2:36 PM
🌊 Celebrating 20 years of the MER Master in Bordeaux!

EHU has proudly been part of this pioneering Erasmus Mundus programme since 2006, together with the Universities of Bordeaux and Southampton.

Renewed until 2031 and awarded the European Degree Label. 🌍

Here’s to the next 20 years!
September 3, 2026 at 7:50 AM
Celebrating 40 years of Bilbao Analysis & PDE! 👏 From a small research group to a world-class center for mathematical analysis.

40 años de excelencia matemática gracias a la alianza EHU, Ikerbasque y BCAM Institute.

Zorionak eta bejondeizuela urte hauetan guztietan egindako lan bikainagatik!
September 1, 2026 at 10:01 AM
Reposted by Joxerra Bengoetxea
La EHU se mantiene entre las mejores 400 universidades del mundo, según el #RankingShanghai.
Euskal Herriko Unibertsitatea está entre las 200 mejores universidades del mundo en los campos de conocimiento de química, nanociencia, nanotecnología e Ingeniería civil

www.ehu.eus/eu/web/campu...
EHUk munduko 400 unibertsitate onenen artean egoten jarraitzen du, Shanghaiko rankingaren arabera - Campusa
www.ehu.eus
August 15, 2026 at 5:16 PM
EHUk nazioarteko lankidetzaren alde egiten jarraitzen du. Gaur Georgiako Tbilisi State University-ko errektorearekin eta ordezkaritzarekin bildu gara, etorkizuneko lankidetza akademiko eta ikerketa-proiektuak sustatzeko eta bi unibertsitateen arteko harremanak sendotzeko. 🎓🤝
July 28, 2026 at 9:14 AM
¿Un sincrotrón para Euskadi? Hoy hemos dado un paso más para responder a esa pregunta.

EHUko hiru campusetako 23 ikerketa-taldek interesa agertu dute jada, eta nazioarteko esperientzia partekatu dugu aukera estrategiko honen inpaktu zientifiko, teknologiko eta industriala aztertzeko.
July 24, 2026 at 7:34 PM
🎓 EHUAlumniren 10. urteurrena ospatu dugu.

10 urte komunitatea ehuntzen, loturak sortzen eta ezagutza partekatzen.

Casi medio millón de personas han pasado por la EHU y más de 14.000 forman hoy parte de EHUAlumni.

🤝 Porque el conocimiento, cuando se comparte, se convierte en un bien colectivo.
July 10, 2026 at 12:37 PM
✍️ Comparto mi entrevista en GARA, en la que abordo el proceso de la PAU y los autos judiciales.

www.naiz.eus/eu/info/noti...
July 5, 2026 at 7:32 AM
✍️Maite Asensio kazetariak elkarrizketatu nau @berria.eus egunkarian.

www.berria.eus/euskal-herri...
July 4, 2026 at 8:03 AM
Errekurtsoa jarriko dugu Euskara eta Literatura II-ko nota ez kontuan hartzeko eta plazak gordetzeko aginduaren aurka. Aukera-berdintasuna urratzen du eta 534/2024 EDaren kontra doa.

Sailburuarekin bilduta, plazen erreserba kautelaz eta behin-behinean zabaltzea adostu dugu ikasleak babesteko.
July 1, 2026 at 7:14 PM
Ostiralean Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapiako graduatu berrien graduazio ekitaldi hunkigarria bizi genuen.

Grina, gau zuriak eta ahalegin handiko urteak izan dira. Gure gizarteak behar-beharrezko ditu jada, osasun globalaren erronkei aurre egiteko.

Zorionak graduatu berriei!
June 24, 2026 at 8:06 AM
Ez dugu erraz ahaztuko San Mamesen bizitakoa.

Lehen aldiz, graduko eta graduondoko ikasleak ospakizun berean elkartu ziren.

No se puede entender el Euskal Herria de hoy sin la universidad pública. Las y los graduados de hoy ya forman parte de esa historia.

Biba zuek; gora EHU!
Txapelak gora! 🎓
June 13, 2026 at 8:32 AM
🎓✨ Gaur aurkeztu dugu EHUren Uda Ikastaroen 45. edizioa.

"Pentsatzen dugulako gara" lelopean, hausnarketa, ezagutza kolektiboa eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko topagune irekia izango da. Ziurgabetasun garai hauetan, inoiz baino beharrezkoagoa.
June 8, 2026 at 8:47 PM
💻 Gaur ez da edozein egun.
EHUko informatika Fakultateak 50 urte bete ditu. Mende erdiz berrikuntza, ikerketa eta gizartearekiko konpromisoa izan dira oinarri.

¡Enhorabuena a todas las personas que formáis parte de la Facultad y nuestro más sincero agradecimiento las y los pioneros en abrir camino!
May 30, 2026 at 7:41 PM
🎓 Gaur EHUko ekitaldi gorena izan dugu: 183 doktore berrien izendapena. Lan handiko bidea izan da, ordu asko loari eta etxekoei kendutakoak, baina iritsi zarete.

Ohorea zientziaren eta pentsamendu kritikoaren motor zaretenoi harrera egitea, Getary-ko lagunen jantzi akademikoa estreinatuz gainera!
May 29, 2026 at 7:32 PM
Ohore handia izan da Rehabend 2026 nazioarteko kongresua irekitzea, Bizkaia Aretoan.

Este encuentro, impulsado por la EHU junto a la Universidad de Cantabria, reúne conocimiento sobre rehabilitación, patrimonio y construcción.

Eskerrik asko a todas las personas participantes por hacerlo posible.
May 27, 2026 at 5:52 PM
Hitzik gabe geratu gara Zesar Martinez Soziologia Saileko lankidearen heriotzaren berriarekin.

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten du familiaren, lagunen eta gertukoen saminarekin une latz honetan.

Lurrak goxo har zaitzala.
May 26, 2026 at 7:50 PM
Etorkizuneko unibertsitatea eraikitzeko une garrantzitsua da.

Unibertsitateen Lege aurreproiektuaren inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzeko, EHUAgora-n eztabaida gunea ireki dugu maiatzaren 28ra arte: agora.ehu.eus/processes/le...

Aurrez aurreko saio irekiak ere antolatu ditugu. Parte hartu!
May 15, 2026 at 9:16 AM
Askotan isilean egiten den lana da handiena. EHUtik merezitako aitortza egin diegu erizain instruktoreei: jakintza transmititzen dutenei, ikasleak gidatzen dituztenei eta zaintza balio bihurtzen dutenei.

Sare zabal eta sendo hori da gure indarguneetako bat.
Eta hala izaten jarrai dezala.

Zorionak!
May 7, 2026 at 7:48 PM
Min eta pena handiz jaso dugu Carlos Garaikoetxea lehendakariaren heriotzaren berria.

EHUk urrezko domina eman zion 2025eko irailean, bere agindupean sortu baitzen euskal unibertsitate publikoa.
May 4, 2026 at 3:51 PM
Orain bost mende onartu zen Bizkaiko Foru Berria mugarria da Euskal Herriko demokraziaren eta EAEren autogobernuaren historian. XVI. Ituna Kongresuak balio izan du efemeridea gogora ekartzeaz gain, bere bilakaera aztertzeko.
April 28, 2026 at 4:32 PM
Indibidualismoa gailentzen ari dela diotenen aurrean, Uda Ikastaroek gutasuna azpimarratu nahi dute: pentsatuz, elkarrekin pentsatuz, hausnartuz. Alegia, denon artean, bidea egiteko eta esku artean ditugun erronka handiei erantzuteko.

@ehu.eus
April 24, 2026 at 6:34 AM
La transformación y el desarrollo de la EHU están estrechamente ligados al tejido industrial de este país, precisamente porque su función esencial es la generación y transmisión del conocimiento. 1/3
April 24, 2026 at 6:31 AM
EHUren kultura ekintzailearen eta transferentzia gaitasunaren erakusle argia da I+Med. Lankidetza estutzeko konpromisoa berretsi dugu gaurko bisita instituzionalean.
April 16, 2026 at 3:48 PM