Itzar
banner
itzar.bsky.social
Itzar
@itzar.bsky.social
Marrazkilari eta fanzinegilea // Drawing and fanzine artist
Gune autogestionatuen beharra dagoela uste baduzu, erdu, ezagutu, maitatu, eta babestu itzazu. Nik, beldur handia diot gaztetxe eta auzoetxeen desagerpenari. Nire iruditegia garatu duten espazioak dira, eta ezin dut mundua irudikatu haiek gabe. Ezin dut kultura herrikoia eta askea egin, haiek gabe.
AUZOETXEAREN 3. URTEURRENA [kartela]
2026ko ekainaren 6ko ospakizunerako kartela. Ilusio berezia egin didan lantxoa da hau, Minakaria bukatu eta geroko lehen ariketa marraztua baita. Marra finagoak erabili ditut, zuriune asko, konposizio soilagoak eta amonaren oroimenak dakarzkidan idazkerak. Barandiaranen Euskaldunak entziklopediatik atera nuen tipografia handien eta hainbat irudien oinarria. Etxea eta Auzoa kapituluak ageri ziren bata bestearen jarraian, argazki ederrekin lagunduta: baserriak, auzuneak, su baxuak, auzolanak, baselizen garrantzia auzo egituran, kolektibotasuna..
itzar.net
June 4, 2026 at 10:32 PM
2025ean, Auzoko & Saïm Mendiren lanik dastagarrienarentzat egindako diseinua. Denok dakigu dantzarik ausartenen dirdirak hobeto ikusten direla iluntasunean. Bilduma honetan denontzako bazka dakarte Auzokok eta Mendik, gose geundela baitzekiten.
Auzoko & Saim Mendi – UZTA [diska]
2025ean, Auzoko & Saïm Mendiren lanik dastagarrienarentzat egindako diseinua. Denok dakigu dantzarik ausartenen dirdirak hobeto ikusten direla iluntasunean. Bilduma honetan denontzako bazka dakarte Auzokok eta Mendik, gose geundela baitzekiten. Gozatu ezazue bere uztaz. Tinta paperean eta kolore digitala, GIMPekin, noski. Oraingoan letrak ere nireak dira. Haien diska hemen entzungai:
itzar.net
June 4, 2026 at 9:56 PM
KATAKONBA FANZINE AUTOEDIZIO ETA KONTRAKULTURA TOPAKETA [AZOKA]

Larrabasterran izango naiz datorren asteburuan, Lurrazpiko Ligak antoaltzen duen fanzinegileon topaketan :)
KATAKONBA FANZINE AUTOEDIZIO ETA KONTRAKULTURA TOPAKETA [AZOKA]
Urtarriletik dabil Lurrazpiko Liga udaberri bukaerako topaketa antolatzen. Fanzine eta autoargitalpen azoka, musika pintxada, tailerrak, bazkari herrikoia, halabeharrezko mikro ireki famatua, eta honako edizioan garrantzi berezia eman nahi izan dioten hausnarketa kolektiboa. Badira ia 3 urte azokak antolatzen dituztela, eta sortzaileen arteko sarea sendotzen doa, pixkanaka pixkanaka. Hala ere, elkarrekin merkatu instantzia sortzeaz aparte, eztabaidarako eta behar materialen inguruan antolatzeko espazioen gabezia nabaritu dute.
itzar.net
May 23, 2026 at 1:20 PM
Karmelak 10 urte betetzen dituelak ez du inor harrituko, azken hilabeteetan matraka handia eman baitute ekimenarekin. Kontua da datorren maiatzaren 15aren asteburuan, urteurrenaren ekimen potentea dela, eta horretarako, kontzertu eta besteren artean, azokatxoa antolatu dute ostiraleko…
KARMELAREN X. URTEURRENA [azokaTXOA]
Karmelak 10 urte betetzen dituelak ez du inor harrituko, azken hilabeteetan matraka handia eman baitute ekimenarekin. Kontua da datorren maiatzaren 15aren asteburuan, urteurrenaren ekimen potentea dela, eta horretarako, kontzertu eta besteren artean, azokatxoa antolatu dute ostiraleko arratsalderako. Hor izango naiz, lagunez inguraturik, hainbat posturen artean, fanzine eta irudiekin. Karmela, Fika kalea 44, Santutxu.
itzar.net
May 11, 2026 at 2:20 PM
2017an Parisetik Greziara joan nintzen, hango kaleak eta kaletarrak ezagutzeko asmoarekin. Bidaian zehar, Bilboko eta Pariseko senidei nire egoera emozionalaren berri ematearren, eguneroko antzeko zerbait bidaltzen nien emailez, zirriborro eta testutxo labur eta kriptikoekin.
GAZTIBELTZAREN MINAKARIA [FZN-KOMIKIA]
2017an Parisetik Greziara joan nintzen, hango kaleak eta kaletarrak ezagutzeko asmoarekin. Bidaian zehar, Bilboko eta Pariseko senidei nire egoera emozionalaren berri ematearren, eguneroko antzeko zerbait bidaltzen nien emailez, zirriborro eta testutxo labur eta kriptikoekin. 9 urteren ostean, bizipen horiei irakurketa bat egin nahi izan diet, eta atal hori itxi. Testuok eta marrazkiok berregin ditut, ordena berria eman diet eta koherentzia pixka bat ematen saiatu naiz. Euskarazko A5 liburuzka autoargitaratua, 64 orrialdetxo zuribeltzean. Dortoka inprimategian inprimatua eta software askearekin editatua, noski. DDT-n eta azoketan eskuragarri.
itzar.net
May 11, 2026 at 1:52 PM
Hondakinak [kartak]

2023ko udaberriko Zeruzkontra irudigintza laborategian, ziklo amaierarako karta bilduma egitea erabaki genuen. 4 kide ginen eta gutako bakoitzak bere 12 kartako sorta egingo zituen:
Hondakinak [kartak]
2023ko udaberriko Zeruzkontra irudigintza laborategian, ziklo amaierarako karta bilduma egitea erabaki genuen. 4 kide ginen eta gutako bakoitzak bere 12 kartako sorta egingo zituen. 12 karta horiek 3 bildumatxo izango zituen 4 kategoriatan (pertsonaia/objektua/ekintza-gertaera/aholkua), adibidez : ITZARen karta sorta--»A ikatz-marrazkiak. B rotulki/collage D akuarelak
itzar.net
April 27, 2026 at 8:10 AM
ÁCIDO FOLKLORICO [DISKA]

2022an, Ácido Folklórico techno-folk taldearentzat egindako diseinuak. LSD, folka, technoa, eta ezkerraldeko langile kontzientzia: zera atera daiteke gaizki? Hemen doa haien musikara doan esteka:
ÁCIDO FOLKLORICO [DISKA]
2022an, Ácido Folklórico techno-folk taldearentzat egindako diseinuak. LSD, folka, technoa, eta ezkerraldeko langile kontzientzia: zera atera daiteke gaizki? Hemen doa haien musikara doan esteka:
itzar.net
April 7, 2026 at 2:49 PM
DALKANIA [kartela]

2019an Kretako Dalkania Trio Bizkaiara etorri ziren musika jotzen. Ekialdeko doinuak, Greziako folk musika anitzak, akordeoia, klarinoa, kitarra, bouzukia ta daoulia. Joni Txintxesekin Sopelako Plaza Beltzan jo zutenerako egin nien kartela:
DALKANIA [kartela]
2019an Kretako Dalkania Trio Bizkaiara etorri ziren musika jotzen. Ekialdeko doinuak, Greziako folk musika anitzak, akordeoia, klarinoa, kitarra, bouzukia ta daoulia. Joni Txintxesekin Sopelako Plaza Beltzan jo zutenerako egin nien kartela:
itzar.net
April 4, 2026 at 3:46 PM
Datorren apirilaren 18an, Burgosera goaz, hango lagunek Maja Fest irudigintza eta autoedizio azokatxoa antolatzen baitute. Han izango naiz Argh eta Minakariekin, azken haiek inork ezin baditu irakurri ere, badakizue, Burgos ez baita hiri euskaldunena :)
MAJA FEST (azoka)
Datorren apirilaren 18an, Burgosera goaz, hango lagunek Maja Fest irudigintza eta autoedizio azokatxoa antolatzen baitute. Han izango naiz Argh eta Minakariekin, azken haiek inork ezin baditu irakurri ere, badakizue, Burgos ez baita hiri euskaldunena 🙂 Baina berdin dio, hango lagunak itzelak dira, eta egiten duten esfortzu guztiarekin eta dauzkaten gogo ikaragarriengatik, babestera joango gara, musika, marrazki eta giro alaiaz gozatzera. Aukerarik baduzue joateko, ez auekra galdu! La Chispa, Juan de Padilla kalea 13, Burgos.
itzar.net
April 3, 2026 at 11:30 AM
Zarzaparrilla - San sejodió [diska]

2019an, Zarzaparrillaren 2. eta azkenengo diskaren artea egin nuen.
Tinta paperean eta kolore digitala, GIMParekin.
Letra-tipo guztiak "Ortel"enak dira.
Haien diska hemen entzungai:
https://zarzaparrilla.bandcamp.com/album/zarzaparrilla-sansejodi
Mamoieeeek!
Zarzaparrilla – San sejodió [diska]
2019an, Zarzaparrillaren 2. eta azkenengo diskaren artea egin nuen. Tinta paperean eta kolore digitala, GIMParekin. Letra guztiak "Ortel"enak dira. "Mamoieeeek!" Haien diska hemen entzungai: diska deskargatu
itzarrik.wordpress.com
March 17, 2026 at 6:25 PM
Bilboko Aratusteak 2019 [Kartela]

Bilboko Aratusteetan Konpartsen egitarauarako egindako kartel bikoitza (2019), bai, justo pandemia aurreko egun horietakoa. Gai orokorra zinema zen, eta zinema-fikziozko pertsonai desberdinak beste pertsonaien mozorro jantziekin marraztu nituen.
Bilboko Aratusteak 2019 [Kartela]
Bilboko Aratusteetan Konpartsen egitarauarako egindako kartel bikoitza (2019), bai, justo pandemia aurreko egun horietakoa. Gai orokorra zinema zen, eta zinema-fikziozko pertsonai desberdinak beste pertsonaien mozorro jantziekin marraztu nituen.
itzarrik.wordpress.com
March 2, 2026 at 4:01 PM
ARGH[FZN]

2024ko FAKALAGRAPA-rako egindako fanzinea. "Nazkagarriak" irudian oinarritua, Ana Rosaren programako langile baten bidaia deskribatzen du, leize mediatiko nazkagarrian barrena. Gaztelerazko A6 fanzinetxoa, 40 orrialdetxo zuribeltzean. Dortoka inprimategian inprimatua eta software…
ARGH[FZN]
2024ko FAKALAGRAPA-rako egindako fanzinea. "Nazkagarriak" irudian oinarritua, Ana Rosaren programako langile baten bidaia deskribatzen du, leize mediatiko nazkagarrian barrena. Gaztelerazko A6 fanzinetxoa, 40 orrialdetxo zuribeltzean. Dortoka inprimategian inprimatua eta software askearekin editatua, noski.
itzarrik.wordpress.com
March 2, 2026 at 3:26 PM
Ez dut inoiz nire #fanzine baten aurkezpen publikorik egin, beti azaldu dut prozesua azoketan edo lagunen artean.
Oraingoan baina, #Larrabasterra|ko #Auzoetxe|ko lagunek proposatuta, arratsaldepasa egingo dugu #Grezia|z, bidaiatzeaz, #prekarietatea|z eta fanzineetaz solasten :) #komikia
GAZTIBELTZAREN MINAKARIA – aurkezpena
Martxoaren 4ean, Larrabasterrako Auzoetxean. Fanzinearen sortze prozesua partekatzeko kafeta egingo dugu Auzoetxeko liburutegiko lagunekin. Ez da aurkezpen formala izango, solasaldi kaotikoa baino.
itzarrik.wordpress.com
February 19, 2026 at 11:38 PM
Topera Bizitzea Hautatu Dugu (poster)

Topera bizitzea hautatu dugu(2023) tinta paperean Kranba Konpartsarentzat, Uger taldearen "Fedea ta xedea" abestiarekin egindako beste diseinu bat, ostera paperean inprimatua.
Topera Bizitzea Hautatu Dugu (poster)
Topera bizitzea hautatu dugu(2023) tinta paperean Kranba Konpartsarentzat, Uger taldearen "Fedea ta xedea" abestiarekin egindako beste diseinu bat, ostera paperean inprimatua.
itzarrik.wordpress.com
February 9, 2026 at 12:46 PM
POGO(FZN)

2024n Portugaleteko komiki lehiaketan aurkeztu nuen 4 orrialdeko istorio mutua. Ostera, fanzine txiki baten editatua, kolorean. Tinta paperean eta kolore digitala.
POGO(FZN)
2024n Portugaleteko komiki lehiaketan aurkeztu nuen 4 orrialdeko istorio mutua. Ostera, fanzine txiki baten editatua, kolorean. Tinta paperean eta kolore digitala.
itzarrik.wordpress.com
February 9, 2026 at 12:33 PM
FITOPIA (2024)

Zeruzkontra3ko FITOPIA fanzinerako ekarpena. Akrilikoa eta tinta paperean eta kolore digitala.
FITOPIA (2024)
Zeruzkontra3ko FITOPIA fanzinerako ekarpena. Akrilikoa eta tinta paperean eta kolore digitala.
itzarrik.wordpress.com
February 4, 2026 at 3:27 PM
Fitopia (FZN)

Zeruzkontrako FITOPA fanzinerako ekarpena (2024)
Fitopia (FZN)
Zeruzkontrako FITOPA fanzinerako ekarpena (2024)
itzarrik.wordpress.com
February 4, 2026 at 3:06 PM
Nazkagarriak (poster)

Nazkarriak (2021) tinta paperean
Nazkagarriak (poster)
Nazkarriak (2021) tinta paperean
itzarrik.wordpress.com
February 4, 2026 at 2:22 PM