EH Bildu Ortuella
banner
ehbilduortuella.bsky.social
EH Bildu Ortuella
@ehbilduortuella.bsky.social
Ortuella aldatzera gatoz! #Ortuella #EHBilduOrtuella
Udalak ur geldirik ez pilatzeko eskatzen digu herritarroi, tigre eltxoa saihesteko. Baina eroritako udal gimnasioan ura, lirdinga eta hondakinak pilatzen dira. Arduraz jokatzea Udalari ere badagokio.

#Ortuella
October 5, 2026 at 3:39 PM
Burdin Gazteak-ek urteak daramatza lokal berri baten zain. Bitartean, gaur egungo lokalean pitzadurak gero eta nabarmenagoak dira.

Gure herri kirola bizirik mantentzen dutenek instalazio duinak merezi dituzte.

Iragarki gutxiago, ekintza gehiago. 🔨

#Ortuella #BurdinGazteak #Harrizulatzaileak
September 24, 2026 at 7:31 AM
Gure historia ezagutzea, nondik gatozen gogoratzea eta elkarrekin partekatzea.

Santurtziko eta Ortuellako kideak, gaurko aurkezpenaren ostean.

Iragana ezagutu, etorkizuna eraikitzeko.

Eskerrik asko, Juan Ignaciori, Kaia Elkarteari eta gerturatu zareten guztioi
September 23, 2026 at 7:46 PM
Gaur, herri gisa dugun historiaren zati bat ezagutzeko aukera dugu.

Hoy tenemos la oportunidad de conocer una parte de nuestra historia como pueblo.

Anima zaitez!
September 23, 2026 at 9:58 AM
Gaur, egun berezi horietako bat da gure Meatzalde maitean. LaGorriga jai herrikoia ospatzen da.

Auzolanetik sortutako jaia, non elkartzen garen "gu garelako izango direla" ospatzeko!

Gora LaGorriga eta gora Meatzaldea!
September 19, 2026 at 3:33 PM
Europako Mugikortasunaren Astea baliatuz, Ortuellarako bidegorri sare baten proposamena aurkeztu nahi dugu: auzoak lotzeko, inguruko bizikleta-bideekin konektatzeko eta etorkizuneko Bizkaibizi geltokiak sare seguru eta erabilgarri batean integratzeko.

🚲 Ortuella konektatu. Ortuella mugitu.
September 18, 2026 at 8:40 AM
Ortuellako udal igerilekuek urteetako kudeaketa falta agerian uzten dute: mantentze-lan eskasa, instalazioen egoera kaskarra, ur-ihesak eta behin betiko konponbiderik ez. Adabaki gutxiago eta herri-proiektu gehiago behar dugu.
September 8, 2026 at 7:28 AM
Meatzaldetik ere Bilbon izan gara, milaka lagunekin batera, aldarri beraren inguruan: ETXERA! ✊

Gatazkaren ondorioak behin betiko gainditzeko eta preso, iheslari eta deportatu guztiak etxean izateko garaia da.

2027ko Aste Nagusian, denak etxean!! 🏠

#ETXERA
August 28, 2026 at 2:00 PM
Aste Nagusian ere, pentsionistekin batera, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatuz.

Pentsionistak aurrera! ✊🏼
August 24, 2026 at 2:36 PM
Badator #AsteNagusia2026!!! 🎉🔥

Herriak herriarentzat egindako jai eredugarrien artean, Bilboko Aste Nagusia beti lehen lerroan!
Goza ditzagun geure jaiak askatasunez eta alaitasunez… eta gogoratu: Babosoak sutara!!

💜 GORA ASTE NAGUSIA!!
💜 GORA MARI JAIA!!
💜 GORA JAI HERRIKOIAK!!

#GoraMariJaia
August 22, 2026 at 5:22 PM
🌑 Une historikoa Ortuellan.

Eguzki-eklipse osoak horrela ilundu du gure herria gaur arratsaldean.

🌑 Un momento histórico en Ortuella.

Así hemos visto desde Cadegal cómo el eclipse total de Sol oscurecía nuestro pueblo por unos instantes… antes de devolverle la luz.
August 12, 2026 at 7:44 PM
💧 Igerileku ertaineko ur-ihesa konponduta al dago? 50.000 eurotik gora gastatu ondoren, azken asteetako irudiek eta kontsumo-datuek azalpen bat eskatzen dute.
August 11, 2026 at 3:54 PM
Gaur aho batez onartu da EH Bildu Ortuellak proposatutako babesleku klimatikoen sarea. Orain, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da.

🌳 ITZAL GEHIAGO

💧 UR GEHIAGO

❤️ OSASUN GEHIAGO
July 30, 2026 at 4:37 PM
Bihar, 18:00etatik 19:30era, OKEn egongo gara, hileko azken ostegun guztietan bezala, zu entzuteko.

Mañana, estaremos de 18:00 a 19:30 en la OKE como todos los últimos jueves de mes para escucharte.

#Ortuella #EHBilduOrtuella #GoraHerria
July 29, 2026 at 10:32 AM
Bero-boladak gero eta ohikoagoak dira. Horregatik, Ortuellan Klima Babesguneen Sarea sortzeko mozioa aurkeztu dugu, herritarren osasuna eta ongizatea babesteko.

#Ortuella #KlimaBabesguneak #RefugiosClimáticos #EHBilduOrtuella
July 21, 2026 at 11:47 AM
Ortuellan garbiketa zerbitzua gero eta egoera larriagoan dago: langileak gainezka daude, bajak ez dira ordezkatzen, eta ondorioak kalean ikusten dira. Hau ez da langileen ardura; enpresari eta zerbitzua betearazteko ardura duen udal gobernuari dagokie erantzutea.
July 10, 2026 at 3:58 PM
Ez da propaganda falta dena. Kudeaketa falta da. Eta hori gero eta ageriago geratzen da: urteetan egin gabeko lanak pilatu, eta hauteskundeak hurbiltzen direnean, bat-batean, dena martxan dagoelako itxura eman nahi izatea.
July 8, 2026 at 4:14 PM
Eskualdeak bat egin du berriro.

Meatzaldeko Bat Egin Eguna: bost herri, eskualde bat, bihotz bakarra.
July 7, 2026 at 8:01 AM
🏳️‍🌈 Atzerapausorik ez LGTBIQ+ pertsonen eskubideetan.
Maitatzea ez da inoiz beldurrez bizitzea izan behar.

🏳️‍🌈 Ni un paso atrás en los derechos de las personas LGTBIQ+.
Amar nunca debe significar vivir con miedo.

#Ortuella #Ekainak28 #AskeMaiteAskeBizi #LGTBIQ #Harrotasuna
June 28, 2026 at 7:48 AM
⛏️ EH Bilduko Rakel Goñik Bizkaiko Foru Aldundiari galdetu dio burdin karbonatoak kiskaltzeko labeen egoeraz.

Meatzaldeko eta Bizkaiko ondare industrialaren parte dira, eta desagertzeko arriskuan daude.

Ondarea babestu eta zaharberritzeko neurriak eskatu ditugu.
June 25, 2026 at 10:08 AM
Bihar, 18:00etatik 19:30era, OKEn egongo gara, hileko azken ostegun guztietan bezala, zu entzuteko.

Mañana, estaremos de 18:00 a 19:30 en la OKE como todos los últimos jueves de mes para escucharte.

#Ortuella #EHBilduOrtuella #GoraHerria
June 24, 2026 at 8:47 PM
Aupa, kide!! 💚

Datorren uztailaren 4an Ortuellan ospatuko dugu Meatzaldeko Bat Egin Eguna
Una jornada para encontrarnos, disfrutar juntas y juntos y seguir fortaleciendo los lazos de Meatzaldea.

👉 Animatu eta eman izena bazkarirako ahalik eta azkarren!

⛏️ Bat egin Meatzaldearekin!
June 23, 2026 at 4:55 PM
🌡️ Bero-boladak gero eta ohikoagoak dira. Ortuellak prest egon behar du. Horregatik, babesleku klimatikoen sare bat proposatzen dugu: itzala, ura eta atseden-guneak auzo guztietan. Klima aldaketara egokitzea gure herriko jendea zaintzea ere bada. 🌳💧❤️
June 19, 2026 at 2:31 PM
🏠 Gaur, Muskizen!

Etxebizitzaren arazoaz hitz egiteko eta alternatibak ezagutzeko aukera paregabea.

🗣️ Hizlariak:
• Iñigo Hernando
• Asier Egiraun
• Karlos Renedo

📍 Kultur Etxea (M Aretoa)
🕡 18:30

‼️ Etxebizitzarekin negoziorik ez!

Gu han egongo gara. Eta zu?
June 10, 2026 at 8:11 AM
Atzo Santurtzin izan ginen, Euskal Eskola Publikoaren festan.

Eskola publiko, euskaldun, inklusibo eta komunitario baten alde lanean jarraituko dugu.

#Ehunetan #EuskalEskolaPublikoa
June 8, 2026 at 10:03 AM