Gasteizko udaleko LAB
banner
labudalagasteiz.bsky.social
Gasteizko udaleko LAB
@labudalagasteiz.bsky.social
LAB udal atal sindikala
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✊Kalean eta borrokaren bidez gauzak lor daitezke, gauzak alda daitezke. Gurean ondo dakigu.

✳️Eskuin muturrak agenda markatu nahi du, baina ez diogu utziko. Eskubide berrien aldeko borroka ere antifaxismoa da.

🔑Etxebizitza eskubidea da, ez negozioa

#BorrokaDaGiltza
October 5, 2026 at 2:54 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
🏠 Etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Eredua goitik behera eraldatu behar da, eta, horretarako, premiazkoa da etxebizitzaren merkatuan esku hartzea eta errentismoa amaitzea.

🔗 labur.eus/k63e96bi
September 29, 2026 at 8:03 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
Atzeraldi erreakzionarioari aurre egiteko bidea langileen aldeko politikak egitea dela gogorarazi diogu Imanol Pradales lehendakariari.

Confebasken gobernua izateari utzi eta sindikatuen eta langileen ahotsa kontuan hartzeko eskatu diogu.
September 14, 2026 at 2:13 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
❌ Langileen aldeko politiketan suspentsoa atera duela ohartarazi diogu Pradales lehendakariari

Patronalaren eskakizunen aurrean men egiten jarraitzen du eta aurreko gobernuaren politika neoliberaletan sakondu baino ez du egiten.

🔗 labur.eus/esh0aj2m
September 14, 2026 at 1:52 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
📣 Eskuin muturraren agenda erreakzionarioaren aurrean, euskal langileon aldeko agenda!

✅ 1.500 €ko gutxieneko soldata
✅ Enplegua eta etorkizun industriala defendatu
✅ Zerbitzu publikoak indartu

✊ Patronalek eta gobernuek aurrean izango gaituzte, kalean zein hautetsontzietan
September 2, 2026 at 4:00 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✊LAB zenbat eta indartsuago, orduan eta aukera handiagoa euskal langileon aldeko aldaketak eragiteko.

🌊Biderkatu dezagun euskal sindikalismo eraldatzailearen indarra eta eragin dezagun langileon alde eremu guztietan!

#Eragin
#LangileenAlde
#KontrabotereaGara
September 3, 2026 at 7:17 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✊Euskal Herria langileen antolakuntzarako eta borrokarako espazio propio eta bizia da, eta hala berretsi du aurtengo ikasturteak ere.

🔍Hona hemen sei ondorio, ikasturtean garatutako ekintza sindikalak utzitakoak
July 22, 2026 at 12:28 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
𝗟𝗔𝗕𝗲𝗻 𝗲𝗸𝗶𝗻𝘁𝘇𝗮 𝘀𝗶𝗻𝗱𝗶𝗸𝗮𝗹𝗲𝗸𝗼 𝘁𝘅𝗼𝘀𝘁𝗲𝗻𝗮 𝟮𝟬𝟮𝟱-𝟮𝟬𝟮𝟲

✊Euskal langileriak borroka eta antolakuntza sindikalaren aldeko apustua berretsi du aurtengo ikasturtean

🔗 labur.eus/ocbkzsad
July 22, 2026 at 9:59 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✊Gaur argi utzi diogu patronalari absentismoaren gezurrari langileak antolatuz eta gure eskubideak defendatuz erantzungo diogula

❌Negoziazio kolektiboan xantaiarik, murrizketarik eta mutualitateen bidez osasun publikoa pribatizatzerik ez dugu onartuko
April 28, 2026 at 3:33 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
#M1 | Langileok eragin!

✊ Antolakuntza kolektiboaren eta borrokaren bidez posible da Euskal Herrian beste eredu bat eraikitzea. Kaleak hartuko ditugu Maiatzaren Lehenean, hiru aldarrikapen erdigunera ekarrita:

✅ Etxebizitza eskubidea
✅ Kalitatezko zerbitzu publikoak
✅ Soldata eta pentsio duinak
April 10, 2026 at 8:52 AM
April 13, 2026 at 10:54 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
🗣️ “Greba honekin saiatu behar dugu gaur egun Madrildik gidatzen den negoziazioa hona ekartzen".

💬 Belen Zabalo, LABen ordezkaria Carrefourren.

✊ Martxoaren 17an greba orokorra!

#M17GrebaOrokorra
#HemenErabaki
#SMIpropio
#MejorarSalarios
March 10, 2026 at 8:53 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
🗣️ “Langile guztioi eragiten digun greba da martxoaren 17koa. Ez gara ari soldata jakin batzuei buruz bakarrik. Erosahalmenaren galeraz ari gara”.

💬 Enara Hernandez, Haurreskolak Partzuergoko LABen ordezkaria.

✊ Martxoaren 17an greba orokorra!

#M17GrebaOrokorra
#HemenErabaki
#SMIpropio
March 9, 2026 at 7:05 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
💥 Martxoaren 17an Hego Euskal Herriko hiriak goraino beteko ditugu

📢 Mobilizazioak izango dira 12:30ean Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren eta Tuteran

✊ Martxoaren 17an greba orokorra!

#M17GrebaOrokorra
#HemenErabaki
#SMIpropio
#MejorarSalarios
March 10, 2026 at 11:31 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✊🏼 Lantokietatik harago doan sindikalismoa da gurea, bizitzaren esparru guztietan eragiteko bokazioa duena.

💫 Dena aldatu nahi genuelako sortu ginen, eta dena aldatzera goaz.
March 4, 2026 at 1:33 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✊🏽 Hamaika arrazoi lantokiak husteko; hamaika arrazoi kaleak hartzeko. Zein dira zureak?

💥 Martxoaren 17an, denok grebara!

#M17GrebaOrokorra
#HemenErabaki
#SMIpropio
#MejorarSalarios
February 25, 2026 at 4:04 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
📢 1.700 enpresa batzorde eta langileen ordezkaritza organok bat egin dute greba orokorrarekin, eta martxoaren 17an aktiboki mobilizatzera deitu dute

✊ Bilbon eta iruñean egin dute agerraldia 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikapen masiboa dela azpimarratzeko

🔗 labur.eus/vzb71y8o
February 25, 2026 at 11:39 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✍️ Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propiorik ez izateak langileentzat dituen ondorioak aztertu ditu Ipar Hegoa fundazioak

🚨 Argigarriak dira emaitzak: bost langiletik batek 1.500 euroz azpiko soldata dauka

🔗 labur.eus/vd7o5iz9
February 16, 2026 at 10:57 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
🔍Gutxieneko soldata propiorik ez izateak zer ondorio ditu euskal langileentzat?

📄Horixe aztertu du Ipar Hegoa fundazioak, EHUko Ekonomia eta Kudeaketa Saileko irakasleekin elkarlanean.

🔗 labur.eus/kbvzhhcm

🧶Hari honetan, zenbait ondorio.

#M17GrebaOrokorra
February 16, 2026 at 11:40 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✳ "Ezkutu soziala" bertan behera utzi duten honetan, LABek euskal langileei dei egiten die langileon aldeko politikak Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatzera.

📣 Mobilizazioa ostiralean, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean

🔗 labur.eus/l9yzbsqp
January 28, 2026 at 10:31 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
✊Duela 50 urte bezala, zapalkuntzarik gabeko Euskal Herria eraikitzeko anbizioari eusten diogu, eta, duela 50 urte bezala, borroka sindikala ezinbestekoa da helburu hori erdiesteko.

🌹 Martxoak 3 | Dena aldatu nahi genuen. Dena aldatu nahi dugu.
January 23, 2026 at 9:10 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
🌹Martxoak 3 | Dena aldatu nahi genuen. Dena aldatu nahi dugu.

✊Langile memoria eta sindikalismo soziopolitikoa, aldaketa sozialak eta politikoak eragiteko gaitasuna duena aldarrikatuko ditugu Martxoaren 3ko gertakarien 50. urteurrenean.
January 22, 2026 at 10:42 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
🚨 Martxoaren 17ko Greba Orokorra erregistratu dute sindikatuek

📣 Soldatak hobetzea eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa exijituko dituzte sindikatuek, azken urteetan enpresen eta kapitalaren irabaziak handitu diren bitartean langileek galera izan dutela salatuz
January 19, 2026 at 3:18 PM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
⏳Bi hilabete greba orokorrerako. Eremu guztietara deia zabaltzera goaz. Adi zure lantegiko, auzoko edo herriko deialdiari eta batu!

✊Gutxieneko soldata hemen erabaki!

💥Martxoaren 17an, greba orokorra

#M17GrebaOrokorra
#HemenErabaki
#SMIpropio
#MejorarSalarios
January 16, 2026 at 11:02 AM
Reposted by Gasteizko udaleko LAB
📢LAB, ELA, CCOO eta ESK-k aurrerapausoak eskatu ditugu Arabako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren negoziazioan, eta grebak iragarri ditugu

🗓️Urtarrilaren 21ean txanda bakoitzeko hiru orduko lanuzteak otsailaren 4an eta 5ean egun osoko greba.

🔗 labur.eus/9a1i7z9a
January 8, 2026 at 4:48 PM