#Aitortza
Aitortza erraldoia gaurkoan euskara ikasi duten, ikasten ari diren guztiei.
Haiei esker gara.
December 3, 2024 at 1:06 PM
Gure porrotaren enegarren aitortza.
March 25, 2025 at 6:56 PM

Azaroak 20.

1.984 Urtean Santi Brouard
1.989 Urtean Josu Muguruza.

Bata legebiltzarkidea, bestea Madriden parlamentaria zirela, estatu aparatuen ekintza armatuetan erahilak.

Egia, aitortza, erreparazioa.
November 19, 2024 at 8:03 PM
⚫️Otsailak 13 | Torturaren aurkako eguna. Gutxienez, 5.394 tortura kasu daude Euskal Herrian, torturak sistematikoak izan direnaren erakusle.

Egia argitara eramateko garaia da. Aitortza garaia da.

Aitortza • Erreparazioa • Ez errepikatzeko bermeak.
February 13, 2025 at 7:27 AM
Bost taupada gaur hamaika dira. Ez zaituztegu ahazten!

Duintasuna, konpromisoa, elkartasuna, memoria, justizia eta aitortza osoa! Gora martxoaren 3a! 🌹✊
March 3, 2026 at 5:22 PM
Duela 39 urte, Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu, Intxaurrondoko kuartelera eraman eta hil arte torturatu zuen.

20 egun geroago Bidasoa ibaian agertu zen bere gorpua.

Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak.

1985-2024 | MEMORIA OSOA
November 26, 2024 at 9:41 AM
Ultraeskuinaren ofentsiba bete-betean, Euskal Herriko gazteek aitortza eta errespetua merezi dituzte.
December 23, 2025 at 12:30 PM
Hasieratik justizia eskatu da, 2012ko apirilean San Mames isilik geratu zenetik.
Hasieratik aipatu da biktima GUZTIEK aitortza, justizia eta erreparazioa merezi eta behar dutela.
Hasieratik badakigu eta badakite nola hil zuten Iñigo Cabacas.
Horregatik ulertezina da biktimen arteko bereizketa hau.
November 19, 2024 at 10:00 AM
Euskal Herriko Torturatuen Sareak aitortza eta erantzukizun publikoa eskatu ditu sorrera batzarrean.
www.berria.eus/euska...
Euskal Herriko Torturatuen Sareak aitortza eta erantzukizun publikoa eskatu ditu sorrera batzarrean
Torturak jasandako 900 lagun elkartu dira Kursaalean. «Erreparazio mekanismo integralak eraiki ahal izateko», beharrezkotzat jo dute gertatutakoari bere osotasunean heltzea.
www.berria.eus
February 16, 2025 at 8:22 AM
Aurrerapauso ukaezina da Txiki eta Otaegiren kontrako epaiak baliogabetzea eta legez kanpo zigortu eta fusilatu zituztela aitortzea.

Frankismoaren jazarpena jasan zuten senideek eskatzen duten egia, memoria, aitortza eta erreparazioan pauso sendoak emateko lanean segituko dugu.
December 11, 2025 at 1:31 PM
Ezin da esan torturarik egon ez denik. Hainbat ikerketak frogatu dute. Eta atzo Auzitegi Nazionalak berak onartu zuen. Ea norabide horretan jarraitzen dugun eta torturaren biktimek hain beharrezkoa den aitortza jasotzen duten. Tortura ez da zilegi.
#GizaEskubideak
May 9, 2025 at 2:21 PM
🟢 Ibilian-ibilian, buelta!

50 urteko ibilbidearen ondoren, Kilometroak bere sorlekura itzuli da igande honetan, Lazkaora

EAJ-PNVtik gure aitortza eta eskerrik beroena urte hauetan guztietan bide hori egin duten ikasle, irakasle, familia, boluntario eta euskaltzale guztiei

#Kilometroak2026 #Lazkao
October 4, 2026 at 11:02 AM
Larunbatean Bilbon egingo dugun manifestazio nazionalean parte hartuko dute frankismoko azken fusilatuen senideek.

Ez da izango nostalgia ariketa bat, aitortza eta errespetua adierazteko oroimen ariketa bat baizik etorkizunari itxaropenez begiratzeko.

#AskatasunHaizea
November 18, 2025 at 10:07 AM
Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak gaur jakinarazi ditu Zilarrezko Euskadi sariak, eta hiru donostiarrek jaso dute komiki onenaren aitortza.
Zilarrezko Euskadi saria irabazi du 'Kontua eta zikina' komikiak
Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak gaur jakinarazi ditu Zilarrezko Euskadi sariak, eta hiru donostiarrek jaso dute komiki onenaren aitortza.
irutxulo.hitza.eus
October 2, 2026 at 5:00 PM
Frankismoko azken fusilatuen senideak larunbatean Bilbon egingo dugun manifestazioan egongo dira, eta errespetua eta aitortza adierazteko abagunea izango dugu.

@aotegi.bsky.social: «Ez da izango nostalgia ariketa bat, oroimen ariketa bat baizik etorkizunari itxaropenez begiratzeko».
November 18, 2025 at 8:38 AM
Urte gehiegi daramatzagu abertzaleok batura zero den jokoan, eta hori ez da ona herri honentza. Orain aitortza nazionala, harreman ereduaren aldaketa eta erabakitzeko eskubidearen eztabaida tokatzen da.

Berria egunkarian elkarrizketatu nau Iosu Alberdik:
February 9, 2025 at 7:10 AM
🏛️ Atzo Memoria eta Aitortza Koaderno berrien banaketa terrorismoaren biktimen senideei ospatu genuen Gasteizko Artiumen.
October 1, 2026 at 8:44 AM
Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Espainiako Poliziaren komisaldegian, 1985.urtean, torturak jasa izana aitortu dio Pernando Barreba europarlamentariari. Aitortza bera egin diete beste 20 nafarrei ere.

Gaur elkarrizketa egin diote ETB-1eko 'Gaur Egun' albistegian.
June 8, 2025 at 5:43 PM
Aitortza esplizitua feminismoari. Ez baitago demokratizaziorik pribilegio posizioan dagoena deseroso sentiarazi gabe.
March 6, 2026 at 4:34 PM
Torturaren Aurkako Egunean, estatuaren biktimei aitortza egingo diete gaur arratsaldean, Iruñean.
www.berria.eus/euska...
Torturaren Aurkako Egunean, estatuaren biktimei aitortza egingo diete Iruñean
Nafarroako Gobernuak aitortutako 41 biktimak omenduko dituzte. Kopuru hori, baina, urrun dago ikerketek islatzen duten errealitatetik. Kriminologiaren Euskal Institutuak 5.000 tortura kasu baino ge...
www.berria.eus
February 13, 2025 at 10:16 AM
Euskal herritarroi zerbitzu publiko duinak eskaintzeko ezinbesteko lana egiten dutenei aitortza hunkigarria eginda hasi dira Sanferminak!

Gozatu jaiak errespetuz eta lagunartean!
Harro sentiarazten gaituen Euskal Herria! ✊
July 6, 2026 at 10:56 AM
Nafarroako Gobernuak abiatutako dinamika torturaren biktimak aitortzeko justua da, aurrerapauso bat bizikidetzaren eta bakearen alde.

Oraindik ere badago lana, torturaren bidez lortutako deklarazioak berrikusi egin beharko lirateke eta pertsona horiei justizia eta aitortza egin.
June 8, 2025 at 10:47 AM
47 urte bete dira gaur Poliziaren oldarraldiak 1978ko sanferminetan German Rodriguez gazte iruindarra tiroz hil zuenetik.
 
Kongresuan aitortza instituzionala lortu ostean, inpunitatearekin amaitzeko eta biktimen erreparazioa bermatzeko lanean jarraituko dugu memoria elkarteen eskutik.
July 8, 2025 at 12:52 PM
Egia, aitortza eta erreparazioa.
February 16, 2025 at 7:14 PM
Sissy Spacek eta Piper Laurie Oscarrerako izendatu zituzten beren interpretazioengatik, beldurrezko zineman ohikoa ez den aitortza, filmak lortutako garrantziaren erakusgarri.
September 30, 2026 at 7:59 PM