#ETEak
🚀 Oarsoaldean ETE bat duzu? Baliatu #Hazinnova:
✅ 50h aholkularitza DOAN
✅ Produktu/prozesuen berrikuntza

⏳ Epea: 2025/10/29ra arte

📩 Kontaktua: rmacias@oarsoaldea.eus | 943 49 41 29
---
#Berrikuntza #ETEak
July 3, 2025 at 8:37 AM
🚀 Argentinan saldu nahi? Oarsoaldeak DOAN laguntzen dizu:
✅ 2025ean merkatu-azterketa
✅ Prospekzioa eta tokiko kontaktuak
✅ Zure ETEarentzako informazio estrategikoa

📩 Kontaktua: rmacias@oarsoaldea.eus | 943 49 41 29
---
#Argentina #Nazioartekotzea #ETEak
July 4, 2025 at 7:05 AM
22 milioi eurotik 28 milioi eurora arte handitu du erkidegoko ETEak digitalizazioaren bitartez eraldatzeko programen aurrekontua
👉🏻
Jaurlaritzak azarora arte luzatu ditu ETEen digitalizazioa sustatzeko programa bi
22 milioi eurotik 28 milioi eurora arte handitu du erkidegoko ETEak digitalizazioaren bitartez eraldatzeko programen aurrekontua
ebidea.eus
August 31, 2026 at 3:05 PM
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak azarora izango ditu irekita EAEko enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) eraldaketa digitala sustatzeko dirulaguntzen programak
👉🏻
Jaurlaritzak azarora arte luzatu ditu ETEen digitalizazioa sustatzeko programa bi
22 milioi eurotik 28 milioi eurora arte handitu du erkidegoko ETEak digitalizazioaren bitartez eraldatzeko programen aurrekontua
ebidea.eus
August 31, 2026 at 9:32 AM
Bankuek ematen duten finantzaketatik harago, maileguak baldintza egokietan lortzea ez dute erraz izaten ETE enpresa txiki eta ertain askok. Hego Euskal Herriko enpresei arazo horri iskin egiten lagunduko diete Elkargik eta Kenta Capitalek: bi erakundeek funts bateratu bat sortu dute, eta haren…
Hego Euskal Herriko ETEak finantzatzeko funtsa sortu dute Elkargik eta Kenta Capitalek
Bankuek ematen duten finantzaketatik harago, maileguak baldintza egokietan lortzea ez dute erraz izaten ETE enpresa txiki eta ertain askok. Hego Euskal Herriko enpresei arazo horri iskin egiten lagunduko diete Elkargik eta Kenta Capitalek: bi erakundeek funts bateratu bat sortu dute, eta haren bitartez lau milioi euro arteko maileguak eskainiko dizkie finantza egoera egonkorra duten sozietateei, haien hazkundea bultzatzeko asmoz. Mailegua itzultzeko, berriz, bost eta zazpi urte arteko epea izango dute ETEek. Funtsaren bidez 50 milioi euro banatuko dituzte. Urtebete baino gehiagoz lankidetzan aritu ondoren sortutako proiektua «aitzindaritzat» jo du Zenon Vazquez Elkargiko zuzendari nagusiak, gaur, Bilbon. Enpresei «eragiketa tamaina, amortizazio formatu eta prezio lehiakorrak» eskainiko dizkiela ziurtatu du. «Epe luzeko kapital egiturak sendotu eta hazkunde aukera berriak baliatu ahal izango dituzte ETEek, akzioen partaidetza laga beharrik gabe» ZENON VAZQUEZ Elkargiko zuzendari nagusia Besteak beste, interesei dagokienez, mailegua emateko baldintzak sozietate bakoitzaren egoeraren araberakoak izango dira, Borja Bertran Kenta Capitaleko arduradunak gehitu duenez: «Hala ere, ezin izango du halako mailegurik eskatu egoera ekonomiko kaskarrean dagoen enpresarik». Gehienez 50 milioi euroko diru sarrerak izan beharko dituzte ETEek. Ekimen haren bidez, sustatzaileek finantzaketa iturri berri bat eskaini nahi diete enpresa txikiei eta ertainei, haien iturriak dibertsifikatzen eta finantza sendotasuna hobetzen laguntzeko. Baina, zor funts berriaren helburua ez da bankuak ordezkatzea, «enpresei irtenbide osagarri bat eskaintzea» baizik. «Ezin izango du halako mailegurik eskatu egoera ekonomiko kaskarrean dagoen enpresarik» BORJA BERTRAN Kenta Capitaleko arduraduna «Epe luzeko kapital egiturak sendotu eta hazkunde aukera berriak baliatu ahal izango dituzte ETEek, akzioen partaidetza laga beharrik gabe», Vazquezek nabarmendu duenez. Funtsak industria enpresei laguntzea lehenesten duen arren, ezarritako irizpideak betetzen dituzten zerbitzu arloko konpainiak ere sartu ahal izango dira. Partaideak Mirai Investments buru duen inbertitzaile pribatuen talde batek ipiniko du maileguetarako dirua; horien artean, Kutxabank eta Unicaja ere egongo dira. Kenta Capitali dagokionez, funtsaren aholkulari gisa, aukeren sorreraren, azterketaren eta egituraketaren arduraduna izango da. Elkargik, berriz, «berebiziko garrantzia» izango du, mailegu bakoitzaren bermatzaile gisa jardun eta inguruko enpresa ehunari buruzko ezagutza emango baitu. Halaber, CERSA Espainiako Birfidantzazio Konpainiaren laguntza izango du funtsak. Espainiako Industria Ministerioaren mendeko erakundea da hura.
dlvr.it
September 10, 2025 at 2:23 PM
📈 2025eko edizioak programaren finkapena berresten du: 67 prestakuntza-saio, 574 profesional eta 377 enpresa parte-hartzaile (% 73 ETEak), Euskadiko enpresa-sareak trantsizio zirkularrarekin duen konpromisoaren isla.
February 13, 2026 at 5:48 PM
🗣️ Eskerrik beroenak ere Mikel Jauregi, Nagore Peñalva, Irantzu Allende eta Alexander Boto-ri, saioaren lidergoagatik.

🚀 Euskal ETEak beren ESG txostenetan laguntzea helburu duen jardunaldia.
🤲 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.
November 24, 2025 at 11:31 AM
📊 Ia 32 milioi euro mobilizatu genituen laguntzetan 2025ean, eta 1.862 onuradun izatera iritsi zen, horietatik % 90 ETEak eta autonomoak.
🔗 gip.eus/b6kob
January 23, 2026 at 12:01 PM