#EmunGara
Berrikuntza Azokan gaude emunkideak. 2024ko berrikuntza proiektuak lankideon artean partekatzen ari gara. Ezagutzak partekatu, zerbitzuen arteko elkarguneak eraiki eta emunkideon garapena sustatzea beharrezkoa baita eraldaketa proiektuetan. #Berrikuntza #EraldaketanGara #EmunGara
December 20, 2024 at 9:06 AM
Igone Bastarrika Salegi: "Egungo belaunaldien apustua izan beharko luke lan eremuak euskalduntzea". #GUKAhedabideak eginiko elkarrizketan lan munduaren euskalduntzearen bilakaeraz eta Emunen erronkez jardun da. ➡️ Irakurri elkarrizketa osoa hemen: labur.eus/65ezhy2p

#EmunGara #Euskara #LanMundua
Igone Bastarrika: "Egungo belaunaldien apustua izan beharko luke lan eremuak euskalduntzea" - Azkoitia | Azkoitia Guka
Emun kooperatibako koordinatzaile orokorra da Igone Bastarrika azkoitiarra. Azken 24 urteetan, lan mundua euskalduntzeko lan egin du hark Emunen, baina apirilaren amaieran kooperatiba horren Kontseilu...
labur.eus
August 31, 2026 at 6:04 AM
📣 𝗟𝗔𝗡 𝗘𝗦𝗞𝗔𝗜𝗡𝗧𝗭𝗔 𝗘𝗺𝘂𝗻𝗲𝗻 𝗶𝗻𝗳𝗼𝗿𝗺𝗮𝘁𝗶𝗸𝗮 𝗹𝗮𝗻𝘁𝗮𝗹𝗱𝗲𝗮 𝗶𝗻𝗱𝗮𝗿𝘁𝘇𝗲𝗸𝗼

Emun aholkularitzak #IKT lantalderako profil balioaniztuna bilatzen du. Hemen deialdiaren gaineko informazio osoa ⬇️

📄 𝗕𝗶𝗱𝗮𝗹𝗶𝗴𝘂𝘇𝘂 𝘇𝘂𝗿𝗲 𝗰𝘂𝗿𝗿𝗶𝗰𝘂𝗹𝘂𝗺𝗮:
www.emun.eus/gurekin-lan-...

#IKT #LanEskaintza #EmunGara #EraldaketanGara
June 5, 2026 at 9:23 AM
Batzarra amaitzeko Mirari Martiarena Iraola umoregileak itxiera eman zion egunari, Emunen eta emunkideon ajeak, anekdotak eta proposamen ausartak bildu zituen bakarrizketa ederrarekin! #EmunGara #EraldaketanGara
April 28, 2026 at 10:32 AM
Amaia Baldak koordinazioan egindako zikloan, egindako lana eskertu eta aitortzeko tartea ere hartu genuen. Langintza honi mamia eta azala jarri zion belaunaldiaren arrastoan jarraitzen baitugu, ekarrekin eraginez ikasten, horixe baita eraldatzen jarraitzeko gure motorra. #EmunGara #EraldaketanGara
April 28, 2026 at 10:32 AM
Emunen urteko #BatzarNagusia izan genuen pasa den ostiralean. 2025ari atzera begirakoa egin eta 2026ko gestio plana onartzearekin batera, ziklo estrategiko berriari helduko dion koordinazio lantalde eta koordinatzaile orokor berria ere izendatu genituen. #EmunGara #EraldaketanGara
April 28, 2026 at 10:32 AM
Igone Bastarrika Salegi izango da Emunen koordinatzaile orokor berria. Amaia Balda Etxartek azken lau urteotan egindako ibilbidearen erreleboari helduko dio aurrerantzean Emunen koordinazio lantalde berrituak.

🟪 Irakurri albistea osorik gure blogean: lnkd.in/eVkF6gV8

#EraldaketanGara #EmunGara
April 27, 2026 at 8:44 AM
#LanPoltsa osatzen ari gara Emunen. Profil anitzeko lantalde euskaldun eta eraldatzailean lan egiteko aukera eskaintzen dizugu.

ℹ️ 𝗗𝗲𝗶𝗮𝗹𝗱𝗶𝗮𝗿𝗲𝗻 𝘅𝗲𝗵𝗲𝘁𝗮𝘀𝘂𝗻𝗮𝗸: labur.eus/lanpoltsaemun

📄 𝗦𝗮𝗿𝘁𝘂 𝘇𝘂𝗿𝗲 𝗰𝘂𝗿𝗿𝗶𝗰𝘂𝗹𝘂𝗺𝗮 𝗴𝘂𝗿𝗲 𝘄𝗲𝗯𝗴𝘂𝗻𝗲𝗮𝗻: www.emun.eus/gurekin-lan-...

🗓️ 𝗘𝗽𝗲𝗮: maiatzak 4

#EmunGara #EraldaketanGara
April 16, 2026 at 3:22 PM
Emunen propositoa eguneratzeko prozesu betean ari gara emunkideak. Gaurko saioan Emunen zertarakoa eraberritzen ari gara, guretzako funtsezkoa baita etorkizunerako erabakiak hartzeko, garenaren eta egiten dugunaren arteko koherentzia zaindu eta lantzea. #EmunGara @borborka.bsky.social #Korapilatzen
October 17, 2025 at 7:47 AM
Emunkideen arteko lan saioan gaude gaur Gabiriako Ostatuaren ganbaran. Emunen balio proposamena lantzen ari gara, egiten dugun lanaren inpaktuaz eta bidelagun zein bezeroekin elkarlanean lortzen dugun emaitzaz taldean gogoetatzen. #BalioProposamena #EmunGara #EraldaketanGara
July 18, 2025 at 8:55 AM
Kooperatiben Kontseiluaren eta Konfekoopen eskutik #Martxoaren8 ko #EraldatzekoLidergoan ekitaldian gaude gaur Gasteizen. 38 kooperatibako emakume presidenteren aitortza ekitaldian hitz hartu du Ainhoa Lasa Agirre Emuneko lehendakariak. #EraldatzekoLidergoan #M8 #Konfekoop #EmunGara #EraldaketanGara
March 7, 2025 at 11:15 AM
Enpresa guztiek dituzte bere mugarriak eta Emunen aurten izan ditugu aurreneko hiru jubilazioak. Sortzaile eta aitzindari izan diren Dani, Solo eta Joxpik merezitako erretiroa hartu dute, eskerrik asko bihotzez hiruroi emandako guztiagatik eta gozatu datorrenaz! #EmunGara
February 17, 2025 at 4:19 PM
Urte amaierarekin batera abenduko Batzar Orokorrean gaude emunkideak. Urteak emandakoari atzera begirakoa egin diogu: lerroburu nagusiak, balantzeak, zenbakiak, lorpenak, erronkak… ditugu hizpide 2025erako lan lerroak eta erronkak zehaztu eta adosteko. #EmunGara #EraldaketanGara
December 20, 2024 at 10:53 AM