#Estatistika
🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez jaio zen, 1917an, Stella Vivian Cunliffe estatistikaria, Erresuma Batuko Errege Estatistika Elkarteko buru izan zen lehen emakumea 👇
Stella Vivian Cunliffe estatistikaria
Erresuma Batuko Errege Estatistika Elkarteko buru izan zen lehen emakumea izan zen.
zientzia.eus
January 12, 2026 at 6:00 PM
Nola diseina eta entrenatu ditzakegu geroz eta konplexuagoak diren ereduak gizakiok ditugun portaera eta jokabideak ahalik eta ondoen simulatzeko?

Bootstrap ez-parametrikoa algoritmoen errendimenduaren konparaketarako estatistika bayestarraren alternatiba gisa - Zientzia Kaiera
Algoritmoen errendimenduaren azterketa ezinbestekoa da intereseko aplikazio ahaltsuak eraiki nahi baditugu
zientziakaiera.eus
October 2, 2026 at 2:36 PM
Bootstrap ez-parametrikoa algoritmoen errendimenduaren konparaketarako estatistika bayestarraren alternatiba gisa.

@ekaiaehu.bsky.social -rekin:
https://zientziakaiera.eus/2025/09/29/bootstrap-ez-parametrikoa-algoritmoen-errendimenduaren-konparaketarako-estatistika-bayestarraren-alternatiba-gisa/
September 29, 2025 at 7:02 AM
Bootstrap ez-parametrikoa algoritmoen errendimenduaren konparaketarako estatistika bayestarraren alternatiba gisa
👉 @zientziakaiera.eus
zientziakaiera.eus/2025/09/29/b...
Bootstrap ez-parametrikoa algoritmoen errendimenduaren konparaketarako estatistika bayestarraren alternatiba gisa - Zientzia Kaiera
Algoritmoen errendimenduaren azterketa ezinbestekoa da intereseko aplikazio ahaltsuak eraiki nahi baditugu
zientziakaiera.eus
September 29, 2025 at 9:06 AM
KEM ENTENDE, UM POUKIÑO DE ESTATÍSTIKA, SABE O KE SIGNIFIKA A ESPRESÃO "EVENTO IMPOSSÍVEL".
É UM KONSEITO DE PROBABILIDADE.
TODA, REPITO, TODA PESKISA BAZEADA NA DISPUTA ELEITORAL KOM BOZONAURO KANDIDATO É FALSA!
REPITO: FALSA.
INÚTIL, SIENTÍFIKAMENTE.

PROF. AKILOMEU DA MÉDIA
July 18, 2025 at 12:29 PM
HAZKUNDEA | Euskadiko BPG % 2,3 eta enplegua % 1,4 hazi dira 2025ean
orain.eus/eu/aktualita...
Euskadiko BPG % 2,3 eta enplegua % 1,4 hazi dira 2025ean
14.000 lanpostu inguru sortu ziren iaz, Eustat euskal estatistika erakundeak ostiral honetan argitaratu duen hiruhileroko kontu ekonomikoen aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera.
orain.eus
January 16, 2026 at 10:33 AM
LANGABEZIA | Langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo Nafarroan, bigarren hiruhilekoan

orain.eus/eu/aktualita...
Langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo Nafarroan, bigarren hiruhilekoan
Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan zabaldutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, guztira 76.400 pertsona daude lanik gabe EAEn eta 27.200 Nafarroan.
orain.eus
July 24, 2025 at 8:50 AM
HEZKUNTZA, ESTATISTIKA | Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
orain.eus/eu/aktualita...
Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
Eustaten inkestaren arabera, nabarmena da Lanbide Heziketako matrikulazioen ugaritzea, aurreko ikasturtean baino 2.842 lagun gehiago matrikulatu baitziren, % 6,1 gehiago, beraz, azken hamabost urteko ...
orain.eus
March 30, 2026 at 10:38 AM
Eraikuntza sektoreko kostuek gora egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustat estatistika erakundeak eskainitako azken datuen arabera, sektoreko prezioak %0,9 hazi dira uztailean
👉🏻 ebidea.eus/eraikuntza_k...
EAEko eraikuntza sektoreko kostuak %6 baino gehiago igo dira urtebetean
Eustaten arabera, sektoreko prezioak %0,9 handitu dira ekainetik uztailera bitartean
ebidea.eus
August 25, 2026 at 8:54 AM
おはようございます! Bon dia!
A principis de mes el diari basc Berria em va publicar un article on explico les dades que consoliden la caiguda de població del Japó en termes relatius i absoluts.
Segur que el trobareu interessant.
www.berria.eus/mundua/gero-...
Gero eta txikiagoa den herrialdea: Japonian ia milioi bat herritar gutxiago, hirugarren urtez jarraian
Japoniak 908.574 herritar galdu zituen iaz, eta estatistika konparagarriak egiten direnetik erregistratutako beherakadarik handiena da hori. Herrialdeak hamasei urte daramatza atzeraldi demografiko...
www.berria.eus
August 25, 2026 at 6:24 AM
Eustat estatistika erakundeak eskainitako azken datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,5 garestitu dira prezioak
👉🏻
Industria prezioak %5,2 handitu dira azken 12 hilabeteetan
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,5 handitu dira prezioak ekainetik uztailera bitartean
ebidea.eus
August 24, 2026 at 3:04 PM
Japonian, biztanleen %30ek baino gehiagok 65 urtetik gora dituzte, eta herrialdeak hamasei urte daramatza segidan atzeraldi demografikoan.
Gero eta txikiagoa den herrialdea: Japonian ia milioi bat herritar gutxiago, hirugarren urtez jarraian
Japoniak 908.574 herritar galdu zituen iaz, eta estatistika konparagarriak egiten direnetik erregistratutako beherakadarik handiena da hori. Herrialdeak hamasei urte daramatza atzeraldi demografiko...
b.eus
August 4, 2026 at 12:17 PM
コンピュータを種統計部門に送付し、処理を依頼してください。料金をお支払いください。

(Bidali ordenagailua espezieen estatistika sailera eta bidali prozesatzeko. Egin ordainketa.)
July 30, 2026 at 3:38 PM
🐎Euskal Herriko historiaurreko pinturetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daudela ondorioztatu du @inakiintxaurbe.bsky.social-k, @ehu.eus-ko ikertzaileak 🗞️⤵️
Historiaurreko pinturetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daude
Euskal Herriko 9 haitzulotako horma-irudien antolaera aztertu du EHUko ikertzaile Iñaki Intxaurbek, sare-analisia eta estatistika erabilita.
elh.eus
July 30, 2026 at 6:00 AM
Fenomeno honi buruzko estatistika zehatzik ez dagoen arren, egiten ari den ikerketa batek dio hedabideekiko konfiantza jaisten ari dela epaiketa mediatikoengatik eta sexu-indarkeriari buruzko ikerketa kazetaritzaren izenean zabaldutako salaketa larriengatik.
July 28, 2026 at 4:43 AM
Arindu txiki bat eman du inflazioak abuztuan. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, hilabete horretan KPI kontsumo prezioen indizea hamarren bat jaitsi zen, %2,8raino. INEk aztertzen dituen atal gehienetan ikusi zen prezioen gorakadak indar pixka bat galdu zuela, eta agian esanguratsuena…
Inflazioa pixka bat apaldu da, elikagaien garestitzeak indarra galdu duelako
Arindu txiki bat eman du inflazioak abuztuan. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, hilabete horretan KPI kontsumo prezioen indizea hamarren bat jaitsi zen, %2,8raino. INEk aztertzen dituen atal gehienetan ikusi zen prezioen gorakadak indar pixka bat galdu zuela, eta agian esanguratsuena elikagaiena izan zen: uztailean %3 handitzen ari ziren, baina abuztuan %2,4ra jaitsi da inflazioa atal horretan. Edonola ere, bada salbuespen garrantzitsu bat: behi haragiaren prezioen gorakada bizkortu egin zen, %19raino. Ekoizpen txikiaren eta kontsumo sendoaren arteko desorekarekin azaldu du haragiaren sektoreak behikiaren prezioaren igoera. Okelen artean, ardiarena bakarrik ari da nabarmen garestitzen (+8,1), nahiko egonkor baitabiltza txerrikia (+%1) eta oilaskoa eta beste hegaztiak (+%0,8).  Behikia baino are gehiago garestitzen ari da sukaldeetan asko erabiltzen den beste animalia proteina bat: arrautzak. Iaz baino %23,8 gehiago ordaindu behar da haien truke egia den arren uztailetik abuztura haien prezioa pixka bat apaldu dela (-%0,8) eta horrek erakuts dezakeela garestitzeak goia jo duela. Merkatzen jarraitzen du azken urteetan gorakada handiena izan zuen elikagaiak: olioak. Oliba olioaren prezioa ia-ia hirukoiztera iritsi zen, baina uzta hobeagoek ekoizpena handitu egin dute, eta eskaintza handiagoak prezioak jaitsi ditu. Haren ondorioz, olioak eta koipeak 2024ko abuztuan baino %38,8 merkeago izan dira 2025ekoan. Merkatu ez, baina gutxiago garestitzen ari dira erosketa saskiko beste janari batzuk. Horrela, fruta freskoaren urte arteko inflazioa %8,8an zegoen uztailean, eta %2,7ra jaitsi da uztailean. Lekaleen eta barazki prezioak ere asko igotzen ari dira (%9,1), baina uztailean baina pixka bat gutxiago (%10).  Zifrak %2,4 Azpiko inflazioa. Inflazioaren beheranzko joera geldoa erakusten du azpiko inflazioak ere. Uztailetik abuztura beste hamarren bat galdu du, %2,4raino. Azpiko imflazioak ez ditu aintzat hartzen energiaren eta elikagai freskoen prezioak, oso gorabeheratsuak direlako. %25,4 Zenbat merkatu den azukrea. Bi elikagairen prezioak soilik egin du behera azken urtean: olioak eta azukreak. Azken hori iaz baino %25,4 merkeago dago orain Euskal Herrian. %2,5 Inflazioa, Nafarroan. Alde nahiko handia dago Hego Euskal Herriko lurraldeetako inflazio tasaren artean. Nafarroak du tasarik txikiena (%2,5) eta Arabak, berriz, handiena (%3,2). Tartean daude Gipuzkoa (%2,9) eta Bizkaia (%2,7). Abuztua askorentzat opor hilabetea izateak ez du, aurreko urte batzuetan bezala, erregaien garestitzerik ekarri. Are gehiago, batez beste uztailean baino zentimo bat baino gehiago merkatu da gasolioa eta zentimo bat baino gutxiago gasolina. Etxebizitza gastuen igoera, berriz, oso handia da (+%9,1), egia bada ere uztailean okerragoa izan zela (%10,7). Horretan pisu handia du argindarraren prezioak, eta aurreko hilean ez zuen gorabehera handirik izan: handizkako merkatuan, megawatt ordua 68,45euroan ordaindu zen batez beste handizkako merkatuan, uztailean baina euro eta erdi gutxiago (70,01). Bi faktore kontuan hartu behar dira:  batetik, abuztuan ere bero handia egin du Iberiar Penintsulan ere, eta horrek aire egokituan gastu handia eskatu du; bestetik; apirileko itzalaldiaz geroztik Red Electricak behartu egin ditu energia konpainiak gas bidez argindar gehiago sortzera; sistema horrek gorabehera gutxiago eragiten ditu horniduran, baina berriztagarriak baino garestiagoa da.  
dlvr.it
September 12, 2025 at 9:25 AM
Etxebizitza merkatuak etenik gabe hazten jarraitzen du. 2025eko lehen seihilekoan Hego Euskal Herrian guztira 15.437 hipoteka berri sinatu dira, iaz epe berean baino 3.006 gehiago, hau da, %24,2 gehiago, INE Espainiako estatistika erakundeak jakinarazi duenez. Hazkunde handiena Bizkaian izan da,…
Etxebizitza erosteko hipotekak %24 gehitu dira Hego Euskal Herrian
Etxebizitza merkatuak etenik gabe hazten jarraitzen du. 2025eko lehen seihilekoan Hego Euskal Herrian guztira 15.437 hipoteka berri sinatu dira, iaz epe berean baino 3.006 gehiago, hau da, %24,2 gehiago, INE Espainiako estatistika erakundeak jakinarazi duenez. Hazkunde handiena Bizkaian izan da, %37,3koa. Araban %26,71koa, Gipuzkoan %21,04koa eta Nafarroan %3,6koa. Etxebizitza bat erosteko hipoteken batez besteko zenbatekoak ere gora egin du, eta lurraldeen arteko aldeak nabarmenak dira: Bizkaian batez beste 181.561 eurokoa da maileguaren zenbatekoa (+%45,6 iaztik), Gipuzkoan 111.134 eurokoa (+%34,5), Nafarroan 70.763 eurokoa (+%26) eta Araban 49.843 eurokoa (+%33). Burbuilaren arrastoan Erosleen %91k bankuen finantzaketa behar izan du etxebizitza eskuratzeko. Urteko lehen sei hilabeteetan 16.959 etxebizitza salerosi dira Hegoaldean, iaz baino %18 gehiago. Ez da halako kopururik izan 2007ko burbuilaren gailurraren ondoren. Oraingoan, baina, bigarren eskuko etxebizitzak berria baino gehiago dira. 2007an etxebizitzen %47 berriak ziren; aurten, lehen seihilekoan, %21,8 baino ez dira izan lehen eskukoak (3.693 etxe), eta gainerakoak, %78,2, bigarren eskukoak. Babes ofizialeko etxebizitzen presentzia ere txikiagoa da gaur egun: urtarriletik ekainera 1.694 saldu dira, guztizkoaren %10 eskas. Duela hogei urte, berriz, proportzio hori %15era iristen zen. Finantza-erakundeek ere berretsi dute etxebizitza merkatuaren goraldia. Kutxabankek iazko lehen seihilekoan baino %42 diru gehiago mailegatu du aurten hipoteken bidez, eta Laboral Kutxak, are gehiago, %49 gehiago. Prezioak ere gora egiten ari dira INEk irailean emango ditu lehen seihilekoaren datu zehatzak, baina urteko lehen hiruhilekoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako prezioak %2 besterik ez zeuden beherago 2007ko mailatik; Nafarroan, berriz, %15 merkeago daude oraindik. Hala ere, desberdintasun handiak daude hiri eta auzoen artean: batzuetan jada gainditu dira orduko markak, eta beste batzuetan urrun daude oraindik. Halaber, soldatak gaur egun handiagoak dira eta, beraz, garai hartan etxebizitzak are garestiagoak ziren proportzionalki. Interes tasak alde Hipoteken gorakada azken hilabeteetan nabarmena izatearen arrazoi nagusietako bat Europako Banku Zentralaren mailegu tasen jaitsiera izan da. Baina ikusteko dago zer gertatuko da uda pasatutakoan. EBZk uztail honetan eten egin du tasen murrizketa, zazpi hilabetez jarraian behera egin eta gero. Orain %2,5ean daude interes tasa ofizialak. Horrek eragin nabarmena izan du hipoteketan. Tasa finkoetan bankuek bezeroak erakartzeko eskaintza lehiakorrak egin dituzte, baina tasa aldakorra dutenek merkeago jarraitzen dute. Euriborra da horietako gehienen adierazle nagusia. Behera egin du azken urtean, eta maiatzetik egonkor mantendu da: abuztuan koska txiki bat egin du gora, eta %2,11 inguruan kokatu da.  
dlvr.it
August 27, 2025 at 10:47 AM
Bero dago etxebizitzen merkatua askorentzat, eta beroegi beste batzuentzat. Azken urteetako prezioen gorakadak ezinezko helburua bilakatu du etxebizitza bat erostea herritar askorentzat, baina ez denentzat. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, urteko lehen sei hilekoan 16.959…
Etxebizitzen salmenta %18 handitu da azken urtean
Bero dago etxebizitzen merkatua askorentzat, eta beroegi beste batzuentzat. Azken urteetako prezioen gorakadak ezinezko helburua bilakatu du etxebizitza bat erostea herritar askorentzat, baina ez denentzat. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, urteko lehen sei hilekoan 16.959 etxebizitza salerosi dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %18 gehiago. Kopururik handiena da 2007an etxebizitza merkatuak bere goia jo zuenetik. Prezioak ere orduko mailara gerturatzen ari dira, bizkor gainera. INEk irailean emango ditu 2025eko lehen erdiko datuak, baina lehen hiruhilekoan dagoeneko %2 beherago baizik ez zeuden Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, 2007an baino %15 merkeago daude oraindik. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da  horiek batez besteko prezioak, eta gerta daiteke auzo, herri eta hiri batzuetan dagoeneko gainditu izana 2007ko markak, eta beste batzuetan, eskari gutxiago dagoelako, oraindik urrun egotea.  Eta bada aintzat hartu behar den beste kontu bat: soldatak, orokorrean noski, 2007koak baino handiagoak direla eta, hortaz, proportzionalki orduan are garestiago zeudela.  Hipotekak, %93tan Badira etxeak inbertsio gisa erosten dituzten herritarrak eta badira merkatu horrekin negozio egiten ari diren funtsak. Baina bada datu bat erakuts dezakeena saldutako etxebizitzen zati handi bat bertan bizitzeko dela: hipotekena. Maiatzera arteko datua eman du INEk, eta horrek dio urteko lehen bost hilabeteetan 13.097 hipoteka izenpetu direla Hegoaldean. Tarte horretan salerositako etxebizitzak 14.090 dira, betiere INEren arabera. Ondorioa da erosleen %97k bankuen finantzaketa eskatu dutela bizitegiaz jabetzeko. Bankuak ere ematen ari dira horren berri. Hego Euskal Herrian kuotarik handiena duen bankuak, Kutxabankek, 2024ko lehen erdian baino %42 diru gehiago mailegatu du aurtengoan hipoteketen bitartez. Are gehiago hazi du atal hori Laboral Kutxak: %49 gehiago utzi du hipoteketan.  Etxe berri gutxiago Etxebizitza merkatuak gero eta antza handiagoa dauka burbuilaren garaikoarekin, baina badira aldeak orduko egoeraren eta oraingoaren artean. Batetik, orduan etxebizitza asko eraiki ziren, baina prozesua motelago doa orain. 2007an, salerositako etxebizitzen %47 izan ziren lehen eskukoak, eta  portzentaje horri edo handiagoei eutsi zitzaien 2012 arte. Ordurako burbuila lehertuta zegoen eta salmentak amildu egin ziren, baina eraikuntzaren boom-aren garaian eraikitako etxe asko geratzen ziren saltzeko. Aurtengo lehen sei hilabeteetan, berriz, 3.693 etxebizitza berri salerosi dira Hegoaldean. 2013ra egin behar da atzera antzeko kopuru bat ikusteko, baina, hala ere, saldutakoen %21,8 baizik ez dira izan. Gainontzeko 13.266ak (%78,2) bigarren eskukoak dira. Horien salmenta %18,5 handitu da, eta %16,1, berriz, etxe berriena. Asko jaitsi da babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza ere. Urtarriletik ekainera 1.694 izan dira, iaz baino %16 gehiago, baina salerositakoen %10 eskas. Duela hogei urte, %15 ziren, eta maila horretan izan ziren hainbat urtez.     
dlvr.it
August 5, 2025 at 11:18 AM
Alaves partida bakarrean nagusitu da Coudeten esanetara dagoenetik. Taldearen estatistika onek ez dute islarik emaitzetan, batez ere Mendizorrotzan. Arabarrek Vila-real hartuko dute gaur 16:15ean.
www.berria.eus/kirol...
Garaipenek baino ezin dute sendatu
Liga bukatzeko hamabi partidaren faltan, Bigarren Mailara jaisteko postuetan dago Alaves. Denboraldia osasuntsu abiatu zuen, lehen sei jardunaldietan hiru partida irabazita. Bada, ordutik, bi garai...
www.berria.eus
March 8, 2025 at 11:31 AM
INE Espainiako estatistika erakundeak zabaldutako azken datuen arabera, azken hilabetean inflazioak zertxobait gora egin du Hego Euskal Herrian
👉🏻 ebidea.eus/kpi_maiatza_...
KPIak gora egin du maiatzean, eta %3,2an kokatu Hego Euskal Herrian
EAEn bi hamarren egin du gora inflazioak; Nafarroan, aldiz, hamarren bat hazi da
ebidea.eus
June 12, 2026 at 8:48 AM
Eustat estatistika erakundearen azken datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BPGa %2,2 hazi da 2026ko lehen hiruhilekoan
👉🏻 ebidea.eus/industria_at...
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industriak atzeraldian hasi du urtea
Eustaten arabera, EAEko BPGa %2,2 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, zerbitzu eta eraikuntza sektoreen indarragatik
ebidea.eus
June 5, 2026 at 9:51 AM
Eustat estatistika erakundeak eskainitako azken datuen arabera, apirilean, Euskal Autonomia Erkidegoan, industria sektoreko prezioak %1 handitu ziren, martxoaren aldean
👉🏻 ebidea.eus/industria_pr...
EAEko industria prezioak %5 baino gehiago igo dira urtebetean
2026ko martxotik apirilera sektoreko prezioak %1 hazi dira, Eustaten arabera
ebidea.eus
May 22, 2026 at 9:24 AM