#Estatutua
Jaurlaritzak ez du uste falta diren bost transferentziak hauteskundeak baino lehen eskualdatuko direnik. Ubarretxenak esan du Espainiako Gobernua hauteskundeetara begira egongo dela, Gernikako Estatutua betetzeko adostasunak lortzera baino. Bost transferentzia falta dira estatutua betetzeko.
Jaurlaritzak ez du uste falta diren bost transferentziak hauteskundeak baino lehen eskualdatuko direnik
Jaurlaritzak ez du uste falta diren bost transferentziak hauteskundeak baino lehen eskualdatuko direnik. Ubarretxenak esan du Espainiako Gobernua hauteskundeetara begira egongo dela, Gernikako Estatutua betetzeko adostasunak lortzera baino. Bost transferentzia falta dira estatutua betetzeko.
www.berria.eus
October 6, 2026 at 1:02 PM
Denboran, txikle baten moduan, gehiegi luzatzen diren telesailak daude eta gero dago Gernikako Estatutua.
November 27, 2024 at 1:19 PM
HAUTESKUNDE AURRERAPENA

Sanchezek egin ez dituenak: 2027ko aurrekontuak onartu, Estatutua bete eta hainbat lege izapidetzen amaitu

orain.eus/eu/politika/...
Sanchezek egin ez dituenak: 2027ko aurrekontuak onartu, Estatutua bete eta hainbat lege izapidetzen amaitu
Zenbait arau onartu gabe geratu dira, hala nola, gutxieneko soldataren igoera berria, indarkeria bikarioaren eta familien legeak. Datorren urterako aurrekontu proiektua egitekoen zerrendan zegoen, bai...
orain.eus
October 5, 2026 at 4:07 PM
1936ko urriak 1an,Euskadiko Autonomia Estatutua onartu zuten espainiar gorte errepublikanoek,Araba,Bizkaia eta Gipuzkoa-rentzat.Ordurako Araba eta Gipuzkoa ia osoa faxisten esku eroriak ziren.
Astebetera antolatu zuten bozketa,eta Herri Fronteko alderdiek Jose Antonio Agirre-ren(EAJ)aldeko bot
October 1, 2026 at 6:46 AM
Hileta bat parodiatu du Steilasek, funtzio publikoaren estatutua kritikatzeko. Sindikatuaren ustez murrizketaz beteta dago estatutua, eta kalteak bertzerik ez ditu eraginen sektore publikoan. «Estatutuaren lehen biktimaren agurra» egin dute Iruñean.
Hileta bat parodiatu du Steilasek, funtzio publikoaren estatutua kritikatzeko
Hileta bat parodiatu du Steilasek, funtzio publikoaren estatutua kritikatzeko. Sindikatuaren ustez murrizketaz beteta dago estatutua, eta kalteak bertzerik ez ditu eraginen sektore publikoan. «Estatutuaren lehen biktimaren agurra» egin dute Iruñean.
b.eus
May 27, 2026 at 6:26 PM
1936ko urriaren 1ean, Euskadiko Autonomia Estatutua onartu zuten Espainiako gorte errepublikanoek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat
www.argia.eus/efemerideen-...
Gaurko egunez: Euskadiko Autonomia Estatutua onartu zuten Espainiako gorte errepublikanoek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat
ARGIAko Efemerideen kanala
www.argia.eus
October 1, 2026 at 8:51 AM
▶️EAJk Sanchezen inplikazioa eskatu du Estatutua betetzeko “oztopoak” gainditzeko

orain.eus/eu/politika/...
EAJk Sanchezen inplikazioa eskatu du Estatutua betetzeko “oztopoak” gainditzeko
Maribel Vaquero, EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, epemuga ez da aldatu eta abenduaren 31rako zintzilik dauden eskumenak eskualdat...
orain.eus
December 3, 2025 at 10:40 AM
Alderdi politikoek bat egin dute Gernikako Estatutua berritzearen beharrean, testuaren 46. urteurrenean
orain.eus/eu/politika/... #orainberriak
Alderdi politikoek bat egin dute Gernikako Estatutua berritzearen beharrean, testuaren 46. urteurrenean
Testua berritzeko negoziazioek markatutako testuinguru batean, buruzagi politikoek aukera baliatu dute "Estatutu berrituari" buruzko euren iritzia emateko.
orain.eus
October 25, 2025 at 1:11 PM
Langile publikoen estatutua berritzeko mahaia astero biltzea proposatu du Nafarroako Gobernuak.
www.berria.eus/ekono...
Langile publikoen estatutua berritzeko mahaia astero biltzeko proposatu die Nafarroako Gobernuak sindikatuei
Akordioa epe baten barruan eginez gero, hitzartutakoa ekonomikoki planifikatzeko konpromisoa hartuko du gobernuak. Sindikatuek datorren aste hasieran aztertuko dute, baina ELAk aurreratu du ez dela...
www.berria.eus
March 21, 2025 at 6:16 PM
Korsikaren autonomia estatutua onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Lege proposamenak 271 aldeko boto jaso ditu, eta 202 izan dira kontrakoa eman dutenak.
Korsikaren autonomia estatutua onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak
Lege proposamenak aldeko 271 boto jaso ditu, eta kontrako 202. Behin behe ganberak onartu ostean, Senatuan egin beharko dute hurrengo bozketa.
b.eus
June 24, 2026 at 5:15 AM
Gaur beteko dira 46 urte Gernikako Estatutua onartu zela. 46 urte geroago, Estatutua bere osotasunean bete gabe dago.

Bizi dugun une historikoan, gure Itun politikoa berritzeko garaia da.

Artikulua irakurtzera gonbidatzen zaituztet

www.linkedin.com/pulse/aro-be...
Aro berrirako Autogobernu ituna
Gogoan dut 1978ko abenduaren 29an gertatutakoaz irakurri nuen eguna. Istorioak erabat txunditu ninduen.
www.linkedin.com
October 25, 2025 at 7:20 AM
Alberto Martinezek jakinarazi du 16 erkidegok dokumentu komun bat sinatu dutela osasun-esparruko estatutuagatik tentsio betean: orain.eus/eu/aktualita...
Alberto Martinezek azaldu du 16 erkidegok dokumentu komun bat sinatu dutela tentsio betean, osasun-esparruko estatutua dela eta
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak azaldu duenez, 16 autonomia-erkidegok dokumentu komun bat sinatu dute, Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan lehen puntu gisa jorratuko dena, osasun-esparruko ...
orain.eus
June 10, 2026 at 9:16 AM
Euskadik "egonkortasunerako faktore" gisa duen papera aldarrikatu du Pradalesek Madrilen, eta Estatutua urtea amaitu baino lehen betetzea eskatu du: orain.eus/eu/politika/...
Euskadik "egonkortasunerako faktore" gisa duen papera aldarrikatu du Pradalesek Madrilen, eta Estatutua urtea amaitu baino lehen betetzea eskatu du
Pradalesek bere lehen hitzaldia eman du Espainiako hiriburuan, Ekonomia Berria Foroan. Bertan azpimarratu duenez, Euskadik "ez ditu eskumen hutsak onartuko", eta Estatuaren ikuspegi berri bat eskatu d...
orain.eus
October 8, 2025 at 8:02 AM
Estatus berria: sukalde barruko elefantea mugitzeko garaia: Burujabetzan aurrerapauso bat emateko piezak mahai gainean daude urte hasieratik, eta datozen hilabeteetan ikusiko da EAJ, EH Bildu eta PSE-EE azkenaldian gai izan ote diren pieza horiek lotuz joateko, betiere Gernikako Estatutua berritu…
Estatus berria: sukalde barruko elefantea mugitzeko garaia
Burujabetzan aurrerapauso bat emateko piezak mahai gainean daude urte hasieratik, eta datozen hilabeteetan ikusiko da EAJ, EH Bildu eta PSE-EE azkenaldian gai izan ote diren pieza horiek lotuz joateko, betiere Gernikako Estatutua berritu eta beste estatus bat eskuratzeko. Iazko hondarrean, EAJko presidente ohi Andoni Ortuzarrek bilera sorta bat egin zuen gainontzeko alderdietako buruekin, Gernikako Estatutua gainditu eta beste itun bat onartzeko zer aukera zeuden ikusteko, eta Ortuzar pozik azaldu zen ondoren: «Akordioa bideraturik dagoela esango nuke. Nahi dugunaren eta ahal dugunaren arteko perimetroa zein den neurtu dugu hiru alderdiok». Ordutik gaur arte, ordea, nabarmen aldatu dira baldintzak agertoki politikoan. Gorabehera handiko prozesu baten ondotik, EAJren zuzendaritza aldatu egin da. Aitor Estebanek hartu du alderdiaren lema, eta, EBBko presidentetzara iritsi bezain laster, ur hotza bota zion haren aurrekoak helarazitakoari: «Ez da berehala iritsiko [estatus berria], ez dut frustrazioa eragin nahi jendearengan». Horrez gain, Cerdan auziak kolokan utzi du Espainiako agintaldia, eta estatus politiko berri baten bila dabiltzan alderdiek sarritan nabarmendu dute zer-nolako garrantzia duen «Madrilen zabaldutako aukera-leihoa» aprobetxatzeak. Ortuzarrek berak garbi utzi zuen hori EBB uzteko bezperan, PSOEri erreparatuz, eta, beraz, Pedro Sanchezen konpromisoa nabarmenduz: «Prozesu honen berritasunetako bat da alderdiak oso-osorik gaudela, sigla guztiekin». Bada, orain ezin da baztertu Sanchezek hauteskunde deialdia aurreratzea, beharbada 2026rako; hala, gero eta zailagoa bihurtzen ari da euskal alderdientzat timing-ean asmatzea. Gorteak eta auzitegiak Ez alferrik, Estebanek «zuhurtzia» eskatu zuen iritsi bezain laster, eta aditzera eman zuen beharbada uste baino luzeago joko duela prozesuak, Madrilen «zailtasunak oso handiak» baitira. Izan ere, Espainiako Gorteen galbahea igarota ere, auzitegien txanda izaten da ondoren, eta EAJko buruzagiak ziurtzat jotzen du akordio berriari helegiteak aurkeztuko dizkietela. Edonola ere, Estebanek beta izan du Ortuzarrek beste alderdietako ordezkariekin landutako «paperak» aztertzeko, eta Madrilen ere Sanchezekin negoziazio bati bide emateko. Atzean geratu dira, edo behintzat apaldu egin dira, Estebanen apirileko lehen adierazpen horrek EH Bildun eragin zituen alarmak. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak ohartarazi zuen «anbizio nazionala» behar zela, eta Ortuzarrekin adostua zuela «garaia orain» dela. Ordutik, diskrezioa nagusi izan da berriro EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko negoziazioetan, baina, urte politiko berria abian dela, negoziazio horiek noraino iritsi diren ikusiko da luze gabe. Abertzaleek eta sozialistek gutxieneko bat adosturik badute, Eusko Legebiltzarrera iritsi beharko luke urtea amaitu aurretik, eta Gernikako Estatutua berritzeko batzordea abiarazi, estatus berria eskuratzeko prozesua martxan jarrita. Gernikako Estatutuaren karpeta erabat itxi gabe zabaldu beharko da estatus berriarena, akordiorik bada behintzat, lehen urratsak egin ditzan Gasteizko ganberan. Era berean, ikusi beharko da Gernikako Estatutua osorik betetzeko helburua zein neurritan betetzen den. Transferentzia garrantzitsuenak gauzaturik edo bideraturik egon daitezke 2025 bukatu aurretik, EAJren eta PSOEren arteko konpromisoak aintzat hartuz. Dagoeneko argi dago estatutua ez dela oso-osorik beteko urtea amaitu aurretik, eta Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak adierazi zuen karpeta bat itxi nahi duela bestea ireki aurretik. Bada, Gernikako Estatutuaren karpeta erabat itxi gabe zabaldu beharko da estatus berriarena, akordiorik bada behintzat, lehen urratsak egin ditzan Gasteizko ganberan. Nazio aitortza eta aldebikotasuna Orain arte batzuek eta besteek jakinarazitakoaren arabera, nazio aitortza giltza litzateke itun handi bat egiteko. EAJn eta EH Bildun abagunea ikusten dute behinik behin bi alderdi abertzaleak eta PSE-EE elkartuko lituzkeen akordio bat erdiesteko eduki horren inguruan. Hala ere, estatutuan eskubide sozialak jasotzea baino ez du ontzat jo oraingoz PSEk, baina ez du ukatu prest dagoela nazio aitortzan urratsak egiteko, nahiz eta aitortza horrek ez lukeen ondorio juridiko zehatzik, PSEk nahi bezala. Nazio aitortza horrek ekarriko lituzke itunaren oinarrizko beste eduki batzuk: «benetako aldebikotasunean» oinarrituriko harremana lortzea Espainiako Estatuarekin, eta, EH Bildurentzat «parez parekoa» litzatekeen harreman horretatik eratorritako akordioak bete daitezen, baita «berme sistema berri bat» ezartzea ere. Hau da, Espainiako botere judizialari muga bat jartzea, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adosten dutena nahierara zapuztu ez dezan. Burujabetzaren aldeko eduki berri horiek guztiak eskubide historikoen eta, zehazki, foruen bidez babestuko lituzkete akordioan. EAJk kontzertu ekonomikoaren pareko sistema bati buruz hitz egin du: kontzertu politiko batez alegia. Batera zein bestera, estatutu berri horrek ez lieke ekarriko alderdi abertzaleei autodeterminazio eskubideari uko egin beharra.
dlvr.it
August 29, 2025 at 8:31 AM
Pradales 🍇 Sánchez 🌹-i eskatu dio Euskadiko Estatutua amaitzeko: “konfiantza eraikitzea zaila da, baina galtzea erraza”

⚠️ “Konfiantza eraikitzea zaila da, baina galtzea erraza. Hitzarmenak betetzeko daude”.

👇
electomania.es/pradales-urg...
November 12, 2025 at 9:54 AM
2018/1/29. Afrikako Espazio Agentziaren (AfSA) Estatutua onartu zen. Kairon du egoitza (Egipto), eta Afrikako espazio jardueren garapena sustatzea eta koordinatzea du xede.

#ZientziaEskolaEgutegia
January 29, 2026 at 9:00 AM
3/4
Zenbaitetan, enpresaren aldetik edozer entzutera hel gaitezke, adibidez: Enpresa honetan ez daukagu hitzarmenik, Langileen Estatutua aplikatzen dugu. Halako kasuren bat egon daitekeen arren, kontuz ibili, askotan iruzurra izaten da.

⬇️
Zer egin okerreko hitzarmena aplikatzen badizute? – Bizilan
bizilan.eus
May 14, 2026 at 10:46 AM
«Euskal lurraldeen eskubide historikoak eguneratzeak erabakitzeko eskubidearen aitortza ekarri beharko luke».
www.berria.eus/euskal-herri...
Estatus berriaren piezak mahai gainean
iazko hondarrean, EAJko presidente Andoni Ortuzarrek martxan jarri zuen bilera erronda bat gainontzeko alderdietako buruekin, Gernikako Estatutua ganditu eta itun berri bat onartzeko aukerak neurtz...
www.berria.eus
January 6, 2025 at 11:12 AM
EH Bilduk “subiranotasunean jauzi bat" emateko beharra azpimarratu du
orain.eus/eu/politika/...
#orain #orainberriak
EH Bilduk “subiranotasunean jauzi bat" emateko beharra azpimarratu du
Gernikako Estatutua zaharkituta geratu dela dio Euskal Herria Bilduk, edukirik barik. Horregatik, subiranotasunean jauzi bat eman behar dela esan du Pello Otxandianok.
orain.eus
January 17, 2026 at 1:10 PM
UPN-ATHLETIC POLEMIKA | Nafarroako Gobernuak UPNren "noraeza" kritikatu du Athleticen elastikoarekin izandako polemikan

orain.eus/eu/politika/...
Nafarroako Gobernuak UPN kritikatu du Athleticen elastikoarekin izandako polemikan
Alderdi politikoek Lorafnaren (Nafarroako Autonomia Estatutua) eguneratzea eztabaidatu dute gaur Parlamentuko txosten batean, eta euren iritziak eman dituzte polemikaren inguruan.
orain.eus
May 22, 2026 at 12:58 PM
Nafarroako 30.000 langile publiko grebara deitu dituzte biharko. Greba iragarri zutenetik, Nafarroako Gobernuak hainbat mugimendu egin ditu, baina sindikatuek uste dute ez direla aski.
www.berria.eus/ekono...
Nafarroako 30.000 langile publiko grebara deitu dituzte biharko
Greba iragarri zutenetik, Nafarroako Gobernuak hainbat mugimendu egin ditu, baina sindikatuek uste dute ez direla aski. Esan dute langile publikoen estatutua berritzeko negoziazioak korapilatuta da...
www.berria.eus
April 8, 2025 at 5:31 AM