#Hiruka
🥘 Arroza izan zen aitzakia, baina mahaiaren bueltan elkartzea izan zen benetako helburua. Leioako Boulevard-ek Munduko Arrozak ekimenaren laugarren edizioa hartu zuen pasa den zapatuan, jatorri eta kultura ezberdinetako herritarrak elkartu zein elkar ezagutzeko. hiruka.eus/leioa/179128...
Munduko zaporeek eta kulturek bat egin dute Leioako Boulevard-ean - Leioa | Hiruka
Arroza izan zen aitzakia, baina mahaiaren bueltan elkartzea izan zen benetako helburua. Leioako Boulevard-ek Munduko Arrozak ekimenaren laugarren edizioa hartu zuen pasa den zapatuan, jatorri eta kultura ezberdinetako herritarrak elkartu zein elkar ezagutzeko. Gastronomia, musika eta askotariko jarduerak uztartu zituzten egun osoan zehar.
hiruka.eus
October 6, 2026 at 2:22 PM
🧑‍🦳👨‍🦳 Mankomunitateak Aldundiari Uribe Kostan eguneko zentroa ezartzeko urratsak aztertzeko eskatu dio hiruka.eus/uribe-kosta/...
Mankomunitateak Aldundiari Uribe Kostan eguneko zentroa ezartzeko urratsak aztertzeko eskatu dio - Uribe kosta | Hiruka
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Aldundiari Uribe Kostan eguneko zentroa ezartzeko urratsak aztertzeko bilera bat eskatu dio. Mankomunitateak lau kokapen posible aurkeztu ditu: Sopelan, Berangon eta bi Gorlizen.
hiruka.eus
October 6, 2026 at 11:51 AM
💬 Getxok 'Emakume migratuen topaketa' programarako izen emateko epea ireki du hiruka.eus/getxo/179128...
Getxok 'Emakume migratuen topaketa' programarako izen emateko epea ireki du - Getxo | Hiruka
Getxoko Udalak eta Elkargune Etorkinentzako Harrera Programak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz besteak beste, antolatutako programa izango da. Izena emateko epea urriaren 20ra arte egongo da zabalik. 
hiruka.eus
October 6, 2026 at 10:58 AM
🎞️ Giza eskubideak, genero-ekitatea edota gazteen kezkak pantaila handira eramango ditu Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak Getxon. Muxikebarrik jaialdiko saio berezia hartuko du urriaren 16an, 19:00etatik aurrera, film laburrak, solasaldia eta musika uztartuz. hiruka.eus/getxo/179128...
Zinema Ikusezinak gizarteari begiratzeko leihoa zabalduko du Muxikebarrin - Getxo | Hiruka
Giza eskubideak, genero-ekitatea, jasangarritasuna edota gazteen kezkak pantaila handira eramango ditu Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak Getxon. Muxikebarrik jaialdiko saio berezia hartuko du urriaren 16an, 19:00etatik aurrera, film laburrak, solasaldia eta musika uztartuz. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte. 
hiruka.eus
October 6, 2026 at 10:55 AM
🧙 Barrikako Udalak umeentzako jarduera ezberdinak antolatu ditu Arimen Gaua ospatzeko
hiruka.eus/barrika/1791...

Barrikako Udalak umeentzako jarduera ezberdinak antolatu ditu Arimen Gauaren harira - Barrika | Hiruka
Seigarren urtez, Barrikako Udalak egitarau bat antolatu du Arimen Gaua ospatzeko. Urriaren 31ra bidean, familiei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira hilabetean zehar, herriko espazio ezberdinetan.
hiruka.eus
October 6, 2026 at 10:37 AM
⚙️Otsailetik zerbitzutik kanpo dagoen Txorierri eta Lamiako arteko igogailua konpontzeko lanak hasi dituzte. Matxuratutako motor berria daborduko Alemaniatik iritsi da, eta Leioako Udalaren aurreikuspenen arabera, igogailua urriaren erdialdean egongo da berriro martxan. hiruka.eus/leioa/179119...
Txorierri eta Lamiako lotzen dituen igogailua urriaren erdialdean jarriko dute berriro martxan - Leioa | Hiruka
Otsailetik zerbitzutik kanpo dagoen Txorierri eta Lamiako arteko igogailua konpontzeko lanak hasi dituzte. Matxuratutako motor berria daborduko Alemaniatik iritsi da, eta Leioako Udalaren aurreikuspenen arabera, igogailua urriaren erdialdean egongo da berriro martxan. Ordura arte, bi auzoen arteko joan-etorriak errazteko doako anezka-zerbitzua mantenduko dute. 
hiruka.eus
October 5, 2026 at 10:15 AM
📖 Getxoko Komiki Azoka urriaren 16tik 18ra egingo dute, eta bederatzigarren artearen zaleak elkartzeaz gain, aurten ere ikasleei, sortzaileei eta komikiaren munduan lehen urratsak egiten ari direnei zuzendutako jarduerak izango dira. hiruka.eus/getxo/179118...
Getxoko Komiki Azoka urriaren 16tik 18ra itzuliko da - Getxo | Hiruka
Bineta eta komikiz beteko da Getxo beste urte batez. Getxoko Komiki Azoka urriaren 16tik 18ra egingo dute, eta bederatzigarren artearen zaleak elkartzeaz gain, aurten ere ikasleei, sortzaileei eta komikiaren munduan lehen urratsak egiten ari direnei zuzendutako jarduerak izango dira. Horietako batzuk Romo Kultur Etxean egingo dituzte.
hiruka.eus
October 5, 2026 at 10:13 AM
🎤 Danon Plaza zirkuitu berria Bizkaiko hainbat txokotatik igaroko da urrian, eta hitzorduetako bat Uribe Kostan izango da: urriaren 22an, 19:00etan, Algortako Azebarri Euskal Kultur Elkartean. hiruka.eus/getxo/179101...
Urriaren 22an Danon Plaza bertso zirkuituak geldialdia egingo du Algortan - Getxo | Hiruka
Bertsolari gazteei plazara salto egiteko aukera ematea da Danon Plaza zirkuitu berriaren helburua. Bizkaiko hainbat txokotatik igaroko da urrian, eta hitzorduetako bat Uribe Kostan izango da: urriaren 22an, 19:00etan, Algortako Azebarri Euskal Kultur Elkartean. Bertan, bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Jone Uria eta Oihana Bartra finalistak izango dituzte kantukide. 
hiruka.eus
October 5, 2026 at 10:13 AM
🚧 Leioako Udalak Pinuetako auzoa eraldatzeko obrak abiatu ditu, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz. Lehenengo fase honetan, Cervantes plaza, Maiatzaren Bata kalea eta Nafarroa kalearen zati bat berrituko dituzte. hiruka.eus/leioa/179093...
Pinueta eraldatzeko obrak hasi dituzte, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz - Leioa | Hiruka
Pinuetako kale eta plazen itxura aldatzen hasiko dira datozen hilabeteetan. Leioako Udalak auzoa eraldatzeko obrak abiatu ditu, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz. Lehenengo fase honetan, Cervantes plaza, Maiatzaren Bata kalea eta Nafarroa kalearen zati bat berrituko dituzte, oinezkoentzako espazioa zein berdeguneak handitu eta auzoan egoteko zein elkartzeko gune berriak sortzeko.
hiruka.eus
October 2, 2026 at 11:09 AM
🪢 Munduko Sokatira Txapelketatik bi dominagaz bueltatu ostean, Goiherri Sokatira Taldeak aitortza berezia jasoko du zapatu honetan Arteagan. Erandioko taldeko kideek ohorezko sakea egingo dute Apurtuarteren partidua hasi aurretik, Hegoafrikan lortutako emaitzak ospatzeko. hiruka.eus/erandio/1790...
Goiherri Sokatira Taldearen munduko dominak omenduko dituzte Arteagan - Erandio | Hiruka
Munduko Sokatira Txapelketatik bi dominagaz bueltatu ostean, Goiherri Sokatira Taldeak aitortza berezia jasoko du zapatu honetan Arteagan. Erandioko taldeko kideek ohorezko sakea egingo dute Apurtuarteren partidua hasi aurretik, Hegoafrikan lortutako emaitzak ospatzeko.
hiruka.eus
October 2, 2026 at 10:38 AM
🌼 Berangoko basoak, zelaiak, zuhaitzak, fauna edota herriko berdeguneak izango dira protagonista Lantzarte Bizirik elkarteak antolatutako "Berangoko Natura" II. Argazki Lehiaketan. Adin guztietako argazkizaleei zuzendutako ekimena da. hiruka.eus/berango/1790...
Berangoko natura, argazkien bidez babesteko - Berango | Hiruka
Berangoko basoak, zelaiak, zuhaitzak, fauna edota herriko berdeguneak izango dira protagonista Lantzarte Bizirik elkarteak antolatutako "Berangoko Natura" II. Argazki Lehiaketan. Adin guztietako argazkizaleei zuzendutako ekimena da, eta parte-hartzaileek azaroaren 8ra arte bidali ahal izango dituzte euren lanak. Hautatutako hamabi irudiek elkartearen 2027ko egutegi solidarioa osatuko dute.
hiruka.eus
October 2, 2026 at 9:52 AM
💬 Giza eskubideak, ingurumena eta euren komunitateen etorkizuna defendatzeagatik heriotza-mehatxupean bizi diren Erdialdeko Amerikako emakumeen istorioak Getxora iritsiko dira.
hiruka.eus/getxo/179092...
Bizitza eta lurraldea defendatzen duten emakumeen istorioak, Gurarin - Getxo | Hiruka
Giza eskubideak, ingurumena eta euren komunitateen etorkizuna defendatzeagatik heriotza-mehatxupean bizi diren Erdialdeko Amerikako emakumeen istorioak Getxora iritsiko dira. Gurari Emakumeen Etxeak Activistas por la vida: Guatemala/Honduras erakusketa hartuko du urriaren 6tik aurrera, Gervasio Sanchez argazkilariaren 20 irudiren eta hainbat ikus-entzunezko testigantzaren bidez.
hiruka.eus
October 2, 2026 at 7:58 AM
🌱 Munduko txoko ezberdinetako landareak ezagutzeko aukera izango da aste-akabu honetan Leioan. Bost Kontinenteetako Landareen Azokak hamargarren edizioa ospatuko du urriaren 3an eta 4an, EHUko Leioako Campuseko Arboretumean. hiruka.eus/uribe-kosta/...
Bost kontinenteetako landareek kolorez beteko dute EHUko Arboretuma aste-akabuan - Uribe kosta | Hiruka
Munduko txoko ezberdinetako landareak ezagutzeko aukera izango da aste-akabu honetan Leioan. Bost Kontinenteetako Landareen Azokak hamargarren edizioa ospatuko du urriaren 3an eta 4an, EHUko Leioako Campuseko Arboretumean. Guztira, 51 erakustoki bilduko dira bertan, eta sarrera doakoa izango da.
hiruka.eus
October 2, 2026 at 7:52 AM
🏃‍♂️Oinetako erosoak jantzi eta Leioa pausoz pauso ezagutzeko aukera izango da datozen hilabeteetan. Udalak Ibilaldi Osasungarrien edizio berri bat jarriko du martxan urriaren 11n, eta guztira bost irteera egingo dituzte herriko auzo eta ondare-elementu ezberdinak ezagutzeko.hiruka.eus/leioa/179086...
Leioa oinez ezagutzeko bost ibilaldi, urritik maiatzera - Leioa | Hiruka
Oinetako erosoak jantzi eta Leioa pausoz pauso ezagutzeko aukera izango da datozen hilabeteetan. Udalak Ibilaldi Osasungarrien edizio berri bat jarriko du martxan urriaren 11n, eta guztira bost irteera egingo dituzte herriko auzo, naturagune eta ondare-elementu ezberdinak ezagutzeko. Aurten, gainera, bost ibilbideak osatzen dituztenek opari bat jasoko dute. 
hiruka.eus
October 1, 2026 at 1:19 PM
🗣️ Getxok Sexu Aholkularitza Zerbitzua Berdintasun Zerbitzuko bulegora mugituko du hiruka.eus/getxo/179083...
Getxok Sexu Aholkularitza Zerbitzua Berdintasun Zerbitzuko bulegora mugituko du - Getxo | Hiruka
Berdintasun Zerbitzuak Altube kaleko 5-7 zenbakietan duen bulegoa izango da kokapen berria. Sarrera Beturillena kaletik dago, Gurari ondoan.
hiruka.eus
October 1, 2026 at 6:40 AM
⛵ Plentziako kirol-portuko amarraduren gatazkak ez du, oraingoz, irtenbiderik. Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko zuzendari Jon Asuak Eusko Legebiltzarrean aitortu duenez, epaitegien erantzunaren zain daude 2021ean esleitutako 204 amarradurekin zer egin erabakitzeko.hiruka.eus/plentzia/179...
Plentziako portuko amarraduren auzia, oraindik konponbide barik - Plentzia | Hiruka
Plentziako kirol-portuko amarraduren gatazkak ez du, oraingoz, irtenbiderik. Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko zuzendari Jon Asuak Eusko Legebiltzarrean aitortu duenez, epaitegien erantzunaren zain daude 2021ean esleitutako 204 amarradurekin zer egin erabakitzeko. "Eskuak eta oinak lotuta" dituztela adierazi du Asuak.
hiruka.eus
September 30, 2026 at 2:07 PM