#Hiztunak
Bretainiako bi hizkuntza minorizatuen egoera azken ikerketaren arabera. Hiztunak:
- Bretoiera: %2,7
- Galoa: %3,3
2018an 5,8 eta 5,1.
Gutxienez hilean behin entzuten dituztenak: %21 bretoiera eta %9 galoa. Gehiengo erabatekoak ez ditu entzuten.
Iturria: www.bretagne.bzh/presse/commu...
February 11, 2025 at 8:58 PM
1️⃣Oldarraldiari linguizida geldiarazi.
2️⃣Hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza politikak abiatu.
3️⃣Doakotasunetik ezagutza unibertsalizatu.
4️⃣Euskararen ekosistema kultural eta digitala handitu.
5️⃣Euskal hiztunak aktibatu.
Larrialditik indarraldira!
#EuskararenEguna
December 3, 2024 at 9:55 AM
Zirhikako kidea eta Badihardugu elkarteko langilea da Idoia Etxeberria, eta larunbatean 16:00etan Durangoko Landako ikastetxean egingo duten Hikadromoaren antolatzaileetako bat. Euskal Herri osoko hitano hiztunak elkartuko dira:
www.berria.eus/bizigiro/hik...
December 4, 2024 at 8:31 PM
Politikari batek publikoki iraintzen ditu hizkuntza baten hiztunak, eta ez da deus gertatzen. Aitzitik, horrek, botoak kendu beharrean, ospea emanen dio bere jarraitzaileen artean. Madrilen bada jendea, nik euskaraz egiteak nonbait traba egiten diona. Politikari batzuk gorrotoa hauspotzen ari dira.
Ayuso: "Cateto es que te llames Juan y querer que te llamen Jon en el País Vasco" www.eldiario.es/madrid/ayuso...
June 19, 2025 at 5:18 PM
Ikaragarria izan zen Camí del Cros eskolak partekatu zigun lana, HJAen aplikazioan maiztasuna, zorroztasuna eta kalitatea uztartuz. Emaitza bikainak matematiketan, baina baita katalanez ere, familia katalan hiztunak gutxiengoa diren eskola batean #Ikaskomunitateak
January 19, 2026 at 7:02 AM
Koherentzia (eza). Hori aipatu zion AEK-k CCOOri, eta...
Badira Korrikan dabiltzala euskal hiztunekin erdaraz mintzatzen diren euskal hiztunak. Koherente diren galdetu beharko genieke; gutxienez, hori. Edo ez al duten lotsarik.
March 22, 2026 at 10:50 AM
Bretoi herria eta bretoi hizkuntza praktikoki hilda daude. Atzo ezagutarazitako datuen arabera, Bretainiako biztanleriaren %2,7 soilik dira bretoi hiztunak.

Frantziak lortu du, herri zahar hori, euskaldunokin elkartasun emaile izandakoa, erailtzea.

"Bretoien eredua" segituko dugu? 🧵👇
January 21, 2025 at 10:35 PM
Starmerrek Erresuma Batuan BIZITZEKO inglesa eskatu beharko litzatekeela dio. Hainbaten erantzuna Espainian BIZITZEKO gaztelera eskatzea. Bitartean euskal hiztunak:
a pixelated image of a man making a face
ALT: a pixelated image of a man making a face
media.tenor.com
May 12, 2025 at 11:18 AM
Kaleratu berri diren katalanari buruzko datuek eman dute zeresana prentsan. Hari honetan gaztelaniaz aurkitu ditudan 4 artikulu esanguratsu👇
1/4- @elnacionalcat.bsky.social
“Katalanaren erabilerak jaisten jarraitzen du: ohiko hiztunak %33,6 besterik ez dira jada”.
www.elnacional.cat/es/sociedad/...
El uso del catalán continúa en descenso: los hablantes habituales son ya tan solo el 32,6%
El número de hablantes habituales en catalán ha caído 13,4 puntos porcentuales a lo largo de los últimos veinte años
www.elnacional.cat
February 21, 2025 at 8:15 AM
Bilboko Guka mugimenduak agerian utziko du hirian euskara bazterreratzen duen «erdalduntze makina»
www.berria.eus/euska...
Bilboko Guka mugimenduak agerian utziko du hirian euskara bazterreratzen duen «erdalduntze makina»
Datozen asteetan makinako «mekanismo bakoitza» aztertzeko ahalegina egingo dute, makina horrek «etengabe» hiztunak erdarara bultzatzen dituela gogorarazteko.
www.berria.eus
February 27, 2025 at 12:46 PM
Nizan, ez Alkizan (Jose Mari Pastor)
Hizkuntza eskubideak giza eskubideak dira, bai. Hala ere, beste edozein eskubide defendatzeko prest dauden hainbat lagunek ez dute bat egingo ideia horrekin. Sarri ondoen dauden mintzairen hiztunak dira pertsona horiek... www.berria.eus/euskal-herri...
Nizan, ez Alkizan
Kazetariak streaming berba erabili du eta solaskideak elkarrizketan ingelesezko hitzik ez sartzeko eskatu dio, “gaixotu” egiten da eta: “Gizarte honek erabat entregatu dio arima ingeles madarikatua...
www.berria.eus
November 16, 2024 at 9:18 AM
Ez det espektatiba asko izan nahi ostraya ez emateko geo 😕. Ea lehengoko 2 neskatxa tonta hiztunak ez zaizkidan tokatzen oaingoan, lekuz mugitzen, esaten ta hola ibili nintzen ta...
August 7, 2025 at 7:47 PM
3)... Hizkera arruntean erabiltzen diren hitz eta esamolde guztiak, nire iritzi ezjakinetik euskal hiztunak espainoletik edo frantsesetik hartuak edo haien eraginez naturalizatuak, euskara al dira?
[X/X]
January 24, 2026 at 8:32 AM
4️⃣ Kontratazio-prozesuak lagundu behar ditu galeseraz segurtasun gutxiago duten hautagaiak

5️⃣ Gales hiztunak erakartzen dituzten lan-inguruneak sortu behar dira

6️⃣ Kontratatzean, langileei laneko gales hizkuntza-trebetasunak garatzeko laguntza eman

#Arnasguneak2025
October 17, 2025 at 7:55 AM
“Euskararen etorkizuna II” @berria-n, SIADECOk @uema_eus-entzat egin duen lanean oinarrituta.
“Nafarroa: ezagutzan ere atzera”.
Hezkuntza arautuaren bidez irabazi diren hiztunak izan dira urteotan egoeraren hauspoetako bat, baina, ezagutzan ere atzera egiten hasiko dira.
July 16, 2025 at 5:54 AM
Iruñeko haur eskolak: euskara ikasi ala euskaran murgildu: Uretara jauzi egin ezean, nekez bustiko da bat. Eta hizkuntzekin ere, antzera: euskara ikasi, ikas daiteke, baina xedea baldin bada euskara aise ibiliko duten hiztunak heztea, behar-beharrezkoa da euskaran murgiltzeko aukerak eskaintzea,…
Iruñeko haur eskolak: euskara ikasi ala euskaran murgildu
Uretara jauzi egin ezean, nekez bustiko da bat. Eta hizkuntzekin ere, antzera: euskara ikasi, ikas daiteke, baina xedea baldin bada euskara aise ibiliko duten hiztunak heztea, behar-beharrezkoa da euskaran murgiltzeko aukerak eskaintzea, umetatik hasita. Hala uste dute Iruñeko haur eskolak euskalduntzeko lanean dabiltzan eragileek. Horregatik, euskarazko eskola eta ikaspostu gehiago eskatu dizkiote udalari, baina ez edonola: murgiltze eredukoak nahi dituzte. Euskara ikastea bermatuko dutenak, alegia. Iragan martxoan, Iruñeko Udalaren haur eskoletan euskarazko eskaintza zabaltzeko akordioa sinatu zuten udaleko gobernu taldeko kideek —EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak— alde batetik, eta PSNk bestetik. Horri esker, 102 ikaspostu gehiago eskainiko dituzte euskaraz udalaren haur eskolen sarean: hamasei gehiago Arrosadia auzoko Printzearen Harresi zentroan, 43 postu Mendebaldea haur eskolan —orain arte, gaztelerazko eskaintza baino ez zegoen han— eta euskarazko 43 postu Donibaneko eskola berri batean. 2027-2028ko ikasturterako, 0 eta 3 urte bitarteko 1.147 postu eskaini nahi ditu udalak osotara, eta horietatik, euskaraz izanen dira 355, guztien %31,. Hala ere, akordioak ez ditu euskalgintzako eragileak asebete. Eztabaida piztu duena ez da izan euskarazko postuen kopurua, eskolen eredua baizik. Euskarazko ikaspostu horiek ez dira izanen murgiltze eredukoak; aitzitik, «eredu mistoko» zentroetan ezarriko dituzte: batik bat euskara eta gaztelania uztartzen dituzten eskoletan, alegia. «Euskarazko aukera auzo gehiagotara zabaldu dute, baina udalak aukera ederra galdu du murgiltze eredua indartzeko» ANE APEZETXEA GORROTXATEGI Iruñeko Euskalgintza Euskalgintzako eragileak ez daude pozik erabakiarekin. «Ilusioz hartu genuen 2023ko gobernu aldaketa, eta poz horrek goia jo zuen Joseba Asiron alkateak zera esan zuenean, agintaldia amaitu aurretik euskarazko eskaintza auzo guztietara zabaldu asmo zuela. Tamalez, agintaldiaren ia erdia igarota, ilusio hori zapuztu digute», azaldu du Iruñeko Euskalgintza plataformako Ane Apezetxea Gorrotxategik. Plataforma horren parte dira AEK eta IKA euskaltegiak, Sortzen elkartea, Euskalgintzaren Kontseilua, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, HE Gurasoak, Euskal Herrian Euskaraz, Administrazioan Euskaraz Taldea, eta LAB, ELA eta Steilas sindikatuak. Begi onez hartu dute Iruñeko Udalak euskarazko postuak ugaritu izana, baina ez datoz bat ez euskarazko eskaintzaren banaketarekin ez eskola gehienetan ezarri duten hizkuntza eredu mistoarekin. «Alde positiboa du akordioak: euskarazko aukera beste bi auzotara zabalduko dute, Mendebaldera eta Donibanera», esan du Apezetxeak; eta berehala egin du ñabardura: «Gure ustez, dena den, udalak aukera ederra galdu du euskara hutsezko eredua indartzeko eta hedatzeko». Baina zer da eredu mistoa? Eredu mistoa, funtsean, bi hizkuntza eredutako ikasleak eta hezitzaileak zentro berean biltzean datza. Bi lerro paralelo, eskola beraren barruan. Hala, euskara-ingelesa eta gaztelania-ingelesa ereduak eskaintzen dituzte Hello Buztintxuri, Lezkairu eta Printzearen Harresi haur eskoletan; eta euskarazko lerro bat eta gaztelaniazko beste bat, berriz, Mendebaldea eta Goiz Eder eskoletan. Erdara hutsezko ereduak ezarriak dituzte Donibane, Haurtzaro, Hello Azpilagaña, Egunsenti, Jose Maria Huarte eta Mendillorri zentroetan. Ikastetxe bakarrak eskaintzen du euskara hutsezko murgiltze eredua: Izartegi haur eskolak, Txantrea auzoan. «Udalak sustatutako eredu mistoa zera da, bi eskola izatea zentro beraren barruan. Arazo handiak dakartza horrek antolaketan eta euskararen transmisioan» AMAIA RAZKIN Hezitzailea eta LABeko kidea «Eskola mistoak bi eskola dira, zentro beraren barruan», azaldu du Amaia Razkin hezitzaile eta LABeko ordezkariak. Sindikatu horrek gehiengoa du Iruñeko haur eskoletako langile batzordean. «Gabeziak» ikusten dizkio Iruñeko Udalaren eta PSNren arteko akordioari: «Euskarazko ikaspostuen eskaintza handitu beharra dago, bai, baina ez edonola». Izan ere, eskola bakarrean bi hizkuntza lerro uztartzeak «arazo handiak» sortzen ditu, profesionalen irudiko. Antolaketa pedagogikoari eta euskararen transmisioari lotutako arazoak, batik bat. Azpiegitura egokirik ez izatea, horra lehen eragozpena. «Eraikin berean bi hizkuntza eredu sartu nahi badituzu, leku arazoak izanen dituzu, hori seguru. Adin ezberdinetako haurrak ikasgela berean nahasi beharko dituzu», esplikatu du Razkinek. Harekin bat dator Gari Torregrosa, Txantreako Izartegi haur eskolako zuzendaria: «Eskolak diseinatuta daude hizkuntza bakar batean aritzeko: guk lau ikasgela ditugu, eta haurrak adinaren arabera banatuta daude. Beste hizkuntza bat sartu beharko bagenu, gaztelaniazko lerroko haurrak bi ikasgelatan sartu beharko genituzke, eta euskarazkoak, beste bitan». Horregatik, hain zuzen, eredu mistoaren ondorioetako bat da ratioak igotzea, Torregrosak esplikatu duenez: «Zenbait eskolatan, 28 edo 30 haur sartu izan dituzte hogei ikaslerentzat prestatuta zeuden geletan. Hori gertatu izan da Buztintxurin, Mendebaldean... Ez da batere egokia». «Eredu mistoak ez du bermatzen euskarazko murgiltzea. Bi hizkuntzaren arteko talkan beti gailenduko da indartsuena: gaztelania, alegia» ASIER BIURRUN Iruñeko Euskalgintza Elkarbizitza eta antolaketa arazoak Azpiegitura desegokiekin du zerikusia bigarren arazoak ere: gaztelaniaren nagusitasunak. «Eskola mistoetan, erdara nagusitzen da laneko hizkuntza gisa», azaldu du Razkinek: «Hizkuntza bat bereganatzeko, ezinbestekoa da ondo murgiltzea, eta eskola mistoetan ez da halakorik bermatzen. Hezitzaile batzuek euskaraz egiten dute, baina beste batzuek ez, eta gainerako langileei dagokienez, inork ez du bermatzen euskaldunak izanen direla». Kritika horretan sakondu dute euskalgintzako kideek. «Labur esanda, eredu mistoak ez du bermatzen euskarazko murgiltzea», esan du Asier Biurrun Ajuriak, Iruñeko Euskalgintzako beste kideetako batek: «Eremu diglosiko batean bizi gara, eta, bi hizkuntzaren arteko talkan, beti gailenduko da indartsuena. Gaztelania, kasu honetan». Horiek horrela, haurrei euskaraz eginen diete ikasgela barruan, baina tratu hori ez da bermatua egonen gainerako esparruetan: «Denok izan dugu ezinegon hori, ez jakitea aurrean duzunarekin euskaraz hitz egiten ahal duzun, eta, zalantza dugunean, erdarara pasatzen gara badaezpada. Bada, imajinatu zer den hori haur txiki batentzat, eskolako sukaldariak gaztelaniaz egiten badio, hezitzaile batek euskaraz eta beste batek erdaraz, garbitzaileak erdaraz berriro... Hori ez da batere onuragarria», azaldu du Biurrunek. HorI ez gertatzeko era bakarra ikusten du: euskara ezinbesteko baldintza izatea haur eskola mistoetako zuzendaritzan eta gainerako lanpostu guztietan. PSNk, baina, bidea itxi dio jada aukera horri: «Euskara izan daiteke meritu bat, baina ez baldintza baztertzaile bat eskola mistoetan. Derrigor inposatzeak justifikaziorik gabeko arrakalak sortuko lituzke lan esparruan», adierazi zuen Marina Curielek, PSNren udal bozeramaileak, maiatzean eginiko agerraldi batean. Eskola mistoen onurak ere aipatu zituen Curielek, eta nabarmendu «bizikidetzaren eta errespetuaren balioak» bermatzen dituela eredu horrek. «PSNk dio eredu mistoak elkarbizitza sustatzen duela. Ez da egia: eskola horiek ghetto bihurtzen dira, eta ikasleak ez dira elkarren artean nahasten» GARI TORREGROSA Izartegi haur eskolako zuzendaria Euskalgintzako eragileak eta haur eskoletako profesional asko, alta, ez datoz bat sozialistekin. Apezetxearen ustez, elkarbizitza eta errespetua kontzeptu «politak» dira, baina PSNk horien esanahia bihurritzen du: «Zer esan nahi dute benetan, halakoak botatzen dituztenean? Hizkuntza hautatzeko eskubidea ukatuko dietela familiei. Zure auzoan ez badago euskarazko eskolarik, kondenatuta egonen zara egunero kilometro mordoa egitera edo seme-alabak erdaraz matrikulatzera. Baina hor ez dago inposiziorik, antza». Ideia horretan sakonduz, Torregrosak gaineratu du eredu mistoek «ghettoak» sortzen dituztela: «PSNk dio eredu honek elkarbizitza sustatzen duela. Ez da egia. Eskola mistoetan zera gertatzen da, eskola horiek ghetto bihurtzen direla. Eredu bateko eta besteko familiak ez dira elkarren artean nahasten, eta ikasleak ere ez», esan du Torregrosak. Eredu horren aldean, elkarbizitza sustatzeko biderik eraginkorrena «euskarazko murgiltzea» dela gaineratu du Izartegiko zuzendariak: «Arrosadia auzoan, adibidez, atzerriko familia ugari bizi dira, eta, horretarako aukera izan dutenean, euskarazko ereduan matrikulatu dituzte haurrak inongo arazorik gabe. Batu egin dira euskarara; eta, horrela bai, elkarbizitza sortzen da. Bizi gaitezen elkarrekin, euskaratik abiatuta». Udala, PSNk baldintzatuta Langileek eta euskararen aldeko eragileek egoerari buelta emateko esperantza dute oraindik, baina uste dute udalak «eskuak lotuta» dituela, ez baitu gehiengorik PSNren babesik gabe. «Hainbat bilera egin ditugu udalarekin, eta harreman joria dugu haiekin. Sintonia onean aritu gara auzi honetaz hizketan, eta behin baino gehiagotan adierazi digute udaleko gobernu taldearen nahia zela euskarazko murgiltze eredua zabaltzea. Gaur egun, baina, EH Bilduk eta Geroa Baik ez dute gehiengorik, eta PSNren beharra dute zenbait politika garatu ahal izateko», esplikatu du Biurrunek. «Langile batzordeak eragile politikoekin eginiko bileretan, ikusi genuen EH Bildu nahiko lerratuta zegoela murgiltze ereduaren aldera, eta, PSN eta Zurekin Nafarroa, berriz, egungo ereduarekin eroso», gogoratu du Razkinek. «Badakigu negoziazio zaila izan zela udalaren eta PSNren artekoa. Sozialistek ezinbestekotzat jo zuten eskola mistoei eustea, EH Bilduk lehenetsi zuen euskarazko eskaintza handitzea, eta, azkenean, gutxieneko akordio bat lortu zuten. Guretzat, akordio eskasa da, baina zail ikusten dut egoera aldatzea, PSN tematuta baitago eredu mistoarekin». Hain zuzen, Iruñeko Euskalgintzak adierazi du euskarak «marra gorri» izan beharko lukeela udal gobernuaren eta sozialisten arteko negoziazioetan. Kexu azaldu da Biurrun: «Tamalez, uste dut euskara ez dagoela, gaur-gaurkoz, udalaren marra gorrien artean. Ez dut ukatuko EH Bilduk euskara sustatu nahi duela. Are: badakit hala dela, eta haiei esker lortu ditugula euskararen alorrean ditugun apurrak. Baina urrats asko falta dira oraindik, eta Iruñeko Udalak zor handia du euskaldunokin. Ez oraingoa: urteetakoa». BERRIA saiatu da Iruñeko Udaleko Hezkuntza alorraren iritzia jasotzen, baina ez du erantzunik jaso. Gabeziak gabezia eta oztopoak oztopo, eginiko bideari «perspektibarekin» erreparatzea galdegin du Torregrosak: «Hau ez da guk nahi genukeen eskaintza, uste baitugu ezar zitekeela kalitate handiagoko eredu bat, baina ezin uka daiteke euskarazko lerroa zabaldu dela. Lehen, bi auzotan soilik matrikulatu zitezkeen haurrak euskaraz; gaur egun, zortzitan: Txantrean, Arrotxapean, Arrosadian, Lezkairun, Mendebaldean, Sanduzelain, Alde Zaharrean eta, datorren ikasturtetik aurrera, Donibanen. Horrek bizimodua erraztu die familia askori. Ez da nahi genukeena, baina bada zerbait».
dlvr.it
September 5, 2025 at 6:01 AM
📸 Euskaraldian bete-betean, Berbodromoak euskara kalera atera du Getxon! hiruka.eus/getxo/174790...
Euskaraldian bete-betean, Berbodromoak euskara kalera atera du Getxon! - Getxo - Hiruka.eus
Tokiko euskaldunak elkartu eta giro lasaian euskaraz berba egiteko gunea da Berbodromoa, baita hizkuntza ikasten ari direnentzako praktika egiteko eta euskal hiztunak elkartzeko aukera ederra ere. Gau...
hiruka.eus
May 22, 2025 at 9:03 AM
“Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu”
Higan parte hartutako 8 gazteren lekukotza bildu du Mara Altunak @argiaeus.bsky.social -en:
Minyag, nubiera, dagbaniera, tamazig, nahuat, kawchikel, sardiniera eta galego hiztunak.
www.argia.eus/albistea/zor...
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu
Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta
www.argia.eus
July 23, 2025 at 11:46 AM
Emunkideak BIHAR Kongresuan gaude egunotan, hizkuntza komunitate minorizatuen praktikak eta diskurtsoak entzuten, partekatzen eta ikasten.

#BIHAR #Euskara #Biziberritzea #Euskalgintza #Hiztunak #Praktikak #Hizkuntzak Soziolinguistika Klusterra - Taupa euskaltzaleen mugimendua - Garabide
September 24, 2026 at 1:02 PM
Eta ikasteko gogoa ere badago: 654 laguntza eman ziren 2024-25 ikasturtean euskara ikasteko.

Orain, gure esku dago.
- Euskaraz badakizu, erabili.
- Ikasten ari bazara, jarraitu.
- Ez badakizu, eman lehen pausoa.

💚Hizkuntza batek bizirik egoten jarraitzeko, hiztunak behar ditu.
September 21, 2026 at 11:13 AM
'Euskararen etorkizuna' seriean bigarrena: Nafarroa. Hezkuntza arautuaren bidez irabazi diren hiztunak izan dira urteotan egoera soziolinguistikoaren hauspoetako bat, baina, proiekzioaren arabera, ezagutzan ere atzera egiten hasiko dira han.
www.berria.eus/euska...
Nafarroa: ezagutzan ere atzera
Hezkuntza arautuaren bidez irabazi diren hiztunak izan dira urteotan egoera soziolinguistikoaren hauspoetako bat, baina, proiekzioaren arabera, euskararen ezagutzan ere atzera egiten hasiko dira Na...
www.berria.eus
July 16, 2025 at 7:30 AM
2036: inguruan «nagusiki» erdara, eta ia arnasgunerik ez. Hamar urteren buruan, zaharragoak izango dira euskal hiztunak, eta inguru erdaldunagoa izango dute gehienek.
www.berria.eus/euska...
July 10, 2025 at 6:00 PM
EKE Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria da Johañe Etxebest. Haren ustez, kultur eskaintzak egitean kontuan hartu behar da lurraldearen egoera soziolinguistikoa, euskal hiztunak %20 baitira.
www.berria.eus/lurra...
April 4, 2025 at 9:20 AM
Urtero saiatzen naiz ikasleei esplikatzen hizkuntzak ez direla berez zapaldu edo zapaltzaile, hiztunak eta batez ere agintariak direla beste hiztun batzuk zapaltzeko hizkuntzez baliatzen direnak.

Hauxe adibidea: Gaztelania erresistentziaren hizkuntza ere bada
www.elsaltodiario.com/sahara/idiom...
El idioma de Cervantes sigue resonando en las arenas del Sáhara
El español se ha convertido en una forma de resistencia de la identidad cultural saharaui frente al borrado del ocupante. Y aunque su enseñanza se encuentra en un momento complicado, debido a las enor...
www.elsaltodiario.com
April 23, 2025 at 8:01 AM