#Ikusmiran20
Webgunera igo dugu #Ikusmiran20 PDF formatuan. www.iparhegoa.eus/azterketak/i... Gainera, Azterketaren Arduradun @edurnelarranaga.bsky.social‬ azalpen bideo baten azaldu dizkigu azterketak azalerazten dituen ondorio nagusiak www.youtube.com/watch?v=_dUW...
Ikusmiran 20: Lan eta bizi baldintzak 2025eko apirilean - IparHegoa
Sindikalismoak dituen erronkei eraginkortasunez heltzeko azterketa
www.iparhegoa.eus
May 19, 2025 at 12:46 PM
EHko langileriaren lan eta bizi baldintzen #Ikusmiran20 azterketan etxebizitza prekarizazioaren aldagai nagusietako bat dela ondorioztatu genuen. Hari honi tiraka, @unaibetono.bsky.social k #IkusmiraZabaltzen blogerako idatzitako testua duzue irakurgai. www.iparhegoa.eus/azterketak/i...
July 17, 2025 at 10:38 AM
Lau,
Etxebizitzari erreparatuta: prezioak izaniko gorakada langileon prekarizazioaren aldagai nagusi bilakatu da, alokairuaren prezioa izanik gehien igo dena eta soldataren gero eta proportzio handiagoa bideratzen dugularik berau ordaintzera. #Ikusmiran20
May 19, 2025 at 12:46 PM
Bi,
Sortzen ari den enplegua prekarioa da eta lan baldintza duinagoak dituena suntsitzen ari da. Sortu den afiliazioaren %89 zerbitzuen sektorean kokatu da, industria sektoreko enpresen itxiera edota langileen kaleratze kolektiboak ugaritzen ari diren bitartean. #Ikusmiran20
May 19, 2025 at 12:46 PM
Lau ondorio nagusi atera ditugu #Ikusmiran20.en:

Bat,
24 eta 65 urte arteko 2 herritarretik bat prekarietate egoeran bizi da, enplegua eduki arren, diru sarrera nahikorik gabe bizitza duina bermatzeko. 1.600€tik beherako diru-sarrerak dituzten langileak ugaritzen ari dira
May 19, 2025 at 12:46 PM