#Maitaldia
#Dantza #MalandainBalletBiarritz #Nocturnes
Zorionekoak gara euskal dantzazaleok Miarritzen ballet hau izateaz (hiria bera ez da ba oso euskalduna baina tira) eta baita Maitaldia, le Temps d'aimer la danse festibala ukaiteaz ere, lehengoak antolatuta.
Askotan Donostian.
m.youtube.com/watch?v=QI_Z...
Nocturnes ( Malandain / Chopin )
YouTube video by Malandain Ballet Biarritz
m.youtube.com
February 24, 2025 at 3:40 PM
Iazko «arrakastaren» ondotik, buruilean itzuliko da Maitaldia, Thierry Malandainen azkena. Orotara laurogei ekitaldi eginen dituzte, hemezortzi herritan banaturik, buruilaren 10etik 21era. Thierry Malandain zuzendariaren azken aldia izanen da aurten. Martin Harriagak hartuko dio segida heldu den…
Iazko «arrakastaren» ondotik, buruilean itzuliko da Maitaldia, Thierry Malandainen azkena
Iazko «arrakastaren» ondotik, buruilean itzuliko da Maitaldia, Thierry Malandainen azkena. Orotara laurogei ekitaldi eginen dituzte, hemezortzi herritan banaturik, buruilaren 10etik 21era. Thierry Malandain zuzendariaren azken aldia izanen da aurten. Martin Harriagak hartuko dio segida heldu den urtetik aitzina.
b.eus
May 26, 2026 at 3:32 PM
Publikoa zutik eta oihuka hasi da, Gare du Midi aretoa kirol estadio bat balitz bezala. Thierry Malandainek 2000. urtean Miarritzera (Lapurdi) heldu zeneko Chambre d’Amour haren lehen obra berriz plazaratu du joan den ortziralean. Hunkitua agertu da Malandain ikusgarria hasi baino lehen, hainbertze…
Arroka arteko maitasun dramatikoak
Publikoa zutik eta oihuka hasi da, Gare du Midi aretoa kirol estadio bat balitz bezala. Thierry Malandainek 2000. urtean Miarritzera (Lapurdi) heldu zeneko Chambre d’Amour haren lehen obra berriz plazaratu du joan den ortziralean. Hunkitua agertu da Malandain ikusgarria hasi baino lehen, hainbertze esku zarta eta oihuren artean. «Sakonki hunkitua naiz, baina 2026ko abenduan noa, denbora gelditzen zait oraino».  Joan bizkitartean, 35. Dantzaren Maitaldia irekitzeko Miarritze eta Angelu (Lapurdi) arteko lezean bi amante urak eraman zituela gogorarazi nahi izan du Malandainek, Chambre d’Amour lanaren bidez. 1817an Etienne de Jovy idazleak Saubade eta Laorens maiteminen istorio dramatikoa bildu zuen lehen aldikotz. Maiteminduen familiek ez zuten harremana onartu, eta, beraz, lezean gordezka loratu zuten haien harremana, mareak harrapatu eta heriotzak eraman zituen arte. Maitasuna eta drama dira balletaren bi ardatz nagusiak. Peio Zabaleta konpositorearen eta Marina Pacowski piano jolearen obra sinfonikotik eta makabrotik abiatuta, Malandainek dantzarien mugimenduak marraztu eta berriz oholtzaratu ditu Maitaldiaren karietara. Gainera, ez da Angeluko bi maitaleen arteko istorioan mugatu, Bibliatik hasirik literaturan agertu diren bertze hainbat bikote dramatiko ere gorpuztu baititu.  Maitasuna eta drama Piano doinuekin argitu da oholtza. Bi arroka ageri dira eszenario aitzinean, uhinak irudikatzen dituen gibeleko dekorazioarekin batera. Saubade eta Laorensen kondairari unibertsaltasuna emateko, Abelen hiltzearekin hasi du balleta. Gizadiko lehen hilketa piano makabroak eta motelak dramatizatu du, Abel haitzen artean lehertzen ari zen artean.  'Chambre d'Amour' balleta, Miarritzen, duela 25 urteko argazki batean. JULIEN PALUS Ondotik, bertze lau bikoteren ibilbide dramatikoak dantzatu dituzte. Othellok Desdemonari fular bat oparitu dio haitz gain batetik, baina hilketa batekin bukatu da eszena. Segidan, Romeo eta Juliette agertu dira besarkaturik dantzan. Besarkardak garrantzitsuak izan dira ikusgarrian, dantza gehienak besarkarturik izan baitira. Harremana ez da bakarrik afektiboa izan dantzarien artean: bikoteak fisikoki kolaturik aritu dira, eszena guzietan maitasuna eta drama tartekatuz. Musika azkar batekin hasi dira eszenak; dantzariak lurrean eta hilik agertu dira, eta doinu geldo eta makabroek markatu dute heriotza.  Didon eta Eneeren harremana ere haitzen inguruan gauzatu da, Othelloren eta Desdemonaren drama gibelean utzirik. Lehen bi haitz zirenak sei bilakatu dira, eta oholtza gaineko pauso guziak haien inguruan jokatu dituzte. Leku batetik bertzera finki eta sotilki eraman dituzten arren, haitzen gainean, artean eta gibelean dantzatua da dena; maitale bat bederen arroken gibelean edo ondoan hilik finitu dira kapitulu guziak. 'Chambre d'Amour' balleta, Miarritzen, buruilaren 5ean. Bukaeran, Orphee eta Eurydice, bertzeak bezala, oholtzan agertu dira musika azkar batek akonpainaturik. Maitasunaren zantzuak hasi dira garatzen besarkaturik dantzatu duten bikoteen artean. Baina arroka gainean etzanik aritu diren bizkitartean, sei dantzari aitzinera arribatu eta guziak lerroan eman ondoan eskuekin jestu simetriko eta kilikatzaileak egin dituzte danbor kolpeek markaturik. Uhinak igaiten ari diren seinalea da, eta maitaleak harrapatuak izan baino lehen, oholtza zokoko dekoratua bitan zatituz ireki dute, argi itsugarri bat zabalduz publikoari buruz. Itsasoa zabaldurik eta elkarri potta emanik, Orphee eta Eurydice itsas zabalera eskuz esku abiatu dira. Hastapenean palto beltz lodi banaz beztiturik agertu badira, poliki-poliki biluztu maitaleak itsasoak irentsi ditu. Haien gibelean dekoratua hetsi ondoan, balletaren bukaera iragarri du erridau gorriak, hetsi denean.  Ikusgarri osoan publikoan zegoen isiltasun pizua hautsi da, eta txalo zaparraden artean 22 dantzariek banaka-banaka publikoa agurtu dute. Ondoan zuzendaria iganarazi dute, erdian eman eta duela 25 urte bezala, publikoa berdin-berdin agurtu du. Jauzi eginez eta burua beheitituz, dantzari eta koreografo ibilbideak utzi esperientzia guziari omenaldia egin dio Malandainek, Chambre d’Amour-ekin hasi bezala bukatu baitu bere ibilbidea.
dlvr.it
September 8, 2025 at 2:33 PM
Orotariko dantza estetikak batuko dira Dantzaren 35. Maitaldian: Thierry Malandain koreografoaren azken Dantzaren Maitaldia izanen da. 35 aldiz antolatu dute dantza festibala, eta ortziralean hasiko da buruilaren 15era bitarte. Erretiroa hartu baino lehen, jendeari Maitaldira jiteko gomita handizki…
Orotariko dantza estetikak batuko dira Dantzaren 35. Maitaldian
Thierry Malandain koreografoaren azken Dantzaren Maitaldia izanen da. 35 aldiz antolatu dute dantza festibala, eta ortziralean hasiko da buruilaren 15era bitarte. Erretiroa hartu baino lehen, jendeari Maitaldira jiteko gomita handizki egin dio, aurtengo aldia «berezia» izanen baita. Ezohiko festibala izanen da Malandainentzat, azkena izanen baitu. Horren karietara, Miarritzera heldu eta egin zuen lehen balleta berriz emanen du. Ohi bezala, orotariko egitarau oparoa proposatuko dute aurten ere. «Jendea elkartzea du xede Dantzaren Maitaldiak: orotariko estetikak erakutsi, ballet handietarik dantza urbanoetara doa eta hainbat lurralde kurritzen ditu. Iparraldetik Hegoaldera, baita Biarnotik pasatuz ere». 75 ekitaldi antolatu dituzte, horietarik 23 antzokietan eta 34 kitorik. Betiko gisan, lau kategoriatan banatu dituzte buruilaren 5etik 15era bitarteko emanaldiak: balletak, Frantziako Arte Ederren Akademian sartu berri diren koreografoen ikusgarriak, Euskal Herriko artisten eta dantzen arteko elkarrizketak uztartzen dituen emanaldiak, eta bertzelako ekitaldiak. Akademiako balletak Balletaren bortz izar ekarraraziko dituzte Maitaldira. Malandainek Chambre d’Amour balleta dantza festibalaren lehen bi egunetan emanen du, buruilaren 5ean eta 6an, Miarritzeko Gare du Midi aretoan, 21:00etan. Bertzalde, Martin Harriagak America balleta plazaratuko du, buruilaren 5ean, Kasinoan, 19:00etan. Blanca Li konpainiak, berriz, Didon et Enee emanen du buruilaren 10ean, Gare du Midin, 21:00etan. Ez da horretan bakarrik gelditzen Maitaldiko ikuskizun handien zerrenda. Carolyn Carlson konpainiak, The Tree ikusgarria emanen du buruilaren 11n, Baionako Michel Portal aretoan, 21:00etan. Azkenik, Angelin Preljocaj Aix-en-Provenceko (Frantzia) Koreografia Zentroko zuzendariak Requiem(s) balleta plazaratuko du buruilaren 13an eta 14an, Gare du Midin, 21:00etan. Akademiako izen handien dantzak ez ezik, bortz ballet ekarrarazi ditu Malandainek. Frantziakoak eta Europako bertze herrialde batzuetakoak dira. Errate baterako, Momentum ballet neoklasikoa aurkeztuko du London City Ballet konpainiak buruilaren 8an, 21:00etan. Horrez gain, Gilles Baron konpainiak Aïon ikusgarria emanen du, buruilaren 7an, Angeluko Colisee antzokian. Lorraineko Koreografia Zentroak, berriz, Quintaou antzokian Static shot, A Folia dantza ikusgarria karrikaratuko du egun berean, 21:00etan. Euskal Herriko artistak Urtero Maitaldiak Euskal Herriko artistak sostengatzen ditu. Aurten, Etxepare Institutuaren laguntza ukan dute, eta, Ça colle au basque egitasmoaren karietara, Bilaka kolektiboak Bezperan ikuskizuna emanen du buruilaren 14an, Kasinoan, 19:00etan. Jesus Rubio Gamo koreografoa izan dute inspirazio iturri txalapartaren melodiekin konposatu duten emanaldia egiteko. Zarena Zarelako konpainiak, berriz, Herrikoa ikusgarria du hondartza handiko oholtzan, buruilaren 7an, 17:00etan. Malandain balletarekin, Elgarrekin ikuskizuna ondu du Berritza dantza taldeak. Mauleko Jai Alai aretoan aurkeztuko dute buruilaren 12an, 20:00etan, eta biharamunean tenore berean Donibane Garaziko Jai Alai aretoan.  Malandain balletaren eta Berritza dantza taldearen Elgarrekin ikuskizuna.  Malandain balletak Kukai dantza taldearekin harremana duen heinean, urtero leku bat egiten dio Maitaldian. Horren karietara, Txalaparta ikuskizuna emanen du Kasinoan, buruilaren 6an, 19:00etan. Berantago, Euskorleans emanen du, buruilaren 13an, Saint Charles plazan. Azkenik, Dantzaz dantzari gaztez osatu konpainiak Hona ikusgarria oholtzaratuko du buruilaren 6an, Donapaleuko (Nafarroa Beherea) Saint Louis gelan 20:00etan, eta tenore berean, 13an, Senpereko (Lapurdi) Larreko gelan. Dantzaz gainerakoak Maitaldia ez denez bakarrik dantza, Altxalili kolektiboaren kabareta programatu dute buruilaren 13ko, Atabal aretoan, 22:30ean. Horri loturik, Camille Chopin argazkilariaren Bai ala bai erakusketa ikusgai izanen da hamar egunez Gare du Midi aretoan. Azkenik, dantzen arteko elkarrizketak nabarmendu dituzte egitarauan. Mizel Theretek eta Beñat Axiarik Hizketak ikusgarria emanen dute, Gamaritz gelan, buruilaren 10ean, 19:00etan. Sorkuntza lan horretan, Etxahun Barkoxeren bertsoak uztartu dituzte tradizioarekin eta modernotasunarekin. Bertze jarduera anitz ere antolatzen dituzte. Bertzeak bertze, goiz guziz dantza errepika publikoak egiten dituzte Miarritzeko baratze publikoan eta hondartza handiko ibilaldian. Bertzalde, dokumentalak eta filmak ere proiektatuko dituzte Baionan eta Miarritzen, eta dantzarientzat topaketa profesionalak egin dituzte, buruilaren 4an, 6an, 8an eta 14an. Egitarauari buruzko xehetasun guziak Maitaldiaren webgunean atzeman daitezke.
dlvr.it
September 3, 2025 at 7:00 AM
Dantzaren 35. Maitaldia buruilean itzuliko da. Orotara 75 hitzordu antolatu dituzte hamazazpi herritan buruilaren 5tik 15ra. Thierry Malandain zuzendariaren azken aldia izanen da aurten.
www.berria.eus/kultu...
Buruilean itzuliko da Dantzaren Maitaldia
Orotara 75 hitzordu eginen dituzte, hamazazpi herritan banaturik, buruilaren 5etik 15era. Thierry Malandain zuzendariaren azken aldia izanen da aurten. Horren karietara, 'Chambre d’Amour' berriz ta...
www.berria.eus
May 27, 2025 at 7:09 PM
🩰 Los festivales Dantza Hirian y Maitaldia convertirán Errenteria en un gran escenario de exhibiciones de danza desde el jueves hasta el domingo

www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/ber...
La danza protagoniza la agenda de Errenteria
Del jueves al domingo coincidirán los festivales Dantza Hirian y Maitaldia
www.noticiasdegipuzkoa.eus
September 9, 2025 at 6:36 PM
#Musika #Dantza #BeñatAchiary #MizelTheret #Maitaldia #LeTempD'AimerLaDanse #Biarritz #Miarritze

Egun berean, Blanca Li-rena ikusi baino lehen, Achiary eta Théreten lana ikusiko dut baita ere. Ederto, maiatzararte gauza gutxi egin dut baina orain "sasoian" nago.
Azkenean ikusi nahi nituen gauza guztiak ikusiko dut. Bi jada ikusi dut,SPC eta S.Sobralen kontzertua gehi MGrahamen dantza konpainia. Ekainean ARFra joango naiz, abuztuan Donostiko Hamabostaldira eta irailean Blanca Li-ren koreo bat Miarritzeko Maitaldian ikusiko dut.
m.youtube.com/watch?v=g8sg...
Mizel Théret & Beñat Achiary
YouTube video by Malandain Ballet Biarritz
m.youtube.com
May 28, 2025 at 4:51 PM