#Urmuga
Tal día como hoy, el 15 de julio, el festival Urmuga actúa en la cantera Angurreta de Mañaria, con música en un entorno natural.
July 15, 2025 at 6:26 AM
Tal día como hoy, el 14 de julio, el festival Urmuga ofrece un recital en Ziortza-Bolibar, fusionando tradición y vanguardia.
July 14, 2025 at 6:26 AM
Tal día como hoy, el 13 de julio, el festival Urmuga inicia su ruta con un concierto en Ereño, recorriendo tierras del antiguo Reino de Pamplona.
July 13, 2025 at 6:26 AM
Astebete soilik geratzen da jada aurtengo Urmuga amaitzeko. Bihar Artiedatik Arreserainoko bidea egingo dute, zenbait gailurretatik pasatuta 👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 24, 2025 at 6:30 PM
He estado en el espectáculo que Urmuga ha organizado en Berastegi con motivo de los mil años de la primera referencia escrita al término 'Gipuzkoa', que de hecho aparece como 'Ipuscoa'.
En breve, la crónica en la web del dv.
July 20, 2025 at 7:32 PM
Hiru aste airean pasatu duen puxika batetik orduantxe jausi izan balitz bezala agertu da kafetegira Migel Zeberio (Tolosa, Gipuzkoa, 1966). Bezperako egunean bizi nahi luke oraindik, baina aurtengoz bukatu zaizkio mendiko kontzertuak; bukatu zaio Urmuga. Egitasmoaren antolatzaileetako bat da…
«Urmuga jendeak markatu du, lekuak oso politak izanagatik ere»
Hiru aste airean pasatu duen puxika batetik orduantxe jausi izan balitz bezala agertu da kafetegira Migel Zeberio (Tolosa, Gipuzkoa, 1966). Bezperako egunean bizi nahi luke oraindik, baina aurtengoz bukatu zaizkio mendiko kontzertuak; bukatu zaio Urmuga. Egitasmoaren antolatzaileetako bat da Zeberio. Atzo agurtu zuten jaialdia, Santa Grazin (Zuberoa).  Nolakoa izan da Urmuga, hitz bakarrean?  Zoragarria. Eta garatu beharko bazenu? Ahalegin ikaragarria eskatzen duen egitasmoa da, eta pozak ere neurri berekoak izaten dira: ikaragarriak. Tokian toki esperientzia bakanak bizi izan ditugu, eta sentitu duguna errepikaezina izango da. Jendeak markatu du Urmuga, lekuak oso politak izanagatik ere. Urmugalari horiek dira, batetik, mendi zeharkaldia egiten ari direnak. Eta, bestetik, herri eta haran bakoitzean beso zabalik eta lanerako prest jasotzen gaituztenak. Oso berezia izan da, oso gizatiarra.  Desberdintasunik izan du aurreko aldiekin?  Urratsak egin ahala, heltzen ari da Urmuga, eta, harekin batera, gu. Beraz, esango nuke edukiz eta aldarriz geroz eta sakonagoa dela, eta geroz eta hobeto asmatzen dugula horiek nola proiektatu. Euskal jendeak badauka nozio geroz eta finago bat guk igorri nahi dugun mezuaz eta Urmugaren xedeaz, eta guk ere eskarmentu horren ondorioz gauzak egiteko beste modu argiago bat daukagu. Hanka sartzeak ere, ziurrenik, handiagoak izango dira, baina zentzua eta bidea askoz ere markatuago daukagu.  «Egunaren norabidea alda dezaketen aldagai asko daude, eta sentsazioek eta bizipenek osatzen dute egitasmoa. Oro har, kezkak handiagoak izan dira bezperan biharamunean baino» Arantzarik geratu zaizu? Papereko proposamenetik gero gertatzen denera beti egoten da salto bat, alde bat, nahiz eta badiren gauza batzuk oso objektiboak direnak. Egunaren norabidea alda dezaketen aldagai asko daude, eta sentsazioek eta bizipenek osatzen dute egitasmoa. Oro har, kezkak handiagoak izan dira bezperan biharamunean baino. Hori seinale ona da, ezta? Gero gauza batzuk ez daude gure esku... Teknologia arazoak, metereologia... horretaz ari zara?  Adibidez. Ez dakizu inoiz zer gerta litekeen, eta ibiltariek ere izan ditzakete arazoak. Baina beti jakin dugu irtenbideak bilatzen, horretarako prestatzen direlako A, B, D, E planak... eta eskerrak prestatzen diren. Pandemia ondorengo garaiotan ematen du ekitaldi guztietarako sarrera lortu behar dela, eta askoz ere lehenagotik gainera; ez dakit hori oso osasuntsua ote den. Urmugan jakin dugu ur horien kontra joaten, eta gurean ez da halako makrorik eta halako salmentarik. Txikitik eta era xumean aritzen gara, egunez egun. Aurretik gauzak lotzen ditugu, baina sorpresak hartzen ere ikasi dugu.  Zer lan egin behar da uztailera arte? Lan asko egin behar da, baina oinarria erakundeak eta eragileak lortzea da. Leku guztietara joan behar da, eragileei gustatu egin behar zaie eta parte hartzeko gogoa izan behar dute. Luze aritu behar da eurekin, azaldu behar zaie erokeria hau zer den, zergatik ez den jaialdi arrunt bat... Eta zergatik ez da jaialdi arrunt bat?  Giza harremanetan oinarritzen delako, ekonomikoki oso prekarioa delako, auzolana oso-oso beharrezkoa duelako eta aldarri asko dituelako; oinarrizkoena, euskara bera. Laguntza asko behar duen proiektu bat da, eta guk asko eskertzen dugu ideia zoro hau bultzatzen duen oro.  «Asko jarraitzen diegu gizarteak jarritako ereduei, eta uste dut ahaztu egiten zaigula benetan zein diren gure aldarriak eta beharrak. Akaso denak ez du hain berdina eta hain handia izan behar, ezta?» Harrera ona izan du? Mendian, ibilbide orokorrean, esango nuke jende gehiago etorri dela aurreko urteetan baino. Gainera, joan den urtetik hona tokiko mendi talde asko animatu dira; alegia, leku bakoitzean bertako mendi taldea etortzen da guregana, eta elkarrekin egiten dugu bidea. Hori oso ederra da guretzat.  Erraz lortu dituzue musikariak?  Musikarietan bi esparru daude. Batetik, Urmugako kontzertuetako betiko musikari gehienak Et Incarnatus orkestrako kideak dira. Talde hori finkoa da, 25 bat lagunekoa. Bestetik, gonbidatuen talde bat dugu, eta hor sartzen dira beste hiru talde: musikari edo abeslari ezagunak, dagoeneko erretiratutakoak eta talde berriak. Geroz eta talde gehiagok eskatzen digu plaza, baina zaila da denei lekua ematea.  Urmugaren mugak. Hori da. Baliabide oso mugatuak ditugu, eta gure lana musu truk egiten dugu. Muga handienetako bat ekonomikoa da, eta esperantza daukagu eragileen aldetik babes zabalagoa jasotzeko. Proiektu ireki bat da, baina oztopo asko datoz Euskal Herriak antolatzeko dituen moduengatik; batzuetan literatura asko egiten dugu, eta gero benetako hitz gutxi... Asko jarraitzen diegu gizarteak jarritako ereduei, eta uste dut ahaztu egiten zaigula benetan zein diren gure aldarriak eta beharrak. Akaso denak ez du hain berdina eta hain handia izan behar, ezta?  Behin bukatuta, nolako arrastoa utziko du?  Beti egoten da errepikatzen duen jendea eta lehendabiziko aldiz etortzen dena. Betiko jendeak jende berria ekartzen du, eta horrela goaz, bizipenak batzen eta gehiago bilatzen. Burbuila gisako bat da, euskal errealitatearen forma polit bat. Arrasto polita uzten du horrek, batez ere norbere buruaren mailan; pozak leku asko hartu du. Proiektu txiki bat da, baina ahalmena du leku berean jende pila bat biltzeko, eta horrek nahitaez uzten du sentsazio gozoa.  Hurrengo urtean, Urtanta?  Hurrengo urtean sekulako saltsa egongo da. Felipe Uriartek 50 urte egingo ditu Mendiak eta Herriak elkartean; baita elkarteak berak ere. Burutan daukagu hurrengo urteko plana, baina ezin dugu ezer iragarri. Sekulako sorpresa izango da, handi-handian amestera goaz. Baina ez da ametsa bakarrik: gauzatu egingo dugu.  LOTSABAKO Saio guztietan egon zara? Mendi irteeretan, ez; baina kontzertuetan, batean izan ezik, denetan. Eta zein gustatu zaizu gehien? Aldarri aldetik, Berastegikoa [Gipuzkoa]. Zer eginen duzu hemendik aitzinera? Lehenik eta behin, lur hartu.
dlvr.it
August 1, 2025 at 2:30 PM
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun. Hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 13, 2025 at 9:15 AM
Bihar hasi eta uztailaren 31ra bitarte eginen dute Urmuga mendi ibilaldi musikatua. Euskal Herria alderik alde zeharkatuko dute, eta 'Ipuskoa' izena idatzi zutenetik mila urte bete direla gogoratuko.
www.berria.eus/bizig...
Laino eta sasi artean, Urmuga badoa bidean
Mendiak solasteari utzi dion garaia heldu dela dirudi. Jendea tontorrerat igotzen da korrika egiteko zinta batera igotzen denaren antzera: entzungailuak belarrietan, eta begiak erlojuari itsatsita....
www.berria.eus
July 10, 2025 at 3:00 PM
🎶 Urmugaren Urtanta ez da soilik mendi, musika eta kultura uztartzen dituen egitasmo bat. Herrien eta pertsonen arteko loturak josteko modu bat ere bada.

Aurten, Bidasoatik Kanariar Uharteetara zabalduko da elkartasunaren eta memoriaren urtanta.

Eskerrik asko Urmuga posible egiten duzuen guztioi 💙
May 18, 2026 at 10:22 AM
⛰️ #Ipuskoa 1025-2025ren baitan, gaur ospatu dugu #Urmuga jaialdiaren ekitaldia Berastegin. Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko lotura azpimarratu du @eidermendoza.eus-ek, musika eta dantza bidez gure hizkuntza eta kultura ospatuz eta herri izaera aldarrikatuz.
July 20, 2025 at 7:59 PM
Ohi baino auto gehiago aparkatuak dira Ligi-Athereieko kaleetan (Zuberoa). Hemen ospatuko da Urmuga mendi ibilaldi musikatuaren aurtengo azken eguna. Berez, Urdatxen egin behar zen ekitaldia, Leireko monasterioan, baina eguraldi txarra izan zitekeela ikusirik, antolatzaileek nahiago izan dute…
Urmugaren azken ur xortak
Ohi baino auto gehiago aparkatuak dira Ligi-Athereieko kaleetan (Zuberoa). Hemen ospatuko da Urmuga mendi ibilaldi musikatuaren aurtengo azken eguna. Berez, Urdatxen egin behar zen ekitaldia, Leireko monasterioan, baina eguraldi txarra izan zitekeela ikusirik, antolatzaileek nahiago izan dute ospakizuna Ligira eraman. Herriaren gaineko aldean kokatua den elizan abiatu dute eguna. Donosti Ereskiko Schola Gregorianistak eman du lehen emanaldia, mila urteko kantuak emanez, organo eta biolontxeloekin batera. Elizatik atera, beheranzko bidea hartu, eta hantxe aurkitzen da herriko gela; bertan emanen dute kontzertua. Oraindik ez da dena arras prest, antolatzaile eta laguntzaileak azken doiketetan ari dira. Horietako bat da Kontxi Belonzaran; laguntzaile da hilabete osoan, bereziki sukaldari lanetan. Beretzat ere abenturaren azken eguna da, eta, nahiz ongi pasatu duen, bukaera gogotik itxaroten du: «Urmuga egun asko direnez, gogo pixka bat daukat amaitzeko». Hain zuzen, ibilaldi musikatua uztailaren 11n abiatu zen, Arabako Gorobel mendilerrotik. Orotarat, 21 etapa egin dituzte mendizaleek, Euskal Herria mendebaldetik ekialderat zeharkatuz. «Baina oso-oso gustura ibili gara, hainbat kontzertu ikusi ditugu, denak oso desberdinak, hainbat toki berri, hainbat jende berri ezagutu dugu... Alde batetik, badaukat nekea gorputzean, eta bestetik, pozik, oso pozik nago», gehitu du laguntzaileak. Herriko gelaren kontuarra garbitzen segitzera joan da. Gelaren kanpoko aldean jendea metatzen hasi da, eguzkipean: kontzertuaren beha dira. Musikarien azken entsegu eta saiakerak ahitu daitezke kanpotik: Tapia eta Leturiaren Compostelako erromesa errepikatzen ari dira. Gaurko egitarauan, Euskal Herriko zazpi probintzietako artistek oholtza hartuko dute, Urmugari azken agurrak egiteko: Arabatik Iñaki Palacios txistularia, Bizkaitik Eñaut Elorrieta, Zuberoatik HorHor taldea, Nafarroa Beheretik Aire Ahizpak, Nafarroatik Olaia Inziarte, Gipuzkoarik Et Incarnatus orkestra, eta Lapurditik Kiki bordatxo dantzaldia. Artistei hitza Zenbait minutu geratzen dira bukaerako kontzertua eman baino lehen. «Lasaiegi nago [barrez]. Pozik nago, baina pena dut ez dugula kontzertua kanpoan emanen. Baina Ligi herri ederra da, eta, gainera, ez dut sekula Zuberoan kantatu. Lehen aldia izanen da, eta lehen aldi ederra», kontatu du Olaia Inziarte kantariak. Ondoan du Maika Etxekopar, HorHor taldeko kidea, eta bera ere «kontent» da gaurkoagatik, sustut, hemen, Zuberoan kantatzeagatik. «Oso pozik nauzu Zuberoatik pasatzen baita Urmuga. Horrek permititzen du Euskal Herri osoko jendea jitea Zuberora». Bi kantariek jadanik kantatu dute aurtengo aldian, baina, halere, aldi guztiak «zorte bat» bezala kontsideratzen dituzte: «Orkestrarekin kantatzea izugarrizko xantza duzu guretako. Gure kantuak hartu dituzte, eta konposatzaile batek egin ditu moldaketak. Ongi jauntsirik bezala sentitzen gara, dotore jauntsirik». Publikoa gelarat sartu da, eta belarriak tente jarri dituzte. Aire Ahizpak hirukoteak kantatu ditu lehen kantuaren lehen hitzak: Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak kantuaren bertsioa eman dute. Artistak bata bestearen ondotik eman dituzte kantuak, orkestraren doinuekin batera. Giro onenean, Compostelako Erromesa kantua eman dute, Maruxak-ek eginiko azken bertsioa, denek elkarrekin. «Genozidioaren aurrean, aurrera Palestina. Orain guztiak oihuka, askatu Palestina!», hitzak oihukatu dituzte. Gelatik loriaturik atera da Luis Mari Goikolea Agirre. Ubidetik (Bizkaia) jin zen duela pare bat egun, Urmugako asteazkeneko etapa egitera. Belaguako aterpetik, Anie mendira arteko etapa egin zuen. Mendian ibiltzeaz gain, bost kontzertu ikusi ditu abentura hasi zenetik, gaurkoa barne. «Lehen aldiz hartu dut parte Urmugan; entzuna nuen, baina ez parte hartu. Oso ondo bizi izan dut, esperientzia oso ona izan da. Hurrengo urtean urmugalari izango naiz!». Urmuga, kultura eta artea beste «begi» batez gozatzeko dela uste du mendizaleak, baita «alternatiboa» ere. «Horrelako ekitaldiek kultura nukleo urbanoetatik irtenarazten dute. Kultura ikusteko beste modu bat da».
dlvr.it
July 31, 2025 at 5:07 PM
🗣 Felipe Uriarte. Urtanta antolatzen duen Mendiak eta Herriak elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Felipe Uriarte mendizaleak ekin zion bide horri Everestetik bueltan, eta «oraindik bidean» jarraitzen du.
Felipe Uriarte. «Urmuga gure herria josten duen ertz gisa irudikatu nahi izan nuen»
🗣 Felipe Uriarte. Urtanta antolatzen duen Mendiak eta Herriak elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Felipe Uriarte mendizaleak ekin zion bide horri Everestetik bueltan, eta «oraindik bidean» jarraitzen du.
b.eus
July 21, 2026 at 9:40 AM
Oibar eta Rocaforte arteko 13,5 kilometroko ibilbidea egingo du bihar Urmugak. Eguerdian Rocaforteko gaztelua ezagutuko dute, jarraian bazkaria eta erromeria izango dituzte Frantzisko Asiskoaren iturrian, eta 19:00etatik aurrera ganbera kontzertua 👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 21, 2025 at 6:30 PM
🏞 Ruta inclusiva de Orduña a Altube: Urmuga con Ezina Eginez Ekina
👉 Recorremos junto con la asociación Ezina Eginez Ekina la segunda etapa de esta preciosa travesía
www.deia.eus/rutas-y-natu...
Ruta inclusiva de Orduña a Altube: Urmuga con Ezina Eginez Ekina
Existe un cordal que atraviesa Euskal Herria de este a oeste. Reparte las aguas hacia el Cantábrico y hacia el Mediterráneo. A esa divisoria de aguas, se denomina Urmuga. Parte de la sierra Salvada (G...
www.deia.eus
July 25, 2025 at 1:18 PM
🗣 Manuel Cabezudo. Turismo industriak proiektatutako irudiari kontra eginez, Kanaria uharteetako leku ezezagunagoak balioestea du helburu Contramapasek, Cabezudoren arabera. Urmuga hartu dute eredu.
Manuel Cabezudo. «Leku bat oinez ezagutzeak hari buruzko ikuspegia aldatzen dizu»
🗣 Manuel Cabezudo. Turismo industriak proiektatutako irudiari kontra eginez, Kanaria uharteetako leku ezezagunagoak balioestea du helburu Contramapasek, Cabezudoren arabera. Urmuga hartu dute eredu.
b.eus
May 23, 2026 at 3:40 PM
Bihar amaituko da aurtengo Urmuga Santagrazin, 21 egunen ondoren. Han egingo dute azken jaia: kontzertuak eta dantzaldia izango dira 👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 30, 2025 at 6:30 PM
Belagua inguruan egingo dute aurtengo Urmugako azken aurreko mendi ibilbidea, bihar 👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 29, 2025 at 6:30 PM
Orhi gailurretik igaroko da bihar Urmuga, Larraineko lepora heldu aurretik. Kontzertuak izango dira eguerdian 👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 28, 2025 at 6:30 PM
San Juan de la Peñan izan da Urmuga asteburuan, Euskal Herriko historian barna egiten ari den bidean. Duela mila urte, mila, agertu zen lehen aldiz 'Gipuzkoa' hitza, 'Ipuscua' grafiaz idatzita, monasterio horretako eskuizkribu batean 👇
www.berria.eus/bizig...
July 28, 2025 at 9:30 AM
Azken astean sartu da jada Urmuga. Bihar Burdinkurutzetatik Bagargiak mendatera joko dute, eta ganbera kontzertua izango dute Salbatore baselizan 👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 27, 2025 at 6:30 PM
Bihar, igandea, Baigorrin izango da Urmuga. 'Euskal ahaire kosmogonikoak' ikuskaria emango dute Donostiako Orfeoia & Bakarlariek eta Et Incarnatus orkestrak👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 26, 2025 at 6:30 PM
San Juan de la Peña, historia eta natura monumentu bihurturik. Gaur helduko da Urmuga Nafarroako historiaren gune garrantzitsu horretara. Iruñeko Erresumaren garaian Antso III.a Gartzeitzek sortua, bi monasterioz osatutako multzoa da orain.
www.berria.eus/bizig...
San Juan de la Peña, historia eta natura monumentu bihurturik
Urmuga San Juan de la Peñara helduko da gaur (Aragoi, Espainia), gure historian barna egiten ari den bidean. Duela mila urte, mila, monasterio horretako eskuizkribu batean agertu zen lehen aldiz Gi...
www.berria.eus
July 26, 2025 at 6:30 AM
San Juan de la Peña monasteriora helduko da bihar Urmuga. 13:30ean Donosti Ereskiko Schola Gergorianista izango da monastegi zaharrean, eta arratsaldean 'Ipuskoa' hitzari dagokion ekimen berezia monastegi berriko zabalgunean👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 25, 2025 at 6:30 PM
Leireko monasteriotik abiatu eta Artiedara iritsiko da bihar Urmuga, 18 kilometroko ibilbidea eginda. 18:00etan Iñar Sastrek eta Jagoba Astiazaranek emango dute kontzertua 👇🏻
www.berria.eus/bizig...
Urmugaren ibilbidea eta kontzertuak, egunez egun
Uztailaren 11n hasi eta hilaren 31ra arte mendiz mendi eta herriz herri ibiliko da Urmuga.
www.berria.eus
July 23, 2025 at 6:30 PM
Urmuga, sastraken artean bidea urratzen. Oibarren barneratu dira urmugalariak, eta Zaldinagako gailurreriari jarraituz joan dira Uxuetik Kasedara, handik Rocaforterako bidea hartzeko. Euskararen lekuko dira inguruko toponimo gehienak.
www.berria.eus/bizig...
Urmuga, sastraken artean bidea urratzen
Nafarroaren bihotzean barneratu da Urmuga, eta Oibarreko gailur, muino eta herrietan zaldiko maldiko dabil egunotan, galsoro, olibondo eta mahastien artean. Urmuga geografikoari beharrean gure hist...
www.berria.eus
July 23, 2025 at 9:11 AM