#ametsa
October 24, 2024 at 6:24 PM
Auf meinem Athletic Shirt steht "lebe den Traum". Hoffen wir es.
#momentensammler ⚪🔴
December 10, 2025 at 8:40 PM
Ehundaka lagun elkartu gara Bilbon, Santi eta Josuren erailketen 35. eta 40. urteurrenean.

Santi eta Josu hil zenizkiguten, bai. Baina, haien ametsa inoiz baino biziago dago. Urtez urte, geroz eta gehiago gara konpas berdinean arnasten.

Herriaren arnasa🌹
November 20, 2024 at 8:05 PM
#palindromo
Nahaste maniaz ere,
bada bat
ero hor;
eta bada
bere zain
ametsa han.
#aztihitza
February 4, 2025 at 4:20 PM
EUSKAL SELEKZIOAREKIN JOKATZEKO AMETSA
baskinfo.blogspot.com/2025/06/eusk...
June 3, 2025 at 9:32 AM
Puntagorda (La Palma)
Kanariar Uharteak

Berriro Doña Mariaren etxean.
Txori eta haizearen soinuekin gosaltzen.
Gure ametsa.
April 29, 2025 at 4:44 AM
Baso ilunetan
Bete zait ametsa
Txantxangorria naiz
June 22, 2025 at 9:12 PM
Otro año más, aita. #14abril
🎶Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak🎶
Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak🎶
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz🎶
Ibiltzen joanen direnak: Gertakizunen indar ta argiz🎶
Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak🎶
April 14, 2025 at 7:03 AM
Bidaia bat egiten ari naiz bizikletan Pirinioetatik. Lehenengo aldapa igotzen hasi naizenean motor txiki bat duela konturatu eta ti-ta batean iritsi naiz gora #ametsa

(Nire subkontzienteak badaki motorrik gabeko bizikletan ibiltzea ezinezkoa dela niretzat 🤣)
February 9, 2025 at 10:07 AM
🗣️ Supereroaleen ametsa. Elektrizitatea energia-gasturik gabe eroatearen ametsa ez da gaur bideragarria, baina gero eta gertuago dago errealitate izatetik. Ion Erreari elkarrizketa (DIPC, EHU) 📻⤵️
Supereroaleen ametsa
Elektrizitatea energia-gasturik gabe eroatearen ametsa ez da gaur bideragarria, baina gero eta gertuago dago errealitate izatetik. Horretan egiten du lan Ion Errea Lope CFMko fisikariak; hark kontatu digu zein diren gaur egun estrategia emankorrenak hori lortzeko, zer material motatan izan litekeen eta zer kondiziotan. Alegia, zenbateraino itxaropena dagoen elektrizitatea erresistentziarik gabe eroaten duten materialak eskuratzeko giro tenperaturan.
zientzia.eus
January 15, 2026 at 12:01 PM
Ametsa dirudi 🌹
March 9, 2025 at 10:15 AM
neska gazte palestinarraren ametsa munduko aurrerazale guztion ametsa baita: eskubide guztiak guztiontzat aldarri dagigunon ametsa. Netanyahuren ametsa, aldiz, herritar arrunton amesgaiztoa da: zientoka urteko olibondoak birrindu eta milurteko amets ilustratuak suntsitu nahi
May 15, 2025 at 6:24 AM
Ziurrenik Euskal Selekzioarekin konpromiso handiena erakutsi duen futbolari belaunaldiaren aurrean gaude. Berdin gertatzen da Jagoba Arrasate eta Mikel Labaka hautatzaileekin. Baliatu dezagun bulkada hau ametsa egikaritzeko.

Nazio bat
Selekzio bat
❤️💚🤍
OFIZIALTASUNA ORAIN
November 17, 2025 at 1:48 PM
Egun bat historian letra larriz idatzia. Euskal selekzioak lehen aldiz jokatu du Nazioarteko Esku Pilota Federazioak antolatutako txapelketa batean. Gernikan aritu da, eta ikusleek sekulako ongietorria egin diote, eta azpimarratu «aspaldiko ametsa egia bilakatu» dela.
www.berria.eus/kirol...
June 3, 2025 at 5:30 AM
doie serio da nire bizitzako ametsa ta ezta pasauko dalako kriston zaharra gizon hau baia nik gurot kantau furra furra 20.000 pertsonagaz bizkaia arenan nik usteot mereziotela natxo hartu bitaminak egunero mesedez
April 3, 2025 at 2:18 PM
Abertzaleen ametsa bete dute, baina arrazoi okerrak direla medio :)
December 17, 2025 at 8:54 PM
Ametsa ote?

Su ta gar.

Jainko hilen uhartean.

m.youtube.com/watch?v=QMzx...
Su Ta Gar - "Ametsa Ote?" I Jainko Hilen Uhartean (2006)
YouTube video by Su Ta Gar
m.youtube.com
May 12, 2025 at 1:40 PM
Croissant Frosting: Kruassan Glazurʹ
Light Radiator: Argia Erradiadore
Epiphyllum Dream: Effie Ametsa
Rose Firework: Mawar Kembangapi
November 17, 2025 at 11:25 PM
Euskadiko Pilota Federazioaren presidente izateko hauteskundeak egingo dituzte gaster. Joxe Mari Mitxelena eta Enaitz Olaeta dira bi hautagaiak. Esanahi handiko agintaldia izango da, Euskadiko Federazioa nazioartekoan sartu berri baita.
Lema eraman nahi dute garai historikoan
Garai historikoa bizi du euskal pilotak. Urte askoko borrokaren ostean, aspaldiko ametsa bete du: Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak kide gisa onartu du Euskadiko Federazioa. Hori eginda, gero e...
www.berria.eus
January 25, 2025 at 9:54 AM
F.Dolossor: «Pointe de Graveko herritarrek ez dute sekula ahantzi. Orain ere ikurrinak erakusten dituzte batzuetan, eta beti erraten dute: «Gu libre gaude Gernika batailoiari esker ere». Hori frantsesek erraten badute, gu zertan ari gara?» www.berria.eus/bizigiro/ger... @berriaegunkaria.bsky.social
«Gernika lehen biktima izan zen, eta behar zuen azken gudan parte hartu»
Gernika Batailoia Jose Antonio Agirre lehendakariaren «ametsa» izan zen, eta Kepa Ordoki komandantea izan zuen buru. Bigarren Mundu Gerraren amaieran borrokatu zen gudari talde hark ekarpen galanta...
www.berria.eus
May 2, 2025 at 5:29 PM
Ametsa uretaratu nahi dute: Berezia da Kontxako Bandera. Kuttuna arraunlari askorentzat, gozagarria zaleentzat. Batzuentzat ametsa da bandera irabaztea; beste batzuk, berriz, lehiatze hutsarekin konformatzen dira. Izan ere, ez dago tokirik traineru guztientzat. Gaur jokatuko dute emakumezkoek…
Ametsa uretaratu nahi dute
Berezia da Kontxako Bandera. Kuttuna arraunlari askorentzat, gozagarria zaleentzat. Batzuentzat ametsa da bandera irabaztea; beste batzuk, berriz, lehiatze hutsarekin konformatzen dira. Izan ere, ez dago tokirik traineru guztientzat. Gaur jokatuko dute emakumezkoek Kontxarako sailkatze estropada (18:00, EITB1), eta orduan argituko da zein zortzi ontzi ariko diren hurrengo bi igandeetan. Arraun Lagunak-ek ziurtatua du lekua, hura izan baita ligan ondoen sailkatu den Donostiako trainerua. Kontrara, Donostiarra taldeak aurrenekoz jokatu beharko du sailkatze estropada. 21 ontzi lehiatuko dira gaur erlojupekoan, eta aurreneko zazpiek soilik hartuko dute parte Kontxan. ETE liga irabazi berritan, itxaropentsu daude Zarautz taldeko arraunlariak. Hala esan du Libe Goñik: «Lehenengo aldiz Kontxan sartzeko ilusioz goaz. Beste urteetan ezinezkoa iruditzen zitzaigun, eta aurten, liga irabazita, uste dugu aukerak, behintzat, baditugula». Lortuz gero, taldea aurrenekoz sailkatuko litzateke. Estropada erabakigarriak jokatuko dituzte hurrengo asteetan; hasteko, Kontxarako sailkatze estropada. Gero, ahal bada, Kontxa bera; eta amaitzeko, Euskotren ligara igotzeko kanporaketak. «Urduri» daude, baina borrokarako «prest» eta «gogotsu»: «Egunero ari gara horretaz hizketan: eta hau pasatuko balitz? Eta igoko bagina? Eta Kontxan sartuko bagina? Erronka handia eta zaila da, baina uste dut kapazak garela. Eta bestela ere gustura geratuko gara egindako denboraldiarekin». Ez da gutxiagorako. Zarautzek lehen aldiz irabazi du ETE liga, eta arraunlariak fin aritu dira. Lehia estua izan dute San Juanekin. Azkenean, puntu bateko aldeaz gailendu dira. «Oso kontent gaude. Ezin dugu gehiago eskatu. San Juanekin hor ibili gara denbora guztian: beraiek irabazi, guk irabazi... Uste dut, halere, horrek punttu bat eman diola ligari, grazia hori. San Juani eta guri indarra eman digu horrela ibiltzeak; lehiak balio izan digu». «Beste urteetan ezinezkoa iruditzen zitzaigun, eta aurten, liga irabazita, uste dugu aukerak, behintzat, baditugula» LIBE GOÑI Zarautz taldeko arraunlaria Horiek horrela, bete-betean iritsi dira sasoi amaierara. Gogoratu du, gainera, ezusteko asko izaten direla Kontxan: «Ezin da jakin. Edozer gauza pasatu daiteke». Ondo sumatzen du taldea Goñik, eta hortik datorkio itxaropena. Gaur, Kontxa dute jomugan, eta jarraian, Euskotren ligara igotzea. «Kontxakoa, sailkatzen bagara, amets gisa hartuko dugu, baina baita entrenamendu gisa ere. Kanporaketei begira, ez da egongo entrenamendu hoberik». Indartsu eta ilusioz Kontxan parte hartu nahi du Zarautzek; bandera irabazi, berriz, Tolosaldeak. Liga «indartsu» amaitu dute. Azken estropadan sasoiko bigarren garaipena lortu zuten, eta, beste behin, aintzat hartzeko trainerua dela berretsi. «Kontxarako gogotsu gaude, ilusioz», esan du Uxune Urkia Zerkausia ontziko arraunlariak. Baina argi du: «Sailkatze estropadan akats txiki bat egiten duenak kanpoan geratzeko arriskua du. Urtero egon izan dira sorpresak, inoiz ezin da jakin. Orain, sailkatze estropadan jarriko dugu arreta osoa». Lehia estua egongo dela uste du: «Ligan lehen eta azken sailkatuaren artean 30 segundo baino gutxiagoren aldea egon da gehienetan, eta lehen txandakoak pare-parean ibili dira». Eta ezin dira alde batera utzi ETE ligan «puntan» ibili diren ontziak ere: Zarautz eta San Juan. «Uste dut ezustekotxoren bat eman dezaketela». Dena ondo bidean, baina, Kontxan behar luke egon Tolosaldeak. Are, bandera dute amets: «Denboraldi bukaerak indarra eman digu, eta motibatuta gaude. Kontxa irabazteko asmoz aterako gara, garbi dago». Euskotren ligan bi estropadatan nagusitu dira aurten: Donostian eta Getarian (Gipuzkoa) jokatutakoetan, hain zuzen. «Neguan entrenamendu onak egin genituen. Urte askoan elkarrekin arraun egindako multzoari eutsi diogu, eta fitxaketek taldea indartu dute. Esango nuke inoizko talderik indartsuena dugula». «Denboraldi bukaerak indarra eman digu, eta motibatuta gaude. Kontxa irabazteko asmoz aterako gara, garbi dago» UXUNE URKIA Tolosaldea taldeko arraunlaria Horrenbestez, agendan markatuta dituzte Kontxako estropadak. «Sona handia du Kontxako Banderak; historikoa da. Uste dut arraunlari guztien ametsa dela hura irabaztea», adierazi du Tolosaldeako arraunlariak. Gainera, Zerkausia ontziak demostratu du itsasoko estropadetan aritzen dela ondoen. Traineruko askok badakite zer den Kontxan jardunaldi bat irabaztea; 2023an nagusitu ziren, lehen igandean —azkenean, Arraun Lagunak-ek irabazi zuen—. Orain, beste urrats bat egin eta bandera lortu nahi dute. Bai Tolosaldeak bai Zarautzek ametsak uretaratzea dute xede. Baina baita gainerako ontzi guztiek ere. Lanak ondo egin, eta itxaron, horixe egin beharko dute. parte hartzaileak * Tolosaldea * Orio * Zumaia * Astillero * Hibaika * Donostiarra * Hondarribia * Zarautz * San Juan * Chapela * Tiran * Kaiku * Ondarroa * Deustu * Isuntza * Hernani * Cabo * Mecos * Cesantes Bueu * Rianxo * Castropol  
dlvr.it
September 3, 2025 at 8:00 AM
Irun, 1996ko ekainaren 30a: ametsa betetzeko borrokaren txinparta. Bidasoaldeko alardeen gatazkak 30 urte bete ditu. Garai hartan Irungo alardean sartzen saiatu ziren hiru lagun eta egungo alarde parekideko hiru kide elkartu ditu BERRIAk, hasierako urteak gogoratzeko eta egindako bideaz…
Irun, 1996ko ekainaren 30a: ametsa betetzeko borrokaren txinparta
Irun, 1996ko ekainaren 30a: ametsa betetzeko borrokaren txinparta. Bidasoaldeko alardeen gatazkak 30 urte bete ditu. Garai hartan Irungo alardean sartzen saiatu ziren hiru lagun eta egungo alarde parekideko hiru kide elkartu ditu BERRIAk, hasierako urteak gogoratzeko eta egindako bideaz hausnartzeko.
b.eus
June 28, 2026 at 7:35 AM
#Estreinaldiak | Uztailak 3

🎞️ Magalhaes
🎬 Lav Diaz

ℹ️ XVI. mendean, Magallanes Portugalgo erregearen aurka matxinatuko da, Ekialdera itsasbide berri bat aurkitzeko duen ametsa ez babesteagatik. Espainiako Koroaren laguntzarekin ekingo dio espedizioari.
Estreinaldiak: UZTAILAK 3
Astero egin ohi dugun bezala, Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean.
www.zinea.eus
July 6, 2026 at 4:55 PM
Literaturaren inguruan komunitate bat biltzeko sortu zuten La Grande Illusion liburu denda Hendaian. Geroztik, karabanak lortu dituzte, eta liburu denda ibiltaria egiten dute Lapurdin. Gainera, elkarte bat badute ekintza kulturalak egiten laguntzeko.
www.berria.eus/lurra...
Liburuak, komunitatea biltzeko
Liburuen, literaturaren eta irratiaren inguruan komunitate bat sortzea izan da betidanik Clemence Cireau eta Mario Bomparten ametsa. Euskal Herrira jin ziren orain dela hiru urte, eta beren proiekt...
www.berria.eus
February 23, 2025 at 6:01 PM