#astigarragako
1979ko irailaren 27an, Batallón Vasco-Español (BVE) talde parapolizial faxistako pistolariek Tomás Alba Irazusta 42 urteko Herri Batasuneko (HB) zinegotzia Donostia-ko udaletxean, Astigarragako (Gipuzkoa) sagardotegi batetik atera zenean hil zuten.
September 27, 2026 at 1:43 PM
Gazte euskaltzaleen burrunba. Burrunba eguna antolatu dute Urnietan eskualdeko gazte euskaltzaleek. Burrunba proiektua ezagutarazi nahi dute horrela. Euskararen inguruko kezkatik abiatuta antolatzeko beharra azpimarratu dute Astigarragako, Hernaniko eta Urnietako gazteek.
Gazte euskaltzaleen burrunba
Gazte euskaltzaleen burrunba. Burrunba eguna antolatu dute Urnietan eskualdeko gazte euskaltzaleek. Burrunba proiektua ezagutarazi nahi dute horrela. Euskararen inguruko kezkatik abiatuta antolatzeko beharra azpimarratu dute Astigarragako, Hernaniko eta Urnietako gazteek.
www.berria.eus
October 1, 2026 at 3:40 PM
Bihar, urriak 30, Zuhaitz Gurrutxagak eta biok 'Subcampeón' liburuari buruz hitz egingo dugu Astigarragako Erribera kulturgunean (18:30).
Ni zuri-beltzean, Zuhaitz koloretan.
October 29, 2024 at 7:55 AM
✅ ASTIGARRAGA > Felix Zusberro izango da EAJ-PNVren Astigarragako alkategaia 2027an. "Astigarragak informazio eta aurreikuspen gehiago behar ditu, eta aurrera egiteko jendea entzutea ezinbestekoa da".

🔗 labur.eus/felixzusberr...

#EAJPNV #Astigarraga #astigarragakoudala #ayuntamiento
October 1, 2026 at 7:48 AM
‼️ Usurbilgo Udalari eta Astigarragako Udalari helegiteak jarri dizkiete udaltzainei euskaraz C1 maila eskatzeagatik.

Helegite horien helburua beldurra sortzea dela azaldu du UEMAk gaur egindako agerraldian.

@berriaegunkaria.bsky.social bidez👉
www.berria.eus/euskal-herri...
Usurbilgo eta Astigarragako udalei helegiteak jarri dizkiete udaltzainei euskaraz C1 maila eskatzeagatik
Helegitea jarri dutenen arabera, B2 maila «nahikoa» da; bi udaletako alkateek, ordea, eskaria egokia dela adierazi dute gaur, UEMAk antolatuta egin duten agerraldi batean. Helegite horien helburua...
www.berria.eus
February 5, 2025 at 12:10 PM
Usurbilgo eta Astigarragako udalei helegiteak jarri dizkiete udaltzainei euskaraz C1 maila eskatzeagatik.
www.berria.eus/euska...
Usurbilgo eta Astigarragako udalei helegiteak jarri dizkiete udaltzainei euskaraz C1 maila eskatzeagatik
Helegitea jarri dutenen arabera, B2 maila «nahikoa» da; bi udaletako alkateek, ordea, eskaria egokia dela adierazi dute gaur, UEMAk antolatuta egin duten agerraldi batean. Helegite horien helburua...
www.berria.eus
February 5, 2025 at 8:16 PM
Zein eginkizun ikusten diozu Astigarragako geltokiari?
May 7, 2025 at 8:23 AM
Burrunba eguna antolatu dute Urnietan eskualdeko gazte euskaltzaleek. Euskararen inguruko kezkatik abiatuta antolatzeko beharra azpimarratu dute Astigarragako, Hernaniko eta Urnietako gazteek.
Gazte euskaltzaleen burrunba
Gazte belaunaldiak ardura hartu, eta euskararen erabilera sustatu. Helburu horiekin jaio zen Burrunba, Hernani, Astigarraga eta Urnietako gazte euskaltzaleen taldea. Maiatzean sortu zen taldea, Kor...
www.berria.eus
October 1, 2026 at 8:16 PM
Oso ekimen polita Astigarragako errekak ezagutzeko.
April 4, 2026 at 4:20 PM
Urtarrilaren 15ean hasiko da txotx denboraldia, eta Gure Zirkuko kideak izango dira irekiera ekitaldiko gonbidatuak.
https://www.berria.eus/bizigiro/gure-zirkuak-irekiko-du-aurtengo-txotx-denboraldia_2135749_102.html?utm_source=Bluesky&utm_medium=Sare_sozialak_CM&id=BPRqEcyTJH
Gure Zirkuak irekiko du aurtengo txotx denboraldia
Astigarragako Alorrenea sagardotegian izango da hasiera ekitaldia, urtarrilaren 15ean.
www.berria.eus
January 8, 2025 at 8:16 AM
Venezuelarekin elkartasunean izan gara gaur Astigarragako topaketetan!

Utzi Venezuela eta Kuba pakean!!

✊🏽🇻🇪🇨🇺
April 25, 2026 at 12:47 PM
Eskaerak errigora.eus webgunean. Hernanialdean bizi bazara, jasotze-puntuak izango dituzu Astigarragako Ezpela belardendan eta Hernaniko plazan, maiatzaren 9an.
March 11, 2025 at 7:47 AM
Eusko Jaurlaritzak 22,8 milioi euro jarriko ditu Astigarragan DBHko zentro bat eraikitzeko. Astigarragako Udalak propio utzitako lur zatian eraikiko dute zentroa, Mendiaundi-Anibarren. Lanek bi urteko iraupena izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 22,8 milioi euro jarriko ditu Astigarragan DBHko zentro bat eraikitzeko
Eusko Jaurlaritzak 22,8 milioi euro jarriko ditu Astigarragan DBHko zentro bat eraikitzeko. Astigarragako Udalak propio utzitako lur zatian eraikiko dute zentroa, Mendiaundi-Anibarren. Lanek bi urteko iraupena izango dute.
b.eus
June 23, 2026 at 1:02 PM
Gerra zikinaren baitan, 70eko eta 80ko hamarkadan erail zituzten lau astigartarri buruzko ‘Orbanen egia’ dokumentalaren aurkezpena egingo dute, gaur, 19:00etan, Astigarragako Erribera Kulturgunean.

📅 Abenduaren 15an berriz pantailaratuko dute.
www.zinea.eus/2024/12/09/o...
'Orbanen egia' dokumentalaren aurkezpen bikoitza, Astigarragan
Gerra zikinaren baitan, 70eko eta 80ko hamarkadan erail zituzten lau astigartarri buruzko dokumentala errodatu dute Unai Alberdik eta Eneritz Aulestiak, Astigarragako Udalaren bultzadarekin. Bi aurkez...
www.zinea.eus
December 13, 2024 at 12:03 PM
Datorren ikasturteko aurrematrikula-epea zabalik!
www.aek.eus/aurrematrikula webgunean edo Astigarragako, Hernaniko eta Urnietako euskaltegietan.
Abantaila ugari:
-Aurtengo prezioari eutsi.
-Ordainketa-epe gehiago.
-Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.
Euskara eroso bizi nahi?
May 21, 2025 at 7:13 AM
This documentary was made in the town next to where I live
it is about people
well mostly 1 person
who was killed during a protest around the spanish transition
it's subtitled in spanish, if u r curious. sry no english, yet.
there was never a formal reckoning with fascism
youtu.be/F0RuYZrns1Y?...
ORBANEN EGIA AZPITITULUEKIN
YouTube video by Astigarragako Udala
youtu.be
December 5, 2024 at 2:41 PM
Gerra zikinaren baitan, 70eko eta 80ko hamarkadan erail zituzten lau astigartarri buruzko dokumentala errodatu dute Unai Alberdik eta Eneritz Aulestiak, Astigarragako Udalaren babesarekin.

📅Bi aurkezpen emanaldi izango dira, abenduaren 13an eta 15ean.
www.zinea.eus/2024/1...
'Orbanen egia' dokumentalaren aurkezpen bikoitza, Astigarragan
Gerra zikinaren baitan, 70eko eta 80ko hamarkadan erail zituzten lau astigartarri buruzko dokumentala errodatu dute Unai Alberdik eta Eneritz Aulestiak, Astigarragako Udalaren bultzadarekin. Bi aurkezpen emanaldi eskainiko dira, abenduaren 13an eta 15ean, Erribera Kulturgunean. Astigarragan ere, Euskal Herriko hamaika txokotan bezala, motibazio politikoak eragindako indarkeria
www.zinea.eus
December 9, 2024 at 2:35 PM
✅ Felix Zusberro izango da EAJ-PNVren hautagaia Astigarragako Alkatetzarako 2027ko udal hauteskundeetan

🔗 labur.eus/Astigarraga_...

✅ Felix Zusberro será el candidato de EAJ-PNV a la Alcaldía de Astigarraga en las elecciones municipales de 2027

🔗 labur.eus/Astigarraga_...

#Astigarraga #EAJPNV
September 25, 2026 at 9:18 AM
Bildu, jo, jo eta bildu:  

Noizkoa den jakitea zaila den arren, mendeak dira kizkia sagarrak biltzeko erabiltzen dela. Muturrean badu iltze oker bat, sagastian sagarrak banan-banan lurretik hartu eta saskira eramateko. Baserri gehienetan baziren kizkiak duela mende batzuk, eta badaude gaur egun.…
Bildu, jo, jo eta bildu
  Noizkoa den jakitea zaila den arren, mendeak dira kizkia sagarrak biltzeko erabiltzen dela. Muturrean badu iltze oker bat, sagastian sagarrak banan-banan lurretik hartu eta saskira eramateko. Baserri gehienetan baziren kizkiak duela mende batzuk, eta badaude gaur egun. Erabiltzen dira oraindik. Kizkia sagarrak biltzeko den moduan, badira sagarraren bueltako beste hamaika tresna. Horien berri izateko toki egokirik baldin bada, Astigarragako (Gipuzkoa) Sagardoetxea Sagardoaren Museoan bisita egitea bezalakorik ez da. Ainize Mitxelena Sagardoetxearen gidariak ondo baino hobeto ezagutzen ditu tresnen kontuak. Sagarra biltzekoak ere bai —han alboan badute sagasti bat, eta sagar mota asko—. «Normalean, adarrak astintzen ditugu, sagarrak lurrera erortzen dira, eta sagar bakoitza kizkiaren kirtenarekin jotzen dugu. Saskiak askatzen dira gero». Badira, noski, sagarrak eskuz biltzen dituztenak. Hala zen lehen, hala da orain. «Izan ere, kizkiaren iltzearekin sagarra zulatu egiten da, eta, hortaz, sagar hori egunean bertan eraman behar da sagardotegira. Bestela sagar hori usteltzeko edo hondatzeko arriskua egon daiteke». Eskuz jasoz gero, hobeto mantentzen dira. Kizkiarekin ala eskuz bildu, saskira doaz sagarrak. Eta saski horiek indartsuak izaten dira. Zumez eginak. «XVI. mendean ere erabiliko zituzten, bai kizkiak, bai halako saskiak». Gaur egun, edonola ere, eremu lauetan sagarrak biltzeko makinak erabiltzen direla azaldu du Mitxelenak. «Baina Gipuzkoan malda asko dauzkagu, eta maldak dauden sagastietan ez dira makinak hainbeste erabiltzen». Eremu lauetan, berriz, ilara batean zuhaixka modukoak jartzen dira, eta makinak erditik pasatzen dira. «Makinek soka bat dute, eta soka horiek adarretatik lotzen dira. Astindu egiten dute, funtsean. Sagarrak lurrera erortzen dira, eta, gero, traktore-makina horiek lurretik sagarrak jasoz joaten dira». Sagar onak eta txarrak jasotzen ditu makinak, noski, eta gero sagardotegian aukeraketa bat egin behar izaten dute. Kirikoketa Kantuan hasi da Mitxelena: «Kirikoketa, kirikoketa, koketa, koketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela, jo dela...». Sagarra jotzeko garaia iritsi baita. Orduan hasten dira erabiltzen pisoiak. Pisoi batzuk, Astigarragako Sagardoetxea museoan. MAIALEN ANDRES / FOKU «Sagarra txikitzen duguneko edo txikitzen hasten gareneko momentu horri deitzen diogu sagarra jotzea. Egurrezko tresna bat erabili izan da aspalditik horretarako: pisoia». Museoko gidariak jakinarazi duenez, kantatu berri duen abestia ohikoa zen baserrietan sagarra jotzean. «Normalean, sagarra txikitu edo jotzeko garaian, bi edo hiru baserritar jartzen ziren, eta kolpe bakoitza kantaren silaba bat izango zen. Lana pixka bat errazteko liturgia txiki bat zen». Argi du ez zirela beti kanta hori abesten ibiliko... Baina aspaldiko kontuak dira horiek ere. Pisoiaren ostean, beste tresna aurreratuago bat iritsi zen: matxaka. «Sagarra txikitzeko aparatu bat da. Artoa aletzeko sistema baten modukoa da». Makinan sagarra lehertu ahala, sagar patsa askara joaten da. Denborarekin, makina aurreratuagoak eta birringailuak ere iritsi ziren. Baina matxakak bazuen berea, eta bazituen bere bariazioak baserrien arabera. Erbitegi Etxeberri baserriko dolarearen maketa, Sagardoetxea museoan. MAIALEN ANDRES / FOKU Garai bateko matxaka gehienak eskuz eragitekoak ziren, eta giza indarra behar zen martxan jartzeko. «XIX. mendean, ordea, baserri batzuetan idiak erabiltzen hasi ziren matxaka funtzionatzen jartzeko». Hortaz, matxaka dolarean jotako sagarra estutzeko eta ateratzeko erabiltzen den aparatua da. Museoan bada Erbitegi Etxeberri baserriaren dolarearen maketa bat —Hernani eta Astigarraga arteko mugan dago baserria—. Maketako dolareak bi ardatz ditu: erabat eskuzkoa da, eta matxaka animaliaren indarrarekin hasten da lanean. Sagardoetxeak dolare hori berreskuratu du, etorkizuneko belaunaldiei sagardogintzaren inguruko ezagutza zabaltzeko asmoz. Aldatu dira dolareak, noski; eta antzinako dolareen lanak egungo prentsa pneumatiko edo hidraulikoek egiten dituzte. Aurreko mendeetan, kasurako, baldarra izeneko lanabesa ere erabiltzen zuten, bildutako sagarrak zulotik beheko solairuan zen matxakara bidaltzeko —eskuarearen modukoa da, baina hortzak izan beharrean, itsua da—. Lan hori orain beste modu batean egiten da gehienetan. Bestalde, Mitxelenak kontatu du garai batean dolarearen azpialdean lastoa erabiltzen zela filtro gisa. «Interesgarria da hori, zikina lehen hor gelditzen baitzen». Sagardoa lortu arteko prozesu guztiak, era berean, baditu bere denborak. «Dolarean sagarra txikitzen denean, patea beratzen utzi behar da zortzi bat orduz, legamiak eta bakterioak hartzitzeko. Ordu horiek pasatuta, zukua ateratzen hasten da. «Gaur egungo makinekin, zuku guztia ateratzen da, baina garai batean behin eta berriz estutu behar zen makina». Garai batean egurrezkoak ziren dolare guztiak, baina gaur egun burdinazkoak erabiltzen dituzte gehienetan. Prozesuarekin jarraituz, ateratzen den sagar zukua edo muztioa kupelaren barrura erortzen da. «Legamia eta bakterioak izaki bizidunak dira, eta azukreari laguntzen diote alkohol bihurtzen. Hartzidura egiten dute, alegia». Gutxi gorabehera, lauzpabost hilabete irauten du prozesu osoak. «Gaur egun enologoak eta adituak daude, eta haiek kontrolatzen dute ea prozesu guztia ondo doan». Sagardoa jasotzeko baldea, Astigarragako Sagardoetxea museoan. MAIALEN ANDRES / FOKU Aipatutako prozesu horretan, bestalde, mende luzez baldeak eta kupelak erabili izan dira. «Muztioa lehenbizi baldean sartzen zen. Muztioak hartzitzeko leku itxi bat behar du, izaki horiekin lanean hasteko». Botilak eta txalaparta Sagardoa botilatzeko prozesua dago azken buruan, eta hori ez da beti berdina izan. Tresnak ere aldatuz joan dira denborarekin. Astigarragako Sagardoaren Museoan, adibidez, badago garai batean erabiltzen zen botilatzeko tresna zahar bat. «Makinarik ez zegoenean, botilatzea banan-banan egiten zen. Eserleku bat du aparatuak, eta baserritarra bertan esertzen zen botila bakoitzari kortxoa jarri arte». Palanka bat du museoko tresna zaharrak, kortxoa jartzeko. Gaur egungo makina gehienek bizkorrago egiten dute prozesua. Sagardoa botilatzeko tresna zaharrak, Astigarragako Sagardoetxea museoan. MAIALEN ANDRES / FOKU Sagarraren bueltako makina gehiago badira egun. Esate baterako, sagarrak garbitzeko makinak. «Baserrietan azkeneko hamarkadetan mahukak erabili izan dira sagarrak garbitzeko, baina sagardotegi handietan makina berezi batzuk erabiltzen dituzte horretarako. Sagarrak tapiz mekaniko baten gainetik joaten dira, eta sagardotegiko langilea sagar onak eta txarrak aukeratuz joaten da. Hortaz, txarrak erretiratuz». Ondotik, baliozko sagar garbiak matxaka edo aparatu batzuetara sartzen dituzte handik gutxira. «Kupelei dagokienez, garai batean egurrezkoak ziren denak. Baina azkeneko urteetan altzairuzkoak erabiltzen hasi dira». Eboluzio nabaria izan dute sagardotegiek prozesu osoan. Sagarraren bueltako tresna zahar batzuek, bestalde, zer osatzen dute? Txalaparta. Sagarrak biltzerakoan erabili izan dira beti zumez egindako saskiak, eta saski horiek daude txalapartaren oinarrian, lur edo zoru gainean. Saskien gainean artoa jarri ohi zen. Eta gero, bi makila daude egur taulen gainean jotzeko. Horren sinbologia agerikoa dela azaldu du Mitxelenak. Juan Mari Beltran musikari eta musika tresnen adituak sarri askotan azaldu duenez, halaber, garai batean sagardoaren bueltako festetan jotzen zuten txalaparta Gipuzkoako zenbait herritan. Astigarragako Kale Nagusian dago Sagardoetxea Sagardoaren Museoa. Urte osoan egiten dituzte bisita gidatuak. Bertako esperientziak biltzen ditu; hasteko, sagastiko bisita, sagarraren kultura «modu dinamikoan eta pedagogikoan» ezagutzeko aukera ematen duena; ondotik, museo gunearen bisita —sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ematen duena—; eta amaitzeko, sagardo dastaketa. Azken hori gabe ezin da inor handik atera. SAGARRAREN HIZTEGI TXIKI BAT * Aska: Jotako sagar patsa zanpatzeko tokia. * Baldar: Sagarra matxakara bultzatzeko erabiltzen den lanabesa. * Birlandaketa: Lehen beste batzuk zeuden leku edo lurretan sagarrondo berriak landatzea. * Bolandera: Matxaka edo sagarra jotzeko makina eskuz eragiten zenean, inertzia hobeto aprobetxatzeko kirtenak zituen gurpil handia. * Dolare: Jotako sagarra estutzeko eta zukua ateratzeko erabiltzen den aparatua. * Eskuare: Sagarra matxakara bultzatzeko erabiltzen da, baita estualdi bakoitzean pats mordoa hausteko ere. * Garrazta: Zuhaitzera igotzeko eskailera berezia. * Gurtesi: Sagarrak garraiatzeko gurdiari lau aldeetan jartzen zaizkion zurezko oholez osatutako egitura. * Inausketa / Kimaketa: Sagarrondoaren adar jakin batzuk moztea. Arbolaren hazkundea optimizatzea, forma berezi bat ematea eta produkzioa erregulatzea du helburu. * Kizki / Makota: 60 zentimetro inguruko makila, muturrean iltze oker bat duena. Sagastian sagarrak banan-banan lurretik otarrera biltzeko erabiltzen da. * Kopa: Otarre txikia. * Neurri: Pisua neurtzeko erabiltzen den zurezko ontzia, bi kirtenekoa. * Onil: Sagardoa barrikara edo upelera sartzeko erabiltzen den zurezko ontzi txiki biribila. * Pisoi: Sagarra jotzeko erabiltzen den zurezko mailu bertikal handia. * Trabes: Sagarra txikitzeko tresna. * Txorro: Patsaren gainean jartzen den zurezko ubidea, patsa zanpatzerakoan sagarraren zukua hortik joan dadin. * Zaku: Arpillerazko zorro handia, sagastian bildutako sagarra ganbarara garraiatzeko. * Zurkaitz: Punta zorrotzeko makila. Lurrean sartzen da, sagarrondoaren alboan, arbolari eusteko. ​​​​​​​
dlvr.it
August 30, 2025 at 7:00 AM
Astigarragako Tomas Alba kalearen izendapena 1980ko martxoaren 14an onartu zen. Saguesen dagoen Tomas Alba plazaren izendapena 2014ko irailaren 25ean onartu zen.
January 20, 2024 at 1:15 PM
Astigarragako Tomas Alba kalearen hasieran, bera tirokatu zuten lekuan, Tomas Murua eskultoreak egindako monolito bat jarri zuten 1981an.
January 20, 2024 at 1:14 PM
Tomas Albaren hilketaren ondoren Donostiako udalak bere omenez kale bat izendatu zuen Astigarragan, orduan Astigarraga Donostiako auzoa zenean. 1973tik "Mártires de la Tradición" izena zuen kaleak. Astigarragako kale nagusian hasi eta Galtzaur kalean bukatzen da.
January 20, 2024 at 1:13 PM
Astigarragako DBH Orain plataformak herriko DBHko zentroaren lanen atzerapena salatu du. Egoera salatzeko, bihar arratsaldean egitekoak diren argazkian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Astigarragako DBH Orain plataformak herriko DBHko zentroaren lanen atzerapena salatu du
Astigarragako DBH Orain plataformak herriko DBHko zentroaren lanen atzerapena salatu du. Egoera salatzeko, bihar arratsaldean egitekoak diren argazkian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
b.eus
May 21, 2026 at 2:01 PM
Astigarragako Guardi baserrian jaio zen Agustin Irazustabarrena Urruzola 'Legra'. Gaurko egunez hil zen Monbar hoteleko atentatuan. BERRIAk 2013an GALi buruz egin zuen gune berezian egin zuen haren soslaia👇
www.berria.eus/GAL/s...
September 25, 2025 at 11:35 AM
Astigarragako tren geltokia 2027aren amaieran irekiko dute
👇 www.berria.eus/gipuz...
July 18, 2025 at 9:55 AM