#bideak
Bideak
#Arrieta
November 30, 2024 at 12:04 PM
𝗘𝗿𝗿𝗼𝗺𝗮𝘁𝗮𝗿𝗿𝗲𝗻 𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮𝗸 𝗚𝗮𝘂𝗯𝗲𝗮𝗻
Hitzaldia: Rafael Varón
𝗩𝗶𝗮𝘀 𝗿𝗼𝗺𝗮𝗻𝗮𝘀 𝗲𝗻 𝗩𝗮𝗹𝗱𝗲𝗴𝗼𝘃í𝗮
Conferencia: Rafael Varón

🗓️ Urtarrilak 30 enero
⏰ 18:00⁣⁣
📍 Udaletxea, Valdegovía-Gaubea
January 26, 2026 at 9:56 PM
✍️ 'Euskaldunak erdalduntzeko bideak', Pako Suduperen #Zutabea, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen👇
www.berria.eus/iritz...
Euskaldunak erdalduntzeko bideak
Euskaldunak ez gabiltza larrialdi linguistikoan halabeharrez. Batez ere azken bi mendeetako mespretxuaren eta zapalkuntzaren emaitza dugu, botere eta borondate politikorik ezaren ondorioa, azken be...
www.berria.eus
June 4, 2025 at 1:30 PM
Euskal Herrian posible da, burujabetzatik, bai instituzioetatik eta baita kaleetatik ere, gure errealitate sozioekonomikora egokitutako gutxieneko soldata propioa lortzea. EH Bilduk, gaurtik aurrera ere, hori lortzeko ekimena hartu eta bideak irekitzen jarraituko du.
March 17, 2026 at 8:28 PM
2024 badoa, eta atea joka dugu urte berria. Elkarbizitzaren alde lan egin nahi duten pertsona asko ezagutzeko aukera izan dut aurten, eta 2025ean bide beretik jarraitu nahiko nuke. “Bideak behar ditugu
eta ez harri segida,
zubiak ez dira zubi
zeharkatzen ez badira”
#UrteBerriOn
December 31, 2024 at 8:08 AM
Aitortzarako bideak zabaltzen. Montejurrako 1976ko hilketen 50. urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu dute Lizarran maiatzera bitarte. Memoria eta biktimen aitortza dute helburu.
Aitortzarako bideak zabaltzen
Aitortzarako bideak zabaltzen. Montejurrako 1976ko hilketen 50. urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu dute Lizarran maiatzera bitarte. Memoria eta biktimen aitortza dute helburu.
b.eus
March 15, 2026 at 9:06 AM
Duela 50 urte, guraso talde batek ideia zoro bati heldu zion: Kilometroak sortzea, ikastolak eta euskara bultzatzeko. Gaur, ideia zoro hura Lazkaora itzuli da, inoiz baino biziago 💙

Orduko guraso haien konpromisoa eta indarra bihotzez eskertzen dut, haiek irekitako bideak ekarri gaituelako honaino.
October 4, 2026 at 10:37 AM
Eskalada edo alpinismoa gustoko badituzu, ez galdu 'Bidea urratzen' taldeko kideekin hitz egin ondoren, Olaia L. Garaialdek ehundutako erreportaje hau.
Kordadan bideak zabaltzen
Saudi Arabian, Groenlandian eta Nepalen eskaladako bideak zabaldu dituzte Espainiako Federazioaren Alpinismoko Emakumeen Taldeko (FEDME) kideek. Tartean, Uxue Loizuk eta Amaia Segurolak.
www.pikaramagazine.com
March 24, 2025 at 7:30 PM
Honekin bueltaka aritu gara azken hilabeteotan eta azkenean iritsi da: Petroherria bideopodkasta, trantsizio ekosozialaz sei elkarrizketa oporrak bitarte, udazkenean gehiago. Naizen.
www.naiz.eus/eu/info/noti...
‘Petroherria’ podcasta: zulo fosiletik ateratzeko bideak, David Linchen betaurrekoak lagun
Miguel Virizuela EHUko ekonomia eta enpresa fakultateko irakaslearekin hasiko da datorren astelehen honetan ‘Petroherria’, Stop Fosilak sareak eta ...
www.naiz.eus
May 22, 2026 at 11:17 AM
‘Petroherria’ podcasta: zulo fosiletik ateratzeko bideak, David Linchen betaurrekoak lagun | Euskal Herria | Naiz
www.naiz.eus/eu/info/noti...
‘Petroherria’ podcasta: zulo fosiletik ateratzeko bideak, David Linchen betaurrekoak lagun
Miguel Virizuela EHUko ekonomia eta enpresa fakultateko irakaslearekin hasiko da datorren astelehen honetan ‘Petroherria’, Stop Fosilak sareak eta ...
www.naiz.eus
May 24, 2026 at 8:59 PM
Ekhiñe Atorrasagasti eta biok Antiguako Txirain elkartean, ETBri buruz solasean.
#Txoriahodeiartean liburuaren bideak aurrera darrai.
@draekhill.bsky.social
November 29, 2024 at 8:12 PM
Irailaren 3ko #lehena Euskara ikasteko %53 gehiago emango du Jaurlaritzak, eta doan izatea nahi du AEK-k | Euskal bideak Israelen aurka, ozen
#BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan:
www.berria.eus/hemer...
September 2, 2025 at 8:30 PM
Ahotsaren esploratzailea:  

Euskarak eta musikak lotura handia dute Ibon RGrentzat (Sestao, Bizkaia, 1978). Etxean ez zuen euskararik jaso, ez eta disko bildumarik ere, baina familiari zor dio batari zein besteari lotzeko grina. Horretarako bideak zabalik izan ditu txikitandik: «Euskara ikasteko…
Ahotsaren esploratzailea
  Euskarak eta musikak lotura handia dute Ibon RGrentzat (Sestao, Bizkaia, 1978). Etxean ez zuen euskararik jaso, ez eta disko bildumarik ere, baina familiari zor dio batari zein besteari lotzeko grina. Horretarako bideak zabalik izan ditu txikitandik: «Euskara ikasteko sekulako laguntza eta atxikimendua eman digute arrebari eta bioi, eta musika ere lehenetsia izan da beste jardunbideen aldean, batez ere euskal musika. Pentsatzen hasita, elkarrekin ageri zaizkit biak». Etxean diskorik ez apenas —nonbait, Olentzerotan eskatzen hasi arte—, baina doinurik ez zen inoiz falta izan. Kantari gogoratzen du ama Ibon RGk: «Sukaldean edo etxeko lanetan ari zenean kanta-marmarrean aritzen zen, eta oraindik ere halaxe aritzen da». Sekula jotzen ez zuen gitarra bat ere bazuen amak. Kutuna du Ibon RGk gitarra hori: «Horrekin ikasi nuen gitarra jotzen, eta oraindik ere erabiltzen dut». Mutil koskorra zela, gitarra hura hartu eta klaseak hartzera joaten hasi zen. Lehendabizi eskolaz kanpoko jarduera gisa hartu zituen klaseak; goizeko zortzietarako joan behar izaten zuen. Hura utzi, eta musika eskolara gero. Ez zuen, ordea, askorik iraun: «Gitarra handiegia zitzaidan garai hartan, eta posizio batzuek min ematen zidaten. Ez nintzen oso gustura aritzen». Ezkerra izateak ere izango zuen ikustekorik horretan. Gitarra hartu, eta alderantzikatzea eskatzen zion senak, hau da, mastari eskuinez heldu eta ezkerrez dantzatzea sokak. Baina ezetz amak, ez zela behar bezala ari: «On beharrez esaten zidan, eta zigor asmorik gabe». Eskuinen moduan jotzen du geroztik. Urte askoan, txistulari Gitarra behin-behingoz utzi, eta txistuari heldu zion gero. «Teknikoki hobekien» menderatzen duen instrumentua omen da txistua, eta ez da kasualitatea harekin osatu duen ibilbide luzea. Urte askoan Sestaoko (Bizkaia) Eusko Lorak dantza taldean aritu da txistulari, eta, egun beste etapa batean dagoen arren, ez du ahaztekoa: «Oraindik ere jotzen dut txistua, ez garai batean bezala, baina noizik eta behin joaten natzaie, eta behar-beharrezkoa zaienean haiekin aritzen naiz». Dantza taldeak izan zituen, hain zuzen, «euskal folklorearen eskola handia», musika tradizionalaren errepertorioa aski ongi ezagutzen baitu ibilbide horri esker. «Musika nahiko eskura zegoen, eta hala behar du; gazteei hori ikusaraztea oso garrantzitsua da, baita ahotsaren kasuan ere: beste edozein instrumenturen antzean, edonork izan behar du ahotsa lantzeko aukera» Inori begiratzekotan, herriko jendeari begiratu dio beti Ibon RGk: «Umetan auzokideak ikusten nituen jotzen, eta haiek imitatu nahi izaten nituen». Belaunaldi berriei begira jarraitu du hausnarrean: «Musika nahiko eskura zegoen, eta hala behar du; gazteei hori ikusaraztea oso garrantzitsua da, baita ahotsaren kasuan ere: gehiago bultzatu behar da ahotsa lantzeko aukera». Nerabezaroan beste aukera bat eman zion gitarrari. Lagun batzuekin elkartzen hasi, eta talde bat osatu zuten punkaren filosofiatik edanez: «Elkartu, jo, zarata atera eta gure gauzak egin». Eten zuen izena taldeak. Txistulari gisa egiten zuenarekin alderatu du bere rock taldeko jarduna: «Dantza taldean ezin zinen bidetik irten. Partitura gutxi batzuk zeuden, eta haiei jarraitu behar zenien. Gerora ikasten duzu horri ere buelta ematen ahal zaiola. Hain zuzen, jotzen diren aldiro berritzen dira partiturak, eta ez dago ezer ideia itxi hori justifikatzen duenik». Ibon RGren 'Sautrela'. Musika beti present Esnatzen denetik lokartzen den arte, musika gogoan darabil Ibon RGk: «Lanean ari naizenean ere, zerbait izaten dut buruan». Entzun beharrik ere ez du izaten harekin akordatzeko: «Ez naiz diskoak entzuten aritzen etengabe, ezta azken nobedadearen atzetik joaten ere, baina musika hor dago beti». Nonahi etor dakioke melodia berri bat, eta kasu horietan ez du zalantzarik izaten: telefonoa atera, eta grabatu egiten du unean berean. Abstraktuagoa ere izan liteke haren musikarako grina eta pentsamendua. Nolanahi dela ere, gauza bat eta bera eskatzen dio musikari: «Ez nazan utz. Zeharka nazala egunero, orain zeharkatzen nauen bezala». Badu, bestalde, premisa bat: «Daukazunarekin edozer egin daiteke musikan. Daukazun hori nola erabili, horixe da kontua». Eta buruak adina aburu daudela ere aplikagarria zaio premisa horri: «Jende interesgarri asko dago musikan, baina egiten dutena ez da baitezpada interesgarria niretzat». «Daukazunarekin edozer egin daiteke musikan. Daukazun hori nola erabili, horixe da kontua» Uko egiten dio birtuosismoari, baldin eta «erakuskeria hutsa» bada. Alta, haren aldekoa da; ikasbidea izan litekeen heinean, edo kantuari mesede egingo dion heinean. Idazlearen ofizioarekin alderatu du: «Zenbat eta hitz gehiago jakin eta egitura konplexuagoak ezagutu, orduan eta hobeto. Kontua da hitz horiek noiz eta nola erabili». Taldekide eta soinu jotzaile Garazi Navasen adibidea argigarria da, haren ustez: «Oso birtuosoa da, eta harrituta uzten du jendea. Ez du erakuskeriaz egiten, baina kantuak hala eskatuz gero, hor daude haren dedikazioa eta horretan eman dituen urteak; aberastasuna hor dago». Garbi du noizbait birtuosismo handia eskatuko lukeen kantarik bururatuko balitzaio ez liokeela bizkarra emango eta bilatuko lukeela hori egin ahal izateko modua. Alabaina, zehaztu du: «Besterik da nahi izango ote nukeen nire denbora opera bat egitera edo ozenago kantatzera bideratu». Ibon RG, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU Ahotsa, instrumentu Oinarrizko gauza batek liluratzen du Ibon RG: «Gizakia musika egiteko eta aditzeko gauza izateak». Eta berak, musika esperimentalean urratzen ari den bidean, ahotsa du bidaidea. Txikitandik izan du kantatzea gustuko. Bere lehen taldean ere gitarra jo eta abestu egiten zuen, baina artean ez zekien nora irits zitekeen, ezta zer-nolako aukerak emango ote zizkion ere ahotsak. Musika esperimentalean barneratu ahala deskubritu zuen hori, eta, batik bat, Paul Dutton Kanadako idazle eta soinu artista entzunez geroztik. Ibon RG: «Duttonek, egundoko birtuosista edo opera kantaria izan gabe, milaka soinu lortzen zituen bere ahotsa esploratuz. Hura entzunda, iruditu zitzaidan banuela arakatzeko eremu handi bat». Buelta asko eman zizkion hutsune horri, zergatik ote zen, edota ba ote zuen ikustekorik lotsak ahotsa lantzearekin. Hauxe uste du musikariak: «Performatiboki begiratuta, ahotsa instrumentu bat da, baina ez da gitarra bat: gorputzetik ateratzen da erabat, eta beharbada horregatik dago baztertuago». «Performatiboki begiratuta, ahotsa instrumentu bat da, baina ez da gitarra bat: gorputzetik ateratzen da erabat, eta beharbada horregatik dago baztertuago» Dutton bezala, Alan Lomax etnomusikologo eta folklorista edota Meredith Monk zinema zuzendari eta performerra ditu gogoko; estatubatuarrak biak. Baita Henri Chopin poeta sonoro frantsesa ere, konparaziorako. Baina Ibon RGren erreferentzia garrantzitsuenak ez dira baitezpada ospe handiko ibilbidea egindakoak edo izen ezagunak. Lomaxek Albanian, Grezian eta inguruetan egindako grabaketak goraipatu ditu Ibon RGk: «Ahots horiek ez daude bezatuta, ez daude kaiola baten barruan. Tempo eta afinazioaren aldetik oso kanpo daude, eta hori oso iradokitzailea egiten zait». Euskal Herrian ere aurkitu ditu perlak, esate baterako aspaldiko grabaketetan, bereziki Zuberoan: «Oso goitik kantatzen zuten». Pandero joleei ere erreparatu izan die: «Maurizia aipatzen da, eta Kantabrian ere badira halakoak. Behin, Lines Vejo entzun nuen kantari irratsaio batean, eta liluratuta utzi ninduen. Kantatzeko modu hori harrigarria egiten zaigu guri, baina haientzat guztiz normala zen». Abesteko era horiek miresteak ez du esan nahi haien gisako moldean aritu nahi duenik: «Nirearekin ari naizenean beste norbaiten traza hartzen baldin badiot, izkin egiten diot. Oso markatua baldin bada, ospa. Hori ez da bidea». «Nirearekin ari naizenean beste norbaiten traza hartzen baldin badiot, izkin egiten diot. Oso markatua baldin bada, ospa. Hori ez da bidea» Ahotsa bere horretan entzutea maite du gehien, hau da, efekturik gabe eta «bere zikinkeria guztiekin, arnasa ere nabari dela». Ahots hutsean askotan aritzen da, baina ez du lan guztia modu horretan egiten. Sarri bilatzen du bere ahotsari edo buruan duen ideiari ongi emango dion laguna. Alde horretatik, zernahi gerta dakioke lagungarri ahotsari, izan pianoa, biolina edo beste ahots bat. Baita ohikoak ez direnak ere, musika esperimentalean ez baitago ezer bazterrera kondenatuta. Baina zehaztu beharra dago: «Edozerk ez du balio, baina zernahirekin egin daiteke proba. Probatu, eta erabaki». Aspaldi ez dela entzundako sintetizadore eta flauta kontzertu bat eman du horren adibide gisa, eta Mixel Etxekoparrek Duot Free jazz Kataluniako bikotearekin egindako saio bat ere ez du erraz ahaztekoa: «Ez nuen halako konbinaziorik espero, eta itzela izan zen». Jolastea omen da kontua, baina jolas horren ondorioa onargarria ote den erabakitzeko faktore asko hartzen ditu kontuan. Haietariko bat momentua da: «Ahots batzuek ez dute elkarrekin funtzionatzen, momentu horretan halaxe erabaki duzulako; beharbada beste bati balio dio, edota zeuri beste momentu batean». Baina faktore guztien artean erabakigarriena belarria da Ibon RGrentzat. Sortzeko, alaitasuna Esperimentala sailkatzen zail den arren, behin baino gehiagotan ipini dizkiote adjektiboak Ibon RGren musikari. «Tristea edota sakona dela esaten didate, baina nik alai egon behar dut sortzeko, edo bederen ez dut arazo larririk eduki behar buruan». Are: «Kanta batek edo soinu batek betetzen zaituenean, berbera izaten da sentimendua: lilura, sublimazioa. Puntu horretara helduz gero, ahaztu egiten duzu beste guztia. Eta alaitasunak hartuko zaitu, irakite puntu horretara iritsi zarelako». Musika moldeak sentimendu jakinei lotzea kulturala dela dio, eta inertziaz ere gerta omen liteke. «Apurtu beharreko zerbait» dela iruditzen zaio: «Abestiaren letrak eraman zaitzake toki batera edo bestera, baina instrumentuak, soinu jakin batzuk, noten kateatze bat edo musikaren abiadura ez lirateke berez tristeziari edo alaitasunari lotu behar». Gomendio bat eman du aurreiritzi horien aurrean: begiak itxita entzutea, testuingurua ahaztuta. «Kanta batek edo soinu batek betetzen zaituenean, berbera izaten da sentimendua: lilura, sublimazioa. Puntu horretara helduz gero, ahaztu egiten duzu beste guztia» Ibon RG musikaria, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU ZAINDU MAITE DEN HORI Ahotsaren indarraz jabetu zenez geroztik, gogotik zaintzen du zintzurra Ibon RGk. Ez du erretzen; eta edari hotzak ere, akabo. Irakaslea da lanbidez, eta horretan ere beharrezkoa zaio ahotsa: «Irakasle gisa, saiatzen naiz ahotsa gehiegi nekatu gabe aritzen, hau da, beste era batera hitz eginez, ahotsa proiektatuz, ez hitz gutxiago eginez». Kontzerturik hurbil duenean, gehiago erreparatzen dio eztarriari: «Gainontzeko musikarien aldean, kezka gehigarri bat dugu guk, osasunez ongi egon behar baitugu. Gitarra edo tronpeta jo litezke gripeak jota, baina ahotsaren kasuan dena aldatzen da». Nolanahi ere, gorputza «azkarra» dela dio: «Askotan, hitzartua duzun kontzertua pasatu ostean gaixotzen da bat, ez aurretik». «Astakeriarik» egin izan du, halere: «Duela urtebete, zortzi kontzertu eman nituen zazpi egunetan, Portugal eta Galizian barrena». BERRIArekin izandako hitzordua «nekagarriagoa» egin zaiola ere aitortu du: «Kontzertuetan beste era batekoa da posizioa, eta jarraian hamar kanta abestu ditzaket beharbada. Baina hitz egitea gehiago kostatzen da. Horretarako nahi nuke nik birtuosismoa, nola egin behar den jakiteko».
dlvr.it
August 30, 2025 at 6:30 AM
|| DISKOA || Supertalde bat osatu du Iñaki Larrayoz, Larrak, bere bigarren lana kaleratzeko bidean, "Larra bideak II". Bakarlari moduan ulertu beharreko diskoa, nahiz eta Larra Bideak izenaren azpian publikatu. Iker Gurrutxagaren kritika.

Bihar @labasarea.bsky.social-n aurkezpena zuzenean.
Larra Bideak “Larra Bideak II” (2026) diskoaren kritika - MondoSonoro
Supertalde bat osatu du Iñaki Larrayoz, Larrak, bere bigarren lana kaleratzeko bidean, "Larra bideak II". Bakarlari moduan ulertu beharreko..
www.mondosonoro.com
June 11, 2026 at 7:38 PM
Zabaldu ditzagun euskararen bideak. Informa zaitez euskaraz. 🏃🏃‍♀️🏃‍♂️
Babestu BERRIA otsailaren 28a baino lehen, eta jaso Korrikaren petoa zure izen eta guzti. https://b.eus/76bf48...
February 16, 2026 at 7:38 AM
🐜Andrea Canepa artistaren 'Inurri bideak' erakusketa aurkeztu dugu

🐜Hemos presentado 'Inurri bideak', una exposición de la artista Andrea Canepa.
March 26, 2026 at 12:06 PM
📢Ostegunean, Lanbidek prestazio sozialak jasotzeko ezarritako traba, kontrol eta salaketa bideak protestatzeko mobilizatuko gara Milribilako Lanbideren aurrean.

Gogor kritikatzen ditugu postontzia bezalako neurriak, pertsona zaurgarrienak kriminalizatzea dakarrelako.
December 17, 2024 at 4:38 PM
Bideak basoa moztu zuen.
Orduan, basoak bidea moztu zuen.
April 17, 2025 at 5:43 PM
GUZTION LAGUNTZA BEHARKO DUGU...

BIZUM 696755741, kontzeptua, ISUNA.

ADIERAZPEN ASKATASUNA!

www.berria.eus/euskal-herri...
Joseba eta Eñaut Alvarezen aldeko elkartasun kanpaina abiatu dute
2023ko San Sebastian egunean 'Etxera' zioen pankarta bat jartzen saiatzeagatik 5.000 euroko isuna ezarri diete. Piztu Donostiak isuna ordaintzen laguntzeko bideak zabaldu ditu.
www.berria.eus
February 19, 2025 at 4:19 PM
@gureesku.bsky.social ekin elkarlan hitzarmena egin dugu Aberri Egunaren ospakizun bateratua bultzatzeko eta instituzionalizazioaren bideak urratsak sustatzeko.
Gure Eskuko zuzendaritzako Josu Etxaburu eta Irati Alvarez k eta EH Baterako Carlos Etchepare eta Mireia Epelde k sinatu dute akordioa.
February 24, 2026 at 12:25 PM
«Sareak ehunduta
euskara saretuz
etorkizunerako
bideak edertu.
Eskola publikoa
eta euskalduna
izan gaitezen
izan nahi duguna» 🎶

Entzun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia!
📽️ www.youtube.com/watch?v=Efgu...

Ekainaren 7an, Santurtzira! #Ehuntzen

@eepjaia.bsky.social @ehige.bsky.social
Izan nahi duguna // Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaia (Santurtzi, 2026)
YouTube video by EHIGE - Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea
www.youtube.com
April 29, 2026 at 8:39 AM
🇨🇺 Kuban egon da egunotan @gelejabarrieta.bsky.social, Harreman Politikoen idazkaria.

Lotura historikoak estutzeaz gain, Kubako egoera bertatik bertara ezagutu du eta AEBen blokeoari aurre egiteko lankidetza bideak aztertu ditu eragile politiko, sozial eta ekonomikoen eskutik.

youtu.be/TIiVeZS2J2M
Kubaren aurkako blokeoarekin amaitzeko eskatu du Gorka Elejabarrietak Habanara eginiko bisitan
YouTube video by Euskal Herria Bildu
youtu.be
September 13, 2025 at 10:56 AM
Gutxieneko soldata propioaren bidean urrats bat gehiago. Patronalei Lanbidearteko Akordio bat negoziatzeko deia luzatzen diegu

Aurreko astean, eskumena eskatuz Herri Ekimen Legegilea erregistratu genuen. Bi bideak bateragarri eta osagarri

Gutxieneko soldata, orain eta hemen
▶️ Confebask eta CEN patronalei dei egin diegu gutxieneko soldata propioa finkatuko lukeen Lanbidearteko Akordiorako negoziazio mahaia eratzeko

📸 Oihana Lopetegik Bilbon egin du erregistroa eta Imanol Karrerak Iruñean

🔗 labur.eus/lELTu
January 14, 2025 at 2:03 PM
🙂Gaur ere #OngiEtorriEuskararenMundura jardunaldietan daude AEKren ordezkariak
👉🏽"Askotariko bideak, hautu bat: zer eman digu euskarak?Erdarazko ereduetan eskolaratutakoen edota helduak zirela euskaldundutakoen gogoetak" hitzaldian, AEKko ikasle ohi Fernan Lópezek parte hartu du.
@kontseilua.eus
June 6, 2025 at 10:37 AM