#kazkabarra
Honelaxe ailegatu da #ekaitza eta #kazkabarra #Lakuntza-ra.

#timelapse
June 11, 2025 at 8:47 PM
Ekaitzek eurite handiak, kazkabarra eta tenperaturen bat-bateko jaitsiera utzi dituzte Hego Euskal Herrian

orain.eus/eu/aktualita...
Ekaitzek eurite handiak, kazkabarra eta tenperaturen bat-bateko jaitsiera utzi dituzte Hego Euskal Herrian
orain.eus
August 9, 2026 at 9:36 AM
Bai. Kazkabarra oso indartsua izan zen... eta zalantza bat: karbonozko bizikleta batek tximista erakar dezake, ezta? (Eta elkarren inguruan 180 badaude, eta gainera mendian...).
August 25, 2026 at 7:45 AM
Euritan dantzan. Ez da atzo arratsaldean Flamenkan jo zuten taldeen errepertorioko abestia, baina ondo azaltzen du bertan gertatutakoa.
Euritan dantzan egin zuten Flamenkan
Euritan dantzan. Ez da atzo arratsaldean Flamenkan jo zuten taldeen errepertorioko abestia, baina ondo azaltzen du bertan gertatutakoa. Arratsalde erdian ekaitzak jaien parte izaten jarraitu nahi zuela erabaki zuen eta gogotik egin zuen euria, baita kazkabarra ere.
irutxulo.hitza.eus
August 10, 2026 at 8:30 AM
Argindar dorrea zintzilik eta zubirik gabe Larrunbe Txiki baserrian: Eurite handia eta kazkabarra nonahi. Hala izan zen ekainaren 14ko gaua Ikaztegietan (Gipuzkoa). Lehen begiratuan, ekaitzak urez hartu zituen errepideak. Hurrengo goizean, ordea, kalteak handiagoak ziren: luiziak eta herrigunetik…
Argindar dorrea zintzilik eta zubirik gabe Larrunbe Txiki baserrian
Eurite handia eta kazkabarra nonahi. Hala izan zen ekainaren 14ko gaua Ikaztegietan (Gipuzkoa). Lehen begiratuan, ekaitzak urez hartu zituen errepideak. Hurrengo goizean, ordea, kalteak handiagoak ziren: luiziak eta herrigunetik kanpoko belardietan hondamena. Larrunbe Txiki baserrirako bidea eta baserria bera izan ziren kaltetuetako batzuk. [articles:2145527] Baserriaren ondoan dagoen errekak gainezka egin zuen, eta suntsitu egin zuen baserrira iristeko zubia. Are gehiago, baserria errota izandakoa denez, erreka etxe barrutik igaro zen, bidean topatutako hondakinak utzita. Hori guztia gutxi balitz bezala, uholdeak ondoan dagoen Ibedrolako argindar dorrearen oinarria hondatu zuen. Errekaren ibilguaren erdian eta zuhaitzen adarren artean dago dorrea, kableetatik zintzilik. «Arriskutsua da dorrea dagoen lekuan egotea», esan du Larrunbe Txikiko Imanol Maizek. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean jakinarazi zuen diru laguntza emango ziela euriteen ondorioz kaltetuak izan ziren herriei. Oraindik ez du zehaztu, ordea, kalte ordainak leku pribatuetako kalteak ere barne hartzen dituen ala ez. Jakin ezean, Maiz eta familia ezin dira hasi konponketa lanak egiten, garestiak baitira. «Konponketek baserri guztiak baino gehiago balio dute». Maiz Ibedrolarekin jarri zen harremanetan, eta, teknikari batek dorrearen egoera aztertu ondoren, dorrea aldatzeko kontratua sinatu zuten. Egunek aurrera egin dute, baina, eta dorrea lehengo leku berean dago. «Auzoak argindarra duenez, Ibedrolarentzat ez da presazkoa». Kontratuaren erreklamazioa bidali zien, eta Maiz aho bete hortz gelditu zen energia enpresaren erantzuna ikusirik: «Esan didate momentu honetan stockean ez dutela horrelako dorrerik». Familiak berak jarritako ohol batzuek eta zurezko eskailera batek egiten dute zubi lana baserrira iristeko. Nola edo hala, atera dituzte baserri barruko hondakinak, baina ez dakite zer egin haiekin: «Ezin ditugu trasteak garbigunera eraman ez badugu biderik». Prozesua luzatzen ari da. «Baserrian bizi ez garenez, hasieran ulertzen genuen gure kasua ez zela lehentasuna. Baina denbora igaro da, eta ez dugu erantzunik jaso», kexatu da Maiz. «Etsitzen hasiak gara».
dlvr.it
August 15, 2025 at 8:01 AM
Significado de #kazkabarra En euskera kazkabarra En español granizo.. kazkabarra
January 21, 2025 at 1:13 PM
Meaning of #kazkabarra In Basque Spanish kazkabarraEn hail.. kazkabarra
January 28, 2025 at 9:04 PM
EGURALDIA | Abisu horia arratsalderako euriagatik, bereziki Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan
orain.eus/eu/eguraldia...
Abisu horia arratsalderako euriagatik, bereziki Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan
Euskalmetek eta AEMETek abisu horiak aktibatuko dituzte arratsaldean euri eta ekaitzengatik. Kazkabarra ere egin dezake eta haizeak oso gogor joko du boladaka.
orain.eus
May 10, 2026 at 10:37 AM
EKAITZAK NAFARROAN | Euria eta kazkabarra gogotik bota ditu Nafarroako hainbat txokotan igande arratsaldean orain.eus/eu/eguraldia...
Euria eta kazkabarra gogotik bota du Nafarroako hainbat txokotan igande arratsaldean
Iragarpenak bete dira eta 17:00etatik aurrera hasi da euria zarra-zarra, baita kazkabarra ere han-hemenka. Goizuetan bota du gehien 24,9 litro pilatu dira ordu erdian. Beran ere euroa goi eta behe, ...
orain.eus
August 31, 2025 at 7:24 PM
Significado de #kazkabarra Em chuva de kazkabarraEn espanhol Basco.. kazkabarra
January 14, 2025 at 1:00 PM
Kazkabarra!!!
Adi gaur ekaitzekin, alerta laranja dugu eta!!!
#Espejo #eguraldia
July 11, 2025 at 4:14 PM