#mahastiak
March 7, 2025 at 12:32 PM
🍇🚶‍♂️ Jarri martxan zure euskara! 🚴‍♀️🍷

Euskaraz mintzatu, mahastiak ezagutu eta ardo dastaketa batez gozatu nahi? 

🔗 https://navarramedia.es/helmuga-abendu-actividades-gratuitas-en-euskera-2026/

Antolatzen du: Erdialdeko Partzuergoa
Finantzatzen du: @gobiernonavarra.bsky.social
October 1, 2026 at 1:05 PM
📺 #Teknopolis Mahastiak klima-aldaketaren aurrean teknopolis.elhuyar.eus/eu/erreporta...

@azti.bsky.social‬ en elikagai-enpresek ingurumenean duten eragina arintzeko tresna bat garatu dute; @neikerbrta.bsky.social‬ en klima-aldaketak eragindako egoera berrira egokitzen saiatzen ari dira.
May 22, 2025 at 7:03 PM
📻| #Eskofera

Mahastiak eta ingurumena. Txakolina eta ardoa. AZTIko Maite Cidad eta Neiker-eko Ana Aizpurua, gurekin. azken saioan:
zientzia.eus/zientzia-irr...

Gainera, ozeanoen iluntzea eta koalen usaina!
@elhuyar.bsky.social @azti.bsky.social @neikerbrta.bsky.social
Arg. Zarateman CC
June 12, 2025 at 11:04 AM
Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro bideratuko ditu Euskadiko mahastiak modernizatzeko
orain.eus/eu/aktualita... #orainberriak
Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro bideratuko ditu Euskadiko mahastiak modernizatzeko
Dirulaguntzak 105 hektarea baino gehiago berregituratzen eta birmoldatzen lagunduko du, "mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko".
orain.eus
January 2, 2026 at 11:52 AM
Quite a big turn of events in the Rioja - Álava producers ongoing conflict.
www.hudin.com/new-basque-d...
New Basque Denomination of Origin annulled by high court
In what is a great deal of finality to the ongoing conflict between the creation of the DO Viñedos de Álava/Arabako Mahastiak and DOC Rioja, a high court in Basque Country has ruled that the new denom...
www.hudin.com
November 13, 2024 at 5:02 PM
Aukera errezak, azkarrak eta eraginkorrak itzala sortzeko kale estuetan: Egiturak eusteko eta kiwiak zein mahastiak, argazkian bezala COMBARRO(Galizia)
#DenonBerdeguneak
July 21, 2025 at 2:19 PM
Arabako Errioxa. Mahastiak ezker-eskuin. Abuztuaren bukaera da, eta laster bilduko dituzte mahats mordoak. Mahastiak, Arabako Errioxako paisaiaren eta nortasunaren ikurrak. Ez bakarrak. Eguzki plakak ere zabaltzen ari dira, eta Labrazan parke eoliko bat egitea onartu dute administrazioek. 200…
Haizea alde, haizea kontra
Arabako Errioxa. Mahastiak ezker-eskuin. Abuztuaren bukaera da, eta laster bilduko dituzte mahats mordoak. Mahastiak, Arabako Errioxako paisaiaren eta nortasunaren ikurrak. Ez bakarrak. Eguzki plakak ere zabaltzen ari dira, eta Labrazan parke eoliko bat egitea onartu dute administrazioek. 200 metroko zortzi haize errota izango ditu, Labrazaren ondo-ondoan. Iberdrolaren eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa batek bultzatu du proiektua, Aixeindarrek. Piaspeko proiektua, aldiz, bertan behera geratu da. Norvegiako Statkraft enpresarena zen, eta Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako (Gipuzkoa) lurretan egin asmo zuten. Labrazako proiektuaren kontra aritu da Unai Velilla, Arabako Errioxa Bizirik plataforman, eta Piaspekoaren aurka Maite Segurola, Sañu Bizirik-en. Bi leku, borroka bera. Bastida esnatu da, eta bisitariak hasi dira herrian aurrera eta atzera, batzuk gidariari eta haren azalpenei segika, besteak ardo botilak jada eskuetan. Bastidan elkartu dira Velilla eta Segurola. Mendiak aske dioen tixertarekin agertu da Segurola. Velillak ez du aldarrikapenik soinean, oraindik ez baitute elastikorik prestatu. Ez dute aurkezpen askorik behar izan elkarrekin hitz egiten hasteko. Solasean ari direla, begirada mahastiez harago pausatuz gero, Arasko (Nafarroa) haize errotak ikusten dira, urrunean. Noiz eta nola izan zenuten Piaspeko eta Labrazako proiektuen berri? UNAI VELILLA: Egunkari batean irakurri genuen. MAITE SEGUROLA: Sañu Bizirik-ekoek ere komunikabideen bidez jakin genuen. Nola erreakzionatu zenuten? VELILLA: Arduraz hartu genuen, ez baikenekien zer etor zitekeen Arabako Errioxara. Egia da aurretik Labrazako bizilagunek lana egin zutela, baina, gure ustez, eskualdera ez zen iritsi informazio hori guztia, eta jendeak ez zeukan proiektuaren berri. SEGUROLA: Halako boom handi bat izan zen, 2022ko udazkenaren bueltan. Irailean egin zen publiko proiektu guztia, eta udalak erabaki zuen Soreasu antzokian batzar erraldoi bat egitea proiektua abiarazi nahi zuen enpresarekin. Aurkezpen hori oso argigarria izan zen, enpresak promes asko egin zituen eta: gardentasuna, ingurumen arlorako errespetu gorena, eta halako lankidetza bat ere bai, bertako enpresekin. Gerora ikusi dugu promes horiek ez direla bete inondik inora. 1) Sañu Bizirik eta Arabar Errioxa Bizirik Ikus-entzunezkoen lantaldea Antolatu behar zenutela iruditu zitzaizuen? VELILLA: Behar bat ikusi genuen: Arabako Errioxan zabaltzea zer etor zitekeen. Ardura moduan hartu genuen plataforma bat sortzea eta informazio guztia eskualdean zabaldu ahal izatea, defentsa moduko bat antolatu ahal izateko. Defentsa, bi modutara: batetik, Labrazako proiektuari aurre egiteko; bestetik, EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren bitartez [LPS] etor daitezkeen proiektu guztiei. Burokratikoki banatuta daude, baina lotura dute. Arabako Errioxan ez dago mugimendu askorik, eta plataformaren helburua da eskualdea suspertzea. Labraza herria mugitu da, baina inguruko herrietako biztanleak, proiektuaren berri ez dutenez, ez. SEGUROLA: Piaspe proiektuari dagokionez, segituan batzar batera deitu zen herrian. Parte hartzea handia eta askotarikoa izan zen. Ez zen zaila izan herrian mugimendua sortzea. Aintzat hartu behar dugu proiektuak zuzenean eragiten dien auzotarrek hasieratik eta oso aktiboki parte hartu dutela, eta haien inplikazioa eta kohesioa izugarri garrantzitsuak izan direla prozesu honetan guztian. Txillarramendi auzo elkartea lanean hasi zen proiektuaren berri izan orduko. 23 baserri daude proiektuak hartuko lukeen eremuan. Hasieratik astakeria bat iruditzen zitzaigun proiektua, batez ere babes bereziko hiru guneren erdian dagoelako; korridore natural moduan har genezakeen eremu bat izango litzateke: Hernio-Gazume hartzen du, Izarraizko mendikatea ere bai, eta Pagoetaren erdian dagoen mendi formazio bat. Hasieratik genekien hegazti babestuak pasatzen direla handik, eta habiak ere badaudela. «Ez dugu erakundeen inolako babesik sumatu. Ez dute mugimendurik egin, jakinda ere proiektuak zer-nolako inpaktua eduki dezakeen gure eskualdean» UNAI VELILLA Arabako Errioxa Bizirik plataformako kidea Neurri batean, bakarrik sentitu zarete? Herritarrak enpresei eta halako proiektuei aurre egiten. Enpresek badituzte abokatuak, badute burokraziaren berri, eta herritarrek nola edo hala antolatu behar dute... VELILLA: Bai. Ez dugu erakundeen inolako babesik sumatu. Hor sar genitzake Arabako Errioxako kuadrilla, udalak... Ez dute mugimendurik egin, jakinda ere proiektuak zer-nolako inpaktua eduki dezakeen gure eskualdean. Eskerrak herritarren plataformak dauden; bestela, horrelako proiektuak udaletara iristen dira, udaletxe barruan geratzen dira —are gehiago gai gatazkatsuak badira—, eta oposiziorik gabe ezartzen dituzte. Inor ez da arduratzen, eta inork ez du zalantzan jartzen. Plataformetan parte hartzen duten herritarrei esker, alarmak sortzen dira, eta benetan mahai gainean jartzen dira proiektu horiek ekar ditzaketen ondorioak. SEGUROLA: Erakundeen laguntza handirik izan ez bagenuen ere, esan behar dut inguruko elkarteen laguntza handia izan dugula: Naturkonena [Gipuzkoako talde ekologisten eta naturazaleen koordinakundea], Mutrikuko natur taldearena, Euskal Herria Bizirik sarearena... Nondik hasi, zeri heldu, Industria Sailera joan behar dela, beste paper hori lortu behar dela... Beste elkarteen, taldeen eta plataformen bidez jakin dugu horrelako pausoak egin behar zirela. SEO Birdlife ere gainean egon da: hasieratik genekien hegazti babestuak zebiltzala eremu horretan. Erakundeen babesik jaso ez badugu ere, inguruan bidelagun asko izan ditugu, eta askotarikoak. Proiektuaren berri izan eta gero, nondik hasi? Zer egin? SEGUROLA: Irakurrita, galdetuta eta Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailera asko deituta. Ez dugu ahaztu behar erakunde horiek gureak ere badirela eta informazio hori lortzeko eskubidea dugula. Joan eta eskatu egin behar da. Zorionez, hasieratik izan dugu horren inguruko aholkularitza, eta asko irakurri eta asko ikasi dugu. VELILLA: Garrantzitsua da ditugun harreman sareetatik tiraka ibiltzea ere. Plataformak, elkarteak, norbanakoak... SEGUROLA: Gure kasuan, zerbaiten falta sumatu dugu udalari dagokionez: herritarrei informazioa helaraztea. Apustu handia egin dugu herritarrei formakuntza ematen eta informatzen, eta horretarako guk ere prestatuta egoteko beharra genuen. Ez dugu sentitu udalak proiektu honen oso kontra agertu direnik, salbu Zestoako Udala hasieran. Geroago udalek alegazioak aurkeztu zituzten, alegazio teknikoak. Herri mugimenduaren eta egindako presioaren ondoriotzat hartu genituen alegazio horiek. 2) Gardentasuna Ikus-entzunezkoen lantaldea Udalen informazio falta salatu izan duzue. Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak. Bai Azpeitia bai Labraza herri txikiak dira, eta denok ezagutzen duzue elkar. Horrek larriago egiten du informazio falta? SEGUROLA: Irudipena dut prozesua errazago eta gardenago egin zitekeela gure herrietan bertan. Noiz edo noiz aipatu izan dugu nahita falta izan ote den informazioa. VELILLA: Guri dagokigunez, kontzejuek ere badute euren lurraldeen gainean erabakitzeko eskubide hori, baina, justu kasu honetan, deuseztatu dute. Labraza kontzeju bat da, Oionen barrukoa, eta Oionen hartu dituzte erabakiak, nahiz eta Labrazako kontzejuak hainbat aldiz ezetz esan dion proiektuari eta alegazioak aurkeztu dituen. Oiongo Udalak hartu du erabakia, kontzejuaren gainetik pasatuta. SEGUROLA: Horrekin lotuta, uste dut kontakizun interesatu bat egon dela hor, batez ere Labrazako kasuaren bueltan sortua: haren arabera, udalek ez dutela autonomiarik erabaki batzuen gainean. Hori ez da egia, inon ez baitago frogatuta legeak zenbateraino pasatu daitezkeen udal araudien gainetik, eta uste dut ordu hartan interpretazio interesatu bat egin zela benetan, egoera salbatzeko. Udal bakoitzak ditu hiri antolamendurako bere proposamenak, eta proposamen horien gainetik pasatzea ez da hain erraza, zuritu egin behar da hori. Piaspe proiektuaren kontrako taldeen agerraldia, parke eolikoaren proiektua bertan behera geratu eta gero. JON URBE / FOKU  Baina horretarako onartu zuten EAEko Ingurumen Administrazioaren Legea, hau da, Tapia legea delakoa, ezta? Zenbait proiektu goi mailako interes publikokoak izendatzeko, eta udalei eragozteko haiei kontra egitea. Badago zirrikiturik lege horren eragina saihesteko? SEGUROLA: Tapia legea denon gainean dagoen mamu bat da, baina ez dute aplikatu oraindik. Labrazako proiektuaren harira, aipatu zen parke eolikoaren egitasmoa udal erabakiaren gainetik egongo litzatekeela, baina hiri ordenamenduari dagokionez, lurralde antolaketari dagokionez, badaude lege oso espezifikoak. Oraindik ez dago batere argi LPSak berak ere zenbaterainoko hierarkia duen lege horien gainean. Tapia legea-z harago doan zerbait da. Halako proiektuak [parke eolikoenak] aplikatzen direnean, ordenamendu bereziak, hiri antolaketa bereziak egin behar izaten dira. Orain herri edo eskualde batean jarri nahi dute parke eoliko edo fotovoltaiko bat, gero beste batean, hurrena bestea batean... Antolaketa, ordena, estrategia falta dira? VELILLA: Gure irudipena da ez dagoela inolako ordenarik eta antolaketarik, eta ez dute azaltzen proiektu horiek zer beharri erantzuten dioten. Askotan aipatzen dute energia berriztagarriak aurrera atera behar direla deskarbonizaziorako, baina egia da ez direla deskarbonizazio prozesu bat egiten ari. Errealitatea da gizarte moduan gero eta energia gehiago kontsumitzen dugula eta berriztagarriak agertu direla energia behar horri erantzuteko, hau da, gehitzeko. Deskarbonizazioa haien aitzakia edo argudio nagusia da proiektuak aurrera ateratzeko eta jendeak begi onez hartzeko. SEGUROLA: EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialean ikusten da zona batzuk irizpide berezirik gabe markatzen dituela. Haize gaitasuna eta eguzki gaitasuna jartzen dituzte adibide gisa. LPS horrek, batetik, enpresei eremu batzuk markatzen dizkie proiektuak martxan jartzeko eta, bestetik, erraztu egiten du proiektuak ezartzeko ibilbide burokratikoa. Ez dugu ikusten inondik inora LPSa benetan herriaren beharretara egokitutako plan bat denik, besteak beste ez dakigulako benetan zer behar dauden. Ikus dezagun zer behar dugun, zertarako behar dugun, eta horren arabera non jarri ditzakegun berriztagarriak eta non ez, hala behar badugu. Eredu aldaketaz hitz egin behar da, eta eredu sozioekonomiko honek ez digu balio deskarbonizaziorako. Kapitalismoa bera jarri behar dugu zalantzan, eta hortik hasi behar dugu. Gaur egungo jendarteak zer behar ditu aurrera ateratzeko? Zer behar dugu sozialki eta natura aintzat hartuta bizitza duin eta bizigarriak izateko? Zer behar dugun jakin ondoren, ikusiko dugu nola sortu. Uste dut aurreko planifikazio hori guztia falta dela. VELILLA: Saiatzen gara herritarrei azaltzen gu ez gaudela berriztagarrien kontra, proposatzen den ereduaren kontra baizik. Hau da, kontua da zertarako ekoizten dugun energia. Plan horrek doako barra bat jartzen die eskura enpresa pribatu batzuei, proiektuak aurrera atera ditzaten. Iruditzen zaigu energia ekoizten ari garela energia enpresa pribatu batzuek eta hainbat oligopolio energetikok dirua lortzeko, horretarako bakarrik, eta berdin zaiela mendien eta ibaien gainetik pasatzea eta baso soiltzea. 3) Beharrei erantzunik ez Ikus-entzunezkoen lantaldea Energia berriztagarrien alde zaudete? Parke eolikoen eredu honen kontra zaudete? SEGUROLA: Lehen esandakora itzuliko nintzateke. Ez dut baztertzen zentral eolikoak behar izatea, handiagoak izan edo txikiagoak izan, baina ikusi behar dugu nola egin. Kontuan hartu behar dugu gaur egun daukagun sare elektrikoa ez dagoela prestatuta energia berriztagarrien tokiko zentralek sortzen duten argindarra hemen bertan kontsumitu ahal izateko. Ez da sare deszentralizatu bat. Horrek zuzenean baldintzatzen du zer eredu hartu beharko genukeen. Ereduaz pentsatu behar dugu, eta horren arabera hitz egingo dugu berriztagarriak behar ditugun edo ez. Asko hitz egiten da berriztagarriez, emango diguten autonomiaz, burujabetzaz, baina ezin dugu ahaztu haize errotak eta plaka fotovoltaikoak egiteko erregai fosilak eta mineral arraroak behar direla, garraiatu egin behar direla... Horren guztiaren menpe gaude oraindik ere, Hegoalde Globalaren menpeko. Beste batzuen bizkar sostengatzen den gizarte bat eraiki dugu. Ez dakit egokiena den gure etorkizuna beste batzuk esplotatuz bermatzea. «Uste dut kontakizun interesatu bat egon dela, batez ere Labrazako kasuaren bueltan sortua; haren arabera, udalek ez dute autonomiarik erabaki batzuen gainean. Hori ez da egia. ' Tapia legea' denon gainean dagoen mamu bat da, baina ez dute aplikatu oraindik » MAITE SEGUROLA Sañu Bizirik-eko kidea Gutxiegi hitz egiten da energia berriztagarriak sortzeko azpiegituren B aldeaz? Haiek egiteko erabiltzen diren materialez, jartzeko egin behar diren pistez, birziklatzeko zailtasunez... VELILLA: Normalean, haize errotek 20-25 urte irauten dute. Gero, leku batzuetan hegalak lurperatu egiten dituzte, birziklatzea oso garestia da eta. SEGUROLA: Naturatik hartzen duten energia berdea da, baina haize errotak eta plaka fotovoltaikoak ez dira garbiak eta berdeak. Gizartearen parte handi bat berekoia da? Energia berriztagarriak ustiatzeko eredu horren kontra egonda ere, onartzen ditu edo onartzeko prest dago bere inguruan ez baldin badaude? VELILLA: Orokorrean, horrelako pentsaera bat badago, baina, azkenean, tartean dago bizi garen gizartean sortzen duzun kultura ere, ez bakarrik energiarekin. Hitzaldietan-eta ikusten dut jendea ez dela jabetzen zer dakarren honek guztiak. Neu ere ez nintzen jabetzen. Ez nuke ardura norberaren gain utziko. SEGUROLA: Uste dut, Unaik esaten zuen moduan, herritarren bizkar jartzea dela egin daitekeen gauzarik sinpleena. Arazo konplexuak dira, eta erantzun konplexuak behar dituzte. Goiz edo berandu hasi beharko dugu pertsona bakoitzaren kontsumoaz ere hitz egiten, baina gaur egun gizarte sistema oso bat, eredu sozioekonomiko oso bat dago erregai fosilen gainean eraikita. 4) Instituzioen jokoak Ikus-entzunezkoen lantaldea Piaspeko proiektua bertan behera geratu da. Labrazakoak aurrera jarraituko du. Bata garaipena eta bestea porrota dira zuentzat? VELILLA: Egia da plataformarekin hasi ginenean jada dena oso aurreratuta zegoela, eta ez zegoela esperantza askorik. Sentsazio gazi-gozoa da. Pozik gaude, gai izan garelako oso apalduta eta itzalita zegoen eskualde bat mugiarazteko, jendea trebatzeko eta kontraesanak azaleratzeko; gainera, jendearen erantzuna oso ona izan da, baina triste gaude, ziur asko proiektua aurrera aterako delako. Errealitatea gordina eta zaila da. Hala ere, oraindik badugu itxaropena geldiarazteko. Haize errotak jartzen ez dituzten arte, hor jarraituko dugu, eta aukera horiek badaude. SEGUROLA: Oraingoz garaipen gisa ospatzen ari gara, baina ez nuke eskua sutan jarriko. Enpresak adierazi du pentsatuko duela bide judiziala hartuko duen edo ez. Duela hiru urtetik erabiltzen ari garen argudio berak dira proiektu hau geldiaraztea lortu dutenak. Informazioa bazegoen. Alde horretatik, galdera handi bat sortzen zaigu: zergatik utzi zaio proiektu honi irauten, luzatzen eta bide hau guztia egiten, hasieratik bagenekizkien gauzak izan badira proiektu hau geldiarazi dutenak? Pozik gaude, garaipena urte askotako borrokaren ondorio da eta, baina ez gaude lasai. Lehen aipatu dugun LPSa onartuko balitz, bi parke eolikoren eta parke fotovoltaiko baten proiektuak izango genituzke eskualdean mahai gainean. Eskuetatik joaten ari zaigun munstro baten makineriaz ari gara. Kasu honetan zortea dugu, prest harrapatuko gaituztelako eta trebatzen aritu garelako. Araba Bizirik-en mobilizazio bat, iaz, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Proiektu horien kudeaketak agerian utzi ditu EH Bilduren kontraesanak? Labrazako proiektuan kontra egon dira, baina, gero, EH Bilduko alkateak onartu egin du. VELILLA: EH Bilduk Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari Buruzko Legea eta Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu ditu; beraz, ez dago kontraesan handirik; lehen saltzen zuten diskurtsoarekin alderatuta bai, ordea. Labrazan, kontzejuaren erabakiaren eta hitzaren gainetik pasatu dira. Kanpaina egin zuten proiektu horren kontra, eta, bat-batean, proiektu hori aurrera ateratzen laguntzeko eman dute botoa. Labrazakoa ez da kasu bakana, ikusi dugu zer gertatu den Arratzua-Ubarrundian eta Aramaion ere [Araba]. Erabaki nazional bat da. Halako gatazkak izaten diren eskualdeetan argi eta garbi ikusten ari gara zenbait jenderi sekulako desilusioa pizten ari zaiola. SEGUROLA: Nik uste EH Bildu egiten ari den politikak estrategia orokor bati erantzuten diola. Ikusten dut badaudela barne orekako arazoak, badaudela kontrako iritziak, eta seguruenik ez dela erraza izango oreka horiei guztiei eustea. Bestalde, ikusten dugu komunikabideetan ere legitimitate soziala eman nahian dabiltzala trantsizio berde izendatutako horri, kapitalaren beharrei erantzuten ari den trantsizio horri guztiari. Bestela ez dago ulertzerik Oterok Tapia besarkatzea [Mikel Otero, EH Bilduko legebiltzarkidea eta Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu ohia], EAEko Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari Buruzko Legea onartu izana edo beste hainbat pauso eman izana. Aintzat hartuta barneko orekei eusteak ez duela batere erraza izan behar orain. Labrazakoa onartzeko alkatearen argudioa izan da onartu beharra zuela, prebarikazioa egotz ziezaioketela. Onartu beharra zuen? VELILLA: Esan zuten legeak behartuta onartu zutela, baina ez zen inolako azalpenik egon. Gaia osoko bilkurara eramatea erabakitzen duzunetik bi urte dituzu onartu ahal izateko, eta jakin badakite proiektuaren kontrako helegitea aurkeztu zela. Plan berezi hori epaitegietan dago, alegazioak aurkeztu ziren, eta hori guztia argitu behar da oraindik, hau da, epaia atera behar da. Orduan, zer gertatu da hemen? Epe guztiak azkartu egin dituztela. Zergatik hainbesteko presa plana onartu ahal izateko? Benetan proiektu horren kontra baldin bazaude, agortu egin beharko zenituzke dituzun bide eta baliabide guztiak, atzera bota ahal izateko. Hori egiten ez baduzu, zer interes daude atzean? Auskalo. Egia da diru asko dagoela tartean, eta interes asko ere bai. Eusko Jaurlaritza ere tartean da, Aixeindar enpresaren bidez. VELILLA: Eusko Jaurlaritzaren apustua indartsua da. Zergatik? Aixeindar dagoelako tartean. Eusko Jaurlaritzak [Energiaren Euskal Erakundearen bitartez] Iberdrolarekin partekatua du Aixeindar enpresaren jabetza. «EH Bilduk Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari Buruzko Legea eta Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu ditu; beraz, ez dago kontraesan handirik; lehen saltzen zuten diskurtsoarekin alderatuta bai, ordea» UNAI VELILLA Arabako Errioxa Bizirik plataformako kidea Udalen jarrerak izan al du ondoriorik herriko giroan? Hausturarik izan da? VELILLA: Desadostasunak izan dira. Agian harreman pertsonal batzuk hautsi dira, lehen lagunak zirenak orain ez dira hain lagunak, baina, ikusi dudanez, Oionen orokorrean ez da horrelako giro nahasirik sortu. Esango nuke Labrazaren eta Oionen artean nolabaiteko deserosotasun bat sortu dela. SEGUROLA: Antzeko egoera izan dugu Azpeitian, Zestoan eta Errezilen. EH Bilduko udal batek horrelako proiektu bat eta enpresa bat babestea harrigarria egin zitzaigun hasieran, desadostasuna adierazi genuen gero, eta gatazka ere izan da momentu jakin batzuetan. Esango nuke harreman pertsonal batzuk hautsi direla horregatik. Ez dakit EH Bilduk egin duen gogoeta ea nola den posible berak gobernatzen duen hainbeste udaletan halako proiektuak kokatu izana. Ikuspegi oso konspiranoikoa dela esango nuke, baina koalizioa agintzen ari den lekuetan bat-batean halako proiektuak azaltzen dira. Zeinen beharrei erantzuten diete proiektu horiek? Interes politikorik badute? Zalantza hori gelditu zait barruan. UAGAk salatu izan du parkeak bultzatu dituzten enpresa batzuek jarrera erasokorra izan dutela lur jabeekin, nekazariekin, eta mehatxuak ere egin dizkietela lurrak erosteko edo errentan hartzeko. Baduzue halako kasuren baten berri? VELILLA: Uste dut gure eskualdean gertatzen ari den prozesu batean jarri behar dugula arreta: ardogileei ezinezkoa zaie euren jarduna duin aurrera eramatea: upategiek ardoa ekoizteko eskatzen dituzten baldintzengatik, mahastiak landu ahal izateko bete beharreko baldintzengatik.... Baldintzak zorrozten ari dira. Horren harira, [energia berriztagarrien] enpresa bat etortzen bada sekulako eskaintza egitera lurrak zenbait urtez alokatzeko, urtean 30.000 euro ordaintzeko prest, nekazariak alokatu edo saldu egingo dizkio, jakina. Hor jarri behar da arreta. Baina egoera hori ezin da ulertu erakundeen legerik gabe. Badago politikariek eta enpresariek sortzen duten egitura bat, ezinezko egiten duena gure lanetik bizitza duin bat ateratzea. Enpresek egoera horiek baliatzen dituzte. Prozesua ez da jendeari estortsioa egitea, lurrak lantzea errentagarria ez izatea baizik. SEGUROLA: Gure kasuan Statkraftek beste enpresa bat bidali zuen zuzenean auzotarrengana eta baserritarrengana, esanez desjabetze enpresa bat zela eta hobe izango luketela lurrak alokatzea edo saltzea. Presio zuzena egin diete bai udalei, bai auzotarrei. Jokabide horiek oso urrun daude enpresak hasieratik saltzen zuen gardentasun horretatik. «EH Bilduko udal batek horrelako proiektu bat eta enpresa bat babestea harrigarri egin zitzaigun hasieran, desadostasuna adierazi genuen gero, eta gatazka ere izan da momentu jakin batzuetan» MAITE SEGUROLA Sañu Bizirik plataformako kidea Besterik? SEGUROLA: Ezin dugu aipatu gabe utzi Aroztegiko [Lekaroz, Nafarroa] proiektuaren kontrakoen epaiketa. Proiektua bestelakoa baldin bada ere, epai horren zain jarraitzen dugu Euskal Herrian, eta gurea bezalako plataformentzat mugarri izango da epai hori. Zergatik? Aroztegiaren kontrako plataformari talde kriminal gisa jokatzea egozten diote, eta talde kriminal gisa hartuko balituzte desobedientzia egiteagatik, obra batzuk modu baketsuan geldiarazteko pausoak emateagatik, pentsatzen dut mugarri bat jarriko luketela beste plataforma guztiok tokian tokiko proiektuei aurre egiteko hartzen ditugun bideen inguruan. Beldurra daukat epaia eredutzat hartu nahi izango dutela. Aroztegikoak zigortuak izango balira, beste guztiok arriskua izango genuke bide berean izateko. maite segurola garmendia (Azpeitia, Gipuzkoa, 1981). Hezkuntza bereziko irakaslea da ikasketaz, eta irakasle aritzen da Errezilgo eskola txikian (Gipuzkoa). Sañu Bizirik-eko kidea da plataforma sortu zenetik, eta bozeramaile lanak egitea ere egokitu zaio, hala nola Piaspeko proiektua bertan behera geratu eta gero Azpeitian egin zuten agerraldian. Urte asko egin zituen mugimendu feministan, eta uste du borroka batek lotura duela bestearekin. unai velilla (Navaridas, Araba, 1993). Unai Velillak Euskal Ikasketak egin zituen Gasteizen, EHUn. Gaur egun euskara irakaslea da Lapuebla de Labarcako ikastolan (Araba). Labrazako parke eolikoaren proiektuaren berri izan, eta zerbait egiteko beharra sumatu zuen, inguruko hainbat gaztek eta ezagunek bezala. Arabako Errioxa Bizirik plataforma sortu zuten, ez bakarrik Labrazako parke eolikoari aurre egiteko, baizik eta baita eskualdean ikuspegi kritikoa eta mobilizazioak suspertzeko ere.
dlvr.it
August 30, 2025 at 6:04 PM
Hondarrabi Zuri by Izar-Leku Mahastiak (2018) - 3.5⭐

Chalk, sweet lemon, tangerine, mandarine orange, pineapple if slightly warmer. Tasty, and it went well with Chinese food, but at a price point where you expect a lot from a Spanish sparkling.

🍷 #winesky #wine #paisvasco #spanishwine
July 31, 2025 at 7:25 PM
Abisu horia gaur gauean izotzagatik Araban, eta izotz berantiarra denez mahastiak kaltetu ditzake

Abisua gauerditik asteazkeneko 10:00ak arte egongo da indarrean. Tarte horretan, termometroak zero gradura ere jaitsiko dira.
#orainberriak
April 15, 2025 at 6:33 PM
Ikertzaileek egiaztatu ahal izan dute zurbeltzak (Quercus ilex), olibondoak (Olea europaea) eta mahastiak (Vitis vinifera) berezko marka propioak uzten dituzela hezurretan. 

https://f.mtr.cool/6qnka36r7y
September 22, 2026 at 11:35 AM
#Estreinaldiak | Irailak 4

🎞️ Cinque secondi
🎬 Paolo Virzì

ℹ️ Adriano Sereni abokatua bakarrik eta gizartearengandik isolatuta bizi da Toskanan. Egun batean, gazte talde batek bertan hustutako etxaldea okupatu eta inguruko mahastiak berreskuratuko ditu.
Estreinaldiak: IRAILAK 4
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean.
www.zinea.eus
September 7, 2026 at 6:55 AM
🍷 Bizkaiko Txakolinaren Ibilbidea Madrilen aurkeztu da, Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deituraren proiektu enoturistikoa. 🍇 Mahastiak eta gastronomia uztartzen dituzten eta turismo birsortzailea eta tokiko garapena sustatzen dituzten hamar ibilbide. #Txakolina #Bizkaia #Enoturismoa
June 18, 2025 at 10:56 AM
Mahastiek ezkutatzen dutena. Duela mila urteko mahastiak, Erdi Aroko jauregiak eta XV. mendean abandonaturiko herrixka oso baten aztarnak azaleratu dituzte soroen artean bakarturik ageri den Torrentejoko Andre Mariaren elizaren azpian, Arabako Errioxan.
Mahastiek ezkutatzen dutena
Mahastiek ezkutatzen dutena. Duela mila urteko mahastiak, Erdi Aroko jauregiak eta XV. mendean abandonaturiko herrixka oso baten aztarnak azaleratu dituzte soroen artean bakarturik ageri den Torrentejoko Andre Mariaren elizaren azpian, Arabako Errioxan.
b.eus
April 1, 2026 at 12:40 PM
Arabako Mahastiak sortzeko aukera behin betiko baztertu dute epaitegiek. Espainiako Auzitegi Gorenek bere egin du EAEko Justizia Auzitegiaren debekua, eta atzera bota du ABRA elkartearen helegitea.
www.berria.eus/ekono...
Arabako Mahastiak sortzeko aukera behin betiko baztertu dute epaitegiek
Espainiako Auzitegi Gorenak bere egin du EAEko Auzitegi Nagusiaren debekua, eta atzera bota du ABRA elkartearen helegitea.
www.berria.eus
June 18, 2025 at 4:50 PM
Gaur eginen dute Biba Azoka egitasmoaren laugarren aldia, Donostian. Modu ekologikoan ekoitzitako ardoak jarriko dituzte salgai. Arturo Villanueva Arteaga Biba Ardoak Banaketa Kooperatibako kidea: «Ardoa ez da edari bat bakarrik, elementu kultural bat baizik».
www.berria.eus/bizig...
«Ardoa ez da edari bat bakarrik, elementu kultural bat baizik»
Lerrokada luzeak dira mahastiak: soroetako korridore berdeak. Mahatsondo multzoez osatuta egoten dira, eta mahats mordoak loratzen zaizkie hosto artean. Bere horretan jan daitezkeen arren, mahatsak...
www.berria.eus
April 5, 2025 at 7:30 AM
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.

www.argia.eus/albistea/ara...
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak
www.argia.eus
June 19, 2025 at 10:08 AM
Jaurlaritzak 900.000 euroko dirulaguntza onartu du EAEko mahastiak "modernizatzeko"
www.enpresabidea.eus/ekonomia/jau...
Jaurlaritzak 900.000 euroko dirulaguntza onartu du EAEko mahastiak "modernizatzeko"
Amaia Barredo sailburuak nabarmendu du laguntza horiek estrategikoak direla sektorearen etorkizuna bermatzeko
www.enpresabidea.eus
January 2, 2026 at 11:54 AM
🐑 JASANGARRITASUNA

Emakumeen arteko elkarlan aintzindariak Nafarroako soroak irauli ditu

✍️ Leire Martinez

👉 ebidea.eus/ardi_latxa_a...
Ardi latxaren artilea eta mahastiak lotu dira proiektu jasangarri batekin
Emakumeen arteko elkarlan aintzindariak Nafarroako soroak irauli ditu
ebidea.eus
August 1, 2025 at 5:29 AM
EnpresaBIDEAren gaurko azala 💻

🔵 Ardi latxaren artilea eta mahastiak lotu dira proiektu jasangarri batekin

👉 enpresabidea.eus
August 1, 2025 at 5:18 AM
Espainiako Auzitegi Nagusiak behin betiko gaitzetsi du Arabako Mahastiak sor-marka

👉 ebidea.eus/arabako_maha...
Espainiako Auzitegi Nagusiak behin betiko gaitzetsi du Arabako Mahastiak sor-marka
Espainiako auzitegiak bat egin du 2024ko azaroan EAEko Auzitegi Gorenak emandako arrazoiekin
ebidea.eus
June 19, 2025 at 9:04 AM
🍇Proyecto #vitisad proiektua

🌱#ArabakoErrioxa-ko #mahastiak kudeatzeko beste eredu batzuk probatzen Artuke upategian,

#ekonomiazirkularra

🍷Ensayando en Bodegas Artuke modelos alternativos de gestión del #viñedo en #RiojaAlavesa

#economiacircular
April 1, 2025 at 10:53 AM
November 15, 2024 at 9:11 PM
#Txiozaharrak #Zarautz #SantaBarbara

(4/15) Hasieran txakoli mahastiak daude. Oso ederrak. Hemen ez dituzte mahatsak bildu oraindik.
November 13, 2024 at 10:06 AM
#Txiozaharrak #Zarautz #Getaria #SantaBarbara

(6/8) Txakolin mahastiak lo.
November 12, 2024 at 10:04 AM