#nazioartea
Abenduaren 10eko #lehena Siriako agintari berriekin nola jokatu aztertzen hasi da nazioartea | EAJk eta PSEk akordioa egin dute EH Bildurekin Arabako Aldundiko aurrekontuetarako
#BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan:
www.berria.eus/hemeroteka-b...
December 10, 2024 at 6:32 AM
NAZIOARTEA | Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?

orain.eus/eu/aktualita...
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
orain.eus
August 27, 2026 at 8:13 PM
🌍 Europa osoko 180 hizkuntza-eragileren ELEN sareak abenduaren 27an Bilbo euskararen eta hizkuntza gutxituen aldeko topagune erraldoi bilakatzera deitu du Bartzelonatik. #ELEN2025

🔗 kontseilua.eus/nazioartea/e...

Abenduaren 27an bete dezagun Miribilla!
💥 pizkundea.eus
November 15, 2025 at 3:14 PM
🗣 Joseba Gabilondo. Gabilondoren hitzetan, AEBetako presidenteak «nartzisismo hutsez» jokatu du bigarren agintaldiko lehen urtean. Nazioartea izan du jokaleku, eta ez ditu bete bere herrirako hitzemandakoak: estatubatuarrek ez diote estimu handirik, eta «etsitzen» ari dira.
Joseba Gabilondo. «Trumpek beti pentsatu du nahi duena egin dezakeela»
🗣 Joseba Gabilondo. Gabilondoren hitzetan, AEBetako presidenteak «nartzisismo hutsez» jokatu du bigarren agintaldiko lehen urtean. Nazioartea izan du jokaleku, eta ez ditu bete bere herrirako hitzemandakoak: estatubatuarrek ez diote estimu handirik, eta «etsitzen» ari dira.
b.eus
January 18, 2026 at 3:11 PM
NAZIOARTEA | Venezuelan "elkar ulertzeko garai politiko berria" iragarri du Delcy Rodriguezek

orain.eus/eu/aktualita...
Venezuelan "elkar ulertzeko garai politiko berria" iragarri du Delcy Rodriguezek
Donald Trump AEBko presidentea Maria Corina Machado Venezuelako oposizioaren buruarekin bilduko da, ostegun honetan, Etxe Zurian.
orain.eus
January 15, 2026 at 9:04 AM
❌ 𝐀𝐔𝐊𝐄𝐑𝐀 𝐆𝐀𝐋𝐃𝐔𝐀 𝐄𝐔𝐑𝐎𝐏𝐀𝐍!

Europar Batasunak euskarari ofizialtasuna ukatzeko arrazoi teknikoen atzean ezkutatzen diren argudio eta presio politikoak salatzen ditugu. Lanean jarraituko dugu ofizialtasuna erdietsi arte, eta esfortzuak biderkatzeko eskatu dugu.

📝 Oharra👉 kontseilua.eus/nazioartea/e...
May 27, 2025 at 11:58 AM
NAZIOARTEA | AEBk muga zergak ezartzearekin mehatxu egin die Kubari petrolioa saltzen dien herrialdeei orain.eus/eu/aktualita...
AEBk muga zergak ezartzearekin mehatxu egin die Kubari petrolioa saltzen dien herrialdeei
Kubako Gobernuak gogor gaitzetsi du Ameriketako Estatu Batuek ezarri nahi dien petrolio blokeoa, herrialdearen aurkako "eraso ekintza bortitza" dela iritzita.
orain.eus
January 30, 2026 at 6:57 AM
NAZIOARTEA | Belgikak 2.000 euroko soldata eskaini die urtebeteko soldaduska egin nahi duten 17 urteko boluntarioei

orain.eus/eu/aktualita...
Belgikak 2.000 euroko soldata eskaintzen die 17 urteko gazteei, urtebeteko borondatezko soldadutza egiteagatik
Borondatezko soldaduska 2026ko irailean hasiko da, eta Belgikako Gobernuak 149.000 gutun baino gehiago bidali dizkie herrialdeko 17 urteko gizon eta emakume guztiei.
orain.eus
November 11, 2025 at 7:36 AM
Nazioartea baikor agertu da Hamasek Trumpek bultzatutako bake-plana onartzeko agertu duen jarrerarekin

orain.eus/eu/aktualita...
Nazioarteak txalotu egin du Hamasek Trumpek bultzatutako bake plana onartzeko agertu duen jarrera
Aurrerapenak aurrerapen, tokian tokiko egoera tirabiratsua da oraindik, eta funtsezko erronkek jarraitzen dute, hala nola Gazako desmilitarizazioa eta enklabearen etorkizuneko gobernantza. Gainera, Ga...
orain.eus
October 4, 2025 at 11:21 AM
📢 Espainiako Estatuko hizkuntza politiken inboluzioa salatu dugu Nazio Batuetan

Gaur Espainiako Estatuko hizkuntza-eskubideen egoeraren txostena aurkeztu dugu Genevan, Galiziako A MESA, Kataluniako @llenguacatalana.bsky.social eta Europako ELEN sarearekin.

👉 kontseilua.eus/nazioartea/n...

#UPR49
Espainiako Estatuko hizkuntza politiken inboluzioa salatu dugu Nazio Batuetan - Euskalgintzaren Kontseilua
Gaur, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Genevako egoitzan, Euskalgintzaren Kontseiluak, Galiziako A Mesa pola Normalización Lingüística, Kataluniako Plataforma per la Llengua eta Europako Hizkuntzen Ber...
kontseilua.eus
April 29, 2025 at 1:17 PM
Gai izango zinateke esateko zein izan den Euskal Herriko albiste handiena aste honetan? Eta nazio mailan? Eta nazioartekoa? 🌎
Hori jakiteko inkesta bat egin dugu📝 Emaitzak jakin nahi dituzue???🤔
#albiste #nazioartea #euskalherria
February 20, 2026 at 4:11 PM
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Palestinako auzian bi estaturen irtenbidearen aldeko ebazpen bat onartu zuen ostiralean; AEBek, ordea, kontra bozkatu zuten. Izan ere, Israelen aliatu militar eta diplomatiko nagusia dira, eta horren erakusle da Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak hara…
Israel eta AEBak are gehiago hurreratu dira, nazioartea Gazari begira dagoen bitartean
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Palestinako auzian bi estaturen irtenbidearen aldeko ebazpen bat onartu zuen ostiralean; AEBek, ordea, kontra bozkatu zuten. Izan ere, Israelen aliatu militar eta diplomatiko nagusia dira, eta horren erakusle da Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak hara bidaiatu duela. Ekialde Hurbilean ez da giro, gainera: Rubio Israelek Dohan egindako erasoaren ostean heldu da hara, eta, haren esanetan Donald Trump AEBetako presidentea «kontent» ez den arren, horrek ez du bi aliatuen arteko harremana aldatuko. Bien bitartean, herrialde arabiarrak eta islamiarrak Dohan daude bilduta, eraso horri eta Gazako setioari erantzuna emateko: «Genozidioa, garbiketa etnikoa eta gosetea dira [Israelen] ekintza bortitzak». Hala kaleratu du Reuters berri agentziak, bilerako adierazpen bateratuaren zirriborroa aipatuz. AEBetako eta Israelgo zenbait ordezkari bildu dira gaur Jerusalemen; tartean, Rubio bera eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Bileraren osteko prentsaurrekoan, Rubiok esan du Palestinako Estatua aitortzeak «zaildu» egingo duela Gazako setioa amaitzea, Hamas «hauspotzea» dakarrelako —irailaren 22an, zenbait herrialdek Palestinako Estatua aitortuko dute Batzar Nagusiaren beste saio batean—. Hamasek gatibu dituenak askatzeko konpromisoa ere berretsi du —guztira, 48; horietatik hogei daude bizirik—, eta talde islamista «desagerrarazi» behar duela nabarmendu du. Netanyahuk, berriz, gogoratu du «erabaki guztiz independentea» izan zela Hamasen buruzagien kontrako Dohako erasoa: «Gure gain hartuko dugu ardura». AEBetako Estatu idazkariak erantsi du «atezuan» egongo direla zer gerta ere; hain zuzen, Qatarrera joango da bihar, The Washington Post egunkariak bere iturriak aipatuz kaleratu duenez. Dohako bonbardaketaren ondoren, Trumpek esan zuen, sare sozialetan, bonbardaketa horrek ez diela laguntzen AEBen eta Israelen «helburuei», baina Hamas «ezabatzea» badela «goresgarria». Gaur, New Jerseyko aireportu baten zegoela, kazetarien aurrean adierazi du Qatar «aliatu handia» dela, eta Israeli eskatu dio «oso-oso erne» jokatzeko Ekialde Hurbileko herrialde horrekin: presidentearen esanetan, «zerbait egin behar da Hamasekin», baina «jendeari eraso egitean, kontuz ibili behar da». Atzo, Erosten harresian egon zen Rubio Estatu idazkaria, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batera, errezoan. Hori «erasotzat» eta musulmanen kontrako «probokaziotzat» jo zuen Hamasek, ohar batean. «Ohore bat da Erosten harresia eta Israelen betiereko hiriburua bisitatzea», esan zuen Rubiok. Aintzat hartu behar da Trumpen lehen agintaldian, 2017an, hiri zaharra Israelen hiriburu deklaratu zutela AEBek, Tel Aviven ordez. 80 Zenbat erakundek eskatu duten Israelen Zisjordaniako kokalekuekin merkataritza etetea. Giza eskubideen aldeko 80 erakundek baino gehiagok herrialdeetako gobernuei eskatu diete salerosketak eten ditzatela Israelen Zisjordaniako koloniekin. Datu bat ere eman dute: Israelen legez kanpoko koloniek Zisjordaniaren %42 kontrolatzen dute. Nazioarteko Zigor Auzitegiak iaz ebatzi zuen legez kanpokoa zela Israelen okupazioa —ebazpena ez da loteslea, eta Israel ez da auzitegi horren kidea—. Herrialde arabiarrek eta islamiarrek atzo hasi zuten Israelen Dohako erasoari erantzun bateratua emateko bilera, Qatarren, eta gaur amaituko dute. Qatarko lehen ministro eta Atzerri ministroak, Mohammed bin Abdulrahman Al-Thanik, adierazi du Doha ahaleginetan zegoela «genozidio bihurtu den palestinarren kontrako gerra amaitzeko», eta Israelen eta Hamasen arteko elkarrizketetan akordio bat lortzear zeudela: «Negoziazioetako alderen bati behin eta berriz eta sistematikoki eraso egiten dionak zera lortuko du, negoziazioak oztopatzea». Honako galderak ere bota ditu: «Israelek Hamaseko buruzagiak erail nahi baditu, orduan, zergatik negoziatu? Baina gatibuak askatu nahi ditu. Zergatik erailtzen ditu, hortaz, negoziatzaile guztiak?». Arabiar Ligak eta OIC Kooperazio Islamikorako Erakundeak deitu dute bilerara, iragan asteartean Israelgo armadak egindako erasoaren harira —Qatarko hiriburuan eraikin bat bonbardatu zuen, Hamaseko buruzagiak hiltzeko asmoz, zeinak Gazan su eten bat ezartzeko AEBen azken planteamendua aztertzen ari ziren; talde islamistako bost kide hil zituen, baina buruzagiak onik atera ziren—. Al-Thanik atzo esan zuen «bitartekaritzaren printzipioei» eraso egin ziela Israelek, nahiz eta horrek ez duen eragingo su etenerako negoziazioak etetea; izan ere, AEBekin eta Egiptorekin batera, Qatar ari da Israelen eta Hamasen arteko bitartekari lanak egiten. «Heldu da garaia Israel zigortzeko egin dituen krimen guztiengatik», esan zuen Al-Thanik Atzerri ministroen bileran, eta agerian utzi zuen Israelen aurka ez dela nahikoa egin: «Adorea ematen dio isiltasunak, ardurak egozteko nazioarteak duen gaitasunik ezak». Estatuburuak bilduko dira gaur, eta ohar bateratu bat kaleratzekoak dira. Mossad Israelgo zerbitzu sekretuetako zuzendariak, David Barneak, ez du uste Dohako bonbardaketak onik egin dionik Israelen eta Hamasen arteko elkarrizketei, Channel 12 telebista katearen arabera. Mossad agentziako langileei bidalidako gutun batean, adierazi du balitekeela Hamasek AEBen azken menia proposamena onartzea, baina, aldi berean, proposamen horrek negoziazioetara itzultzeko aukera eman zezakeela. Gaza hiria, bonben azpian Israelen bonbardaketek gutxienez 37 hildako utzi dituzte gaur Gazako zerrendan, Al-Jazeera hedabidearen arabera; horietako 25 Gaza hirian hil dira. Israelek dozenaka eraikin eraisten jarraitzen du bertan, eta, Philippe Lazzarini UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoko zuzendariaren arabera, azken egunetan erakundearen hamar eraikin jo ditu; tartean, zazpi eskola eta bi klinika, non milaka desplazatuk aterpe hartzen duten. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, azken egunean hiru lagun hil dira goseak jota —dagoeneko 425, 2023ko urrian setioa hasi zenetik—. Aurrera doa Israelek Gaza hiria bere gain hartzeko duen plana, baina horren xehetasunak ez ditu ezagutzen ezta armadak ere. Ynet Israelgo hedabidearen arabera, Eyal Zamir Israelgo armadako buruak parlamentuko zerbitzu sekretuen batzorde bati esan zion Netanyahuk beretzat dituela gordeak Gaza hirirako asmoak: «Lehen ministroak ez digu esan zer datorren; ez dakigu zertarako egon behar dugun prest». Gauzei bere izenez deitzeko ere eskatu zion: «Gobernu militarra nahi badute, orduan esan diezaiotela gobernu militarra». Bestalde, Gazara bidean da jada Global Sumud Flotilla, Tunisian astebete eman eta gero. Berez joan den asteazkenean abiatzekoak ziren zerrendarantz, baina itsasoratzeko ordua atzeratu egin zen, astelehenean eta asteartean ontzidiko 'Familia Madeira' eta 'Alma' itsasontziei eraso egin zietelako, hurrenez hurren. Flotilla atzo atera zen herrialdearen iparraldeko Bizerte portutik, eta, bidean, Siziliatik (Italia) abiatu diren beste zenbait itsasontzirekin elkartuko da. Laguntza humanitarioa darama, eta Israelen blokeoa haustea da flotillaren helburua. Azalpenaren titulua edo galdera? Francesca Albanese NBEren Palestinarako kontalari bereziak ohartarazi du Israelen inpunitateak «hankaz gora» jartzen duela nazioartearen ordena, eta Gazako sarraskiak eragiten diola Ekialde Hurbilaren segurtasunari zuzenean. Al-Jazeera hedabideari egindako adierazpenetan, zera erantsi du, «genozidioa» dela zerrendakoa, eta zenbait eragileren «laguntzarik gabe» inoiz ez zitekeela gertatuko.
dlvr.it
September 15, 2025 at 1:29 PM
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiek bi estaturen irtenbidearen aldeko ebazpen bat onartu zuen ostiralean; AEBek, ordea, kontra bozkatu zuten. Izan ere, Israelen aliatu militar eta diplomatiko nagusia dira, eta horren erakusle da Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak hara bidaiatu duela.…
Israel eta AEBak are gehiago hurreratu dira, nazioartea Gazari begira dagoen bitartean
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiek bi estaturen irtenbidearen aldeko ebazpen bat onartu zuen ostiralean; AEBek, ordea, kontra bozkatu zuten. Izan ere, Israelen aliatu militar eta diplomatiko nagusia dira, eta horren erakusle da Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak hara bidaiatu duela. Ekialde Hurbilean ez da giro, gainera: Rubio Israelek Dohan egindako erasoaren ostean heldu da hara, eta, haren esanetan Donald Trump AEBetako presidentea «kontent» ez den arren, horrek ez du bi aliatuen arteko harremana aldatuko. Bien bitartean, herrialde arabiarrak eta islamiarrak Dohan daude bilduta, eraso horri eta Gazako setioari erantzuna emateko: «Genozidioa, garbiketa etnikoa eta gosetea dira [Israelen] ekintza bortitzak». Hala kaleratu du Reuters berri agentziak, bilerako adierazpen bateratuaren zirriborroa aipatuz. AEBetako eta Israelgo zenbait ordezkari bildu dira gaur Jerusalemen; tartean, Rubio bera eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Bileraren osteko prentsaurrekoan, Rubiok Hamasek gatibu dituenak askatzeko konpromisoa berretsi du —guztira, 48; horietatik hogei daude bizirik—, eta talde islamista «desagerrarazi» behar duela nabarmendu du. Netanyahuk, berriz, gogoratu du «erabaki guztiz independentea» izan zela Hamasen buruzagien kontrako Dohako erasoa: «Gure gain hartuko dugu ardura». AEBetako Estatu idazkariak erantsi du «atezuan» egongo direla zer gerta ere; hain zuzen, Qatarrera joango da bihar, The Washington Post egunkariak bere iturriak aipatuz kaleratu duenez Trumpek esan zuen, sare sozialetan, bonbardaketa horrek ez diela laguntzen AEBen eta Israelen «helburuei», baina Hamas «ezabatzea» badela «goresgarria». Atzo, Erosten harresian egon zen Rubio Estatu idazkaria, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batera, errezoan. Hori «erasotzat» eta musulmanen kontrako «probokaziotzat» jo zuen Hamasek, ohar batean. «Ohore bat da Erosten harresia eta Israelen betiereko hiriburua bisitatzea», esan zuen Rubiok. Aintzat hartu behar da Trumpen lehen agintaldian, 2017an, hiri zaharra Israelen hiriburu deklaratu zutela AEBek, Tel Aviven ordez. Herrialde arabiarrek eta islamiarrek atzo hasi zuten Israelen Dohako erasoari erantzun bateratua emateko bilera, Qatarren, eta gaur amaituko dute. Arabiar Ligak eta OIC Kooperazio Islamikorako Erakundeak deitu dute bilerara, iragan asteartean Israelgo armadak egindako erasoaren harira —Qatarko hiriburuan eraikin bat bonbardatu zuen, Hamaseko buruzagiak hiltzeko asmoz, zeinak Gazan su eten bat ezartzeko AEBen azken planteamendua aztertzen ari ziren; talde islamistako bost kide hil zituen, baina buruzagiak onik atera ziren—. Qatarko lehen ministro eta Atzerri ministroak, Mohammed bin Abdulrahman Al-Thanik, atzo esan zuen «bitartekaritzaren printzipioei» eraso egin ziela Israelek, nahiz eta horrek ez duen eragingo su etenerako negoziazioak etetea; izan ere, AEBekin eta Egiptorekin batera, Qatar ari da Israelen eta Hamasen arteko bitartekari lanak egiten. «Heldu da garaia Israel zigortzeko egin dituen krimen guztiengatik», esan zuen Al-Thanik Atzerri ministroen bileran, eta agerian utzi zuen Israelen aurka ez dela nahikoa egin: «Adorea ematen dio isiltasunak, ardurak egozteko nazioarteak duen gaitasunik ezak». Estatuburuak bilduko dira gaur, eta ohar bateratu bat kaleratzekoak dira. Mossad Israelgo zerbitzu sekretuetako zuzendariak, David Barneak, ez du uste Dohako bonbardaketak onik egin dionik Israelen eta Hamasen arteko elkarrizketei, Channel 12 telebista katearen arabera. Mossad agentziako langileei bidalidako gutun batean, adierazi du balitekeela Hamasek AEBen azken menia proposamena onartzea, baina, aldi berean, proposamen horrek negoziazioetara itzultzeko aukera eman zezakeela. Gaza hiria, bonben azpian Israelen bonbardaketek gutxienez 25 hildako utzi dituzte gaur Gazako zerrendan, Al-Jazeera hedabidearen arabera. Horietako hamar Gaza hiriko bi etxebizitzaren kontrako bonbardaketa batean hil dituzte, eta beste zazpi, hiriaren mendebaldean, kanpadenda batzuen aurkako erasoan. Israelek dozenaka eraikin eraisten jarraitzen du Gaza hirian, eta, Philippe Lazzarini UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoko zuzendariaren arabera, azken egunetan erakundearen hamar eraikin jo ditu; tartean, zazpi eskola eta bi klinika, non milaka desplazatuk aterpe hartzen duten. Aurrera doa, bestalde, Israelek Gaza hiria bere gain hartzeko duen plana, baina horren xehetasunak ez ditu ezagutzen ezta armadak ere. Ynet Israelgo hedabidearen arabera, Eyal Zamir Israelgo armadako buruak parlamentuko zerbitzu sekretuen batzorde bati esan zion Netanyahuk beretzat dituela gordeak Gaza hirirako asmoak: «Lehen ministroak ez digu esan zer datorren; ez dakigu zertarako egon behar dugun prest». Gauzei bere izenez deitzeko ere eskatu zion: «Gobernu militarra nahi badute, orduan esan diezaiotela gobernu militarra». TUNISIAKO GELDIALDIAREN OSTEAN, GAZARANTZ DOA FLOTILLA Gazara bidean da jada Global Sumud Flotilla, Tunisian astebete eman eta gero. Berez joan den asteazkenean abiatzekoak ziren zerrendarantz, baina itsasoratzeko ordua atzeratu egin zen, astelehenean eta asteartean ontzidiko 'Family' eta 'Alma' itsasontziei eraso egin zietelako, hurrenez hurren. Flotilla atzo atera zen herrialdearen iparraldeko Bizerte portutik, eta, bidean, Siziliatik (Italia) abiatu diren beste zenbait itsasontzirekin elkartuko da. Laguntza humanitarioa daramate, eta Israelen blokeoa haustea da flotillaren helburua.  
dlvr.it
September 15, 2025 at 11:46 AM
Nazio Batuen Erakundeak bi estaturen irtenbidearen alde egin duen honetan, are bakartuago geratu dira Israel eta AEB Ameriketako Estatu Batuak, eta horren erakusle da Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Israelera egindako bidaia, atzo. Ekialde Hurbilean ez da giro, gainera: Rubio Israelek Dohan…
Israel eta AEBak are gehiago hurreratu dira, nazioartea Gazari begira den bitartean
Nazio Batuen Erakundeak bi estaturen irtenbidearen alde egin duen honetan, are bakartuago geratu dira Israel eta AEB Ameriketako Estatu Batuak, eta horren erakusle da Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Israelera egindako bidaia, atzo. Ekialde Hurbilean ez da giro, gainera: Rubio Israelek Dohan egindako erasoaren ostean heldu da hara, eta haren esanetan Donald Trump AEBetako presidentea «kontent» ez den arren, horrek ez du bi aliatuen arteko harremana aldatuko. Bien bitartean, herrialde arabiarrak eta islamiarrak Dohan daude bilduta, eraso horri eta Gazako setioari erantzuna emateko: «Genozidioa, garbiketa etnikoa eta gosetea dira [Israelen] ekintza bortitzak». Hala kaleratu du Reuters berri agentziak, bilerako adierazpen bateratuaren zirriborroa aipatuz. Rubio bihar arte egongo da Israelen, eta bidaiatu aurretik iragarri zuenez, «etorkizunak dakarrenaz» hitz egingo du hango agintariekin; atzean utzi nahi izan zuen, hala, Dohako erasoa: «Gertatu dena gertatu da». Horren harira, Trumpek esan zuen, sare sozialetan, bonbardaketa horrek ez diela laguntzen AEBen eta Israelen «helburuei», baina Hamas «ezabatzea» badela «goresgarria». Atzo, Erosten harresian egon zen Rubio Estatu idazkaria, Benjamin Netanyahurekin batera, errezuan. Hori «erasotzat» eta musulmanen kontrako «probokaziotzat» jo zuen Hamasek, ohar batean. «Ohore bat da Erosten harresian eta Israelen betiereko hiriburua bisitatzea», esan zuen Rubiok. Aintzat hartu behar da Trumpen lehen agintaldian, 2017an, hiri zaharra Israelen hiriburu deklaratu zutela AEBek, Tel Aviven ordez. Herrialde arabiarrek eta islamiarrek atzo hasi zuten Israelen Dohako erasoari erantzun bateratua emateko bilera, Qatarren, eta gaur amaituko dute. Arabiar Ligak eta OIC Kooperazio Islamikorako Erakundeak deitu dute, iragan asteartean Israelgo armadak egindako erasoaren harira —Qatarko hiriburuan eraikin bat bonbardatu zuen, Hamaseko buruzagiak hiltzeko asmoz, zeinak Gazan su eten bat ezartzeko AEBen azken planteamendua aztertzen ari ziren; talde islamistako bost kide hil zituen, baina buruzagiak onik atera ziren—. Qatarko lehen ministro eta Atzerri ministroak, Mohammed bin Abdulrahman Al-Thanik, atzo esan zuen «bitartekaritzaren printzipioei» eraso egin ziola Israelek, nahiz eta horrek ez duen eragingo su etenerako negoziazioak etetea; izan ere, AEBekin eta Egiptorekin batera, Qatar ari da Israelen eta Hamasen arteko bitartekari lanak egiten. «Heldu da garaia Israel zigortzeko, egin dituen krimen guztiengatik», esan zuen Al-Thanik Atzerri ministroen bileran, eta agerian utzi zuen Israelen aurka ez dela nahikoa egin: «Adorea ematen dio isiltasunak, ardurak egozteko nazioarteak duen gaitasun ezak». Estatuburuak bilduko dira gaur, eta ohar bateratu bat kaleratzekoak dira. Gaza hiria, bonben azpian Israelen bonbardaketek gutxienez 25 hildako utzi dituzte gaur Gazako zerrendan, Al-Jazeera hedabidearen arabera. Horietako hamar Gaza hiriko bi etxebizitzaren kontrako bonbardaketa batean, eta beste zazpi hiriaren mendebaldean, kanpadenda batzuen aurkako erasoan. Israelek dozenaka eraikin eraisten jarraitzen du Gaza hirian, eta Philippe Lazzarini UNRWA Palestinar Iheslarientzat Laguntza eta Lan Bulegoko zuzendariaren arabera, azken egunetan erakundearen hamar eraikin jo ditu; tartean, zazpi eskola eta bi klinika, non milaka desplazatuk aterpe hartzen duten. Aurrera doa, bestalde, Israelek Gaza hiria bere gain hartzeko plana, baina horren xehetasunak ez ditu ezagutzen ezta armadak ere. Ynet Israelgo hedabidearen arabera, Eyal Zamir Israelgo armadako buruak parlamentuko inteligentzia zerbitzuen batzorde bati esan zion Netanyahuk beretzat dituela gordeta Gaza hirirako asmoak: «Lehen ministroak ez digu esan zer datorren, ez dakigu zertarako egon behar garen prest». Gauzak bere izenez deitzeko ere eskatu zion: «Gobernu militarra nahi badute, orduan esan dezatela gobernu militarra».
dlvr.it
September 15, 2025 at 8:49 AM
Israelek Gazako zerrenda guztia berenganatzeak «ondorio bortitzak» eragin ditzakela ohartarazi du NBE Nazio Batuen Erakundeko Gai Politikoetarako idazkariorde Miroslav Jencak. Atzo gauean NBEko Segurtasun Kontseiluan egindako bileran egin zituen adierazpenak. Gazako egoera «izugarri larria» dela…
Israelek Gaza osoa okupatzeko duen planaren aurka agertu da nazioartea
Israelek Gazako zerrenda guztia berenganatzeak «ondorio bortitzak» eragin ditzakela ohartarazi du NBE Nazio Batuen Erakundeko Gai Politikoetarako idazkariorde Miroslav Jencak. Atzo gauean NBEko Segurtasun Kontseiluan egindako bileran egin zituen adierazpenak. Gazako egoera «izugarri larria» dela ere gehitu zuen. Plan hori burutuz gero, miliokak palestinar arriskuan egongo litzatekeela ohartarazi zuen Jencak, baita Hamasek bahituta dituen israeldarren bizitzak arrisku are eta handiagoan jarriko lituzkeela ere. Gazako zerrenda «etorkizuneko Palestinako Estatuko funtsezko lurraldea» dela gehitu zuen, eta Israelen plana nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa dela azpimarratu.   EB Europako Batasunak bat egin du NBEk Israeli egindako kritikekin. Isaraelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk atzo egindako proposamena «probokazio onartezintzat» jo zuen Europako Batzordeko presidenteorde Teresa Riberak atzo, sare sozialetan. Riberak guztiz baztertu zuen Israelen plana, eta horrelakorik proposatzeko aitzakirik ez dagoela adierazi zuen.  Israelgo lehen ministroak zerrenda osorik anexionatzeko asmoa zuela iragarri zuen astelehen gauean. Hala ere, hori gauzatu ala ez Segustasun Kabinetearen esku dago —Ministerio nagusietako kargudunek osatzen dute kabinetea—. Beraz, Nethanyahuk aztorako egin zuen kabinetea biltzeko deia.  Gazako eremu osoa okupatzea edo ez erabakitzea zuen helburu batzarrak, baina hori iragarri eta ordu gutxitara, bertan behera geratu zen, barne tentsioengatik. Hala jakinarazi zuten atzo bertako hadabideek, iturri ofizialak aipatuz. Bilera gibeleratu arren, Nethanyahuk ez du bere planean amore eman, eta aste honetan proposamena eztabaidatzeko bilduko direla adierazi du.  Hogei hildako, kamioia irauli ostean Bitartean, gosetea eta hilketak ez dira eten Gazan, eta Israelek zerrendako eremu gahiagotako biztanleei hegoalderantz lekualdatzeko agindu die gaur.  Gutxienez 31 pertsona hil ditu goizaldean Israelgo armadak zerrendan zehar egindako erasoetan, Al-Jazeera hedabideak osasun iturriak aipatuz kaleratu duenez. Horietatik hamar laguntza humanitaria banatzeko puntuetan hil dituzte. Gazako Osasun Ministerioak gaur argitaratutako ohar batean azaldu duenez, beste bost palestinar gosez hil dira azken orduetan —6 urteko ume bat eta 15 urteko gazte bat daude horien artean—. Setioa hasi zenetik, 193 pertsona hil dira gosez zerrendan.  Bestalde, gutxienez 20 pertsona hil dira eta dozenaka zauritu laguntza humanitarioa zeraman kamioi bat irauli denean, Gazako Gobernuak jakinarazi duenez. Zabaldutako ohar batean, tokiko agintaritzak Israelgo armadari egotzi dio gertatutakoa; adierazi du bideak ixteagatik eta laguntza daramaten kamioiak errepide arriskutsuetatik ibiltzera behartzeagatik gertatu dela ezbeharra. Janari bila ari ziren pertsonen gainera erori da kamioia.      
dlvr.it
August 6, 2025 at 1:51 PM
📢 Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eguneratzeko CIEMEN eta PEN Catalàk abiatutako prozesuari babes osoa ematen diogu Euskalgintzaren Kontseiluak, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera aktiboki parte hartzeko asmoa dugu.

🔗 Informazio gehiago👇
kontseilua.eus/nazioartea/h...
Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren berritze prozesuan parte hartuko du Kontseiluak
Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eguneratzeko eta XXI. mendeko aldaketa sozial, teknologiko eta politiko sakonetara egokitzeko prozesua aurkeztu da Bartzelonan.
kontseilua.eus
April 16, 2026 at 8:53 AM
Musikaren eta hizkuntzaren arteko harremanari begiratzeko dugu Miramar Jauregian gaur “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XVI. Euskara oholtzetan: musika, hizkuntza, nazioartea” #UdaIkastaroa

✅ #Etxepare

🤝@musikabulegoa

🔗https://labur.eus/hzuqs6od

#UIK #UdaIkastaroak #PentsatzenDuzulakoGara
July 8, 2026 at 11:37 AM
"Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XVI. Euskara oholtzetan: musika, hizkuntza, nazioartea"

📅2026ko Uztailak 8
📍Donostia, Miramar Jauregia
👩🏽‍💼Zuzendaria: Monika Madinabeitia #EtxepareInstitutoa

ℹ️Informazioa: labur.eus/zi27rpd1
📹Bideoa: labur.eus/zyedsx1f

#UIK #UdaIkastaroa #PentsatzenDuzulakoGara
July 1, 2026 at 2:40 PM
NAZIOARTEA | Ekialde Hurbila Estatu Batuentzako "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek

orain.eus/eu/aktualita...
Ekialde Hurbila Estatu Batuentzako "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek
Iranek Ormuzko itsasartea "erabat" itxi duela iragarri du, AEBk ukatu arren. Iranek eraso egin die AEBko base militarrak dituzten Bahrein, Kuwait eta Jordaniari
orain.eus
June 11, 2026 at 7:42 AM
NAZIOARTEA | Israelek eta Iranek elkarri eraso egin diote berriro

orain.eus/eu/aktualita...
Israelek eta Iranek elkarri eraso egin diote berriro
Israelgo Armadak Irango "helburu militarrei" eraso egin die, Trumpek Netanyahuri horrelakorik ez egiteko eskatu arren. Iranek misilak jaurti ditu Israelen kontra eta sirena hotsak entzun dira berriro ...
orain.eus
June 8, 2026 at 6:53 AM
NAZIOARTEA | Ebolagatik hildakoak 100 baino gehiago dira Afrikako Batasunaren arabera, eta larrialdi kontinentala ezarri du

orain.eus/eu/aktualita...
Ebolagatik hildakoak 100 baino gehiago dira Afrikako Batasunaren arabera, eta larrialdi kontinentala ezarri du
Afrikako Batasuneko osasun publikoko agentziak ohartarazi duenez, ebola agerraldia Kongoko Errepublika Demokratikoko ingurune konplexu batean atzeman dute: mugikortasun handiko ingurua da eta osasun s...
orain.eus
May 19, 2026 at 5:57 AM
NAZIOARTEA | AEBn indarkeria politikoa "beti" egon dela azpimarratu du Trumpek

orain.eus/eu/aktualita...
AEBn indarkeria politikoa beti egon dela azpimarratu du Trumpek
AEBko presidenteak ez du uste indarkeria politiko gehiago dagoela, baina demokraten gorroto diskurtsoaren "arriskuez" ohartarazi du.
orain.eus
April 27, 2026 at 10:18 AM
NAZIOARTEA | Trump: "Kubaren kontrol hartzea adiskidetsua izan liteke ala ez"

orain.eus/eu/aktualita...
Trump: "Kubaren kontrol hartzea adiskidetsua izan liteke ala ez"
AEBko presidenteak adierazi duenez, ez dute energiarik, erregairik eta dirurik uhartean eta arazo humanitario "sakonak" dituzte.
orain.eus
March 10, 2026 at 9:28 AM
NAZIOARTEA | Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranen erasoaren ostean

orain.eus/eu/aktualita...
Espainiak fragata bat bidaliko du Ziprera aireko babesa eta defentsa emateko
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du".
orain.eus
March 5, 2026 at 11:38 AM