#parkeak
December 25, 2024 at 10:31 PM
Babestoki klimatikoak ez dira kontsumitzera bultzatzen zaituzten merkataritza-guneak, tabernak, lokalak edo dendak, baizik eta lurra eta itzala duten parkeak eta orlegiguneak.
Ez dut hozbero normala erosi nahi, hozbero handietatik ihes egin nahi dut.
June 24, 2026 at 10:25 AM
🏖️ ¡Las playas de Donostia revalidan su Bandera Ecoplayas! 🌊♻️

🔹 Calidad ambiental.
🔹 Nuevas medidas en socorrismo.
🔹 Innovaciones en protección y seguridad.

✚ https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/hondartzak-parkeak/hondartzak
March 21, 2025 at 2:02 PM
📌Bi hilabetetik gora daramate greban Enviser enpresako Gasteizko lorezainek

🎶'Green and wild' kanta osatu dute bizilagunen kexekin
'Green and wild' daude Gasteizko parkeak - Gasteiz - Alea.eus
Parkeen egoera eta bizilagunen kexak batu dituzte kanta batean.
alea.eus
June 5, 2025 at 5:50 PM
2027rako martxan izatea aurreikusten den Ekienea parkeak 90 milioi euroko inbertsioa izango du

👉 ebidea.eus/ekienea_araba
EAEko eguzki parke handienak proiektua eraikitzeko baimenak lortu ditu
2027rako martxan izatea aurreikusten den Ekienea parkeak 90 milioi euroko inbertsioa izango du
ebidea.eus
January 21, 2026 at 3:44 PM
Duela hamarkada bat energia berriztagarrien sektoreak ikusi zuen bi arazo kolpe batez konpon zitezkeela, eta eguzki plaka parkeak instalatzen hasi ziren ur gainean. Orduz geroztik, hala ekoitzitako energia kantitateak gora egin du izugarri.
@kaguendix
www.berria.eus/ekono...
Energia fotovoltaikoak ur sakonagoetan sartu nahi du
Energia fotovoltaikoaren alde txarretako bat da eremu handiak okupatu behar izaten direla, eta ez dutela beste erabilera batentzako tokirik uzten. Urmael eta urtegien kasua ere antzerakoa da, uraza...
www.berria.eus
March 11, 2025 at 9:31 AM
Israel Libanoren eguzki parkeak lehertzen, oinarrizko azpiegiturak (ur sistema, etxeak, olibondoak, sistema energetikoa...) erasoz. Inperialismo fosila.

Iturria: Aljazeera
www.aljazeera.com/video/newsfe...
Israel destroys solar panels in south Lebanon
Israel destroys solar panels in south Lebanon
www.aljazeera.com
April 28, 2026 at 8:38 PM
⏳ Atzera begira | Masoneria Donostian, 1809tik gaur arte iraun duen kate «diskretua»

Loiolako Erriberako Memoriaren Parkeak masoien omenezko monumentu bat gordetzen du. Nor ziren, bada, masoiak eta zer paper izan zuten hirian?

✍️ Xalba Ramirez

🔗 irutxulo.hitza.eus/2...
October 16, 2025 at 3:02 PM
Aiaran eraiki nahi duten parke fotovoltaikoaren egitasmoak beste aurrerapauso bat eman du. Arabako lurretan 10.500 plaka ipintzeko asmoa duen Krabelin Solar parkeak Eusko Jaurlaritzaren aurretiko baimena jaso du. Hamabost hilabeteko epea du orain enpresak ingurumen txostenak ezarritako babes…
Aiaran eraiki nahi duten parke fotovoltaikoaren egitasmoak beste aurrerapauso bat eman du
Aiaran eraiki nahi duten parke fotovoltaikoaren egitasmoak beste aurrerapauso bat eman du. Arabako lurretan 10.500 plaka ipintzeko asmoa duen Krabelin Solar parkeak Eusko Jaurlaritzaren aurretiko baimena jaso du. Hamabost hilabeteko epea du orain enpresak ingurumen txostenak ezarritako babes neurriak aurkezteko.
b.eus
May 15, 2026 at 12:24 PM
Naturari lotutako Aste Nagusi "astronomikoa" aurkeztu du udalak. Gladys Enea, Aiete, Ametzagaina, Urgull eta Ulia parkeak “programazio ofizialaren parte” izango dira; bestetik, Insaustik gogorarazi du abuztuaren 12an eklipsea egongo dela.
Naturari lotutako Aste Nagusi «astronomikoa» aurkeztu du udalak : Irutxuloko Hitza
Aste Nagusia 61. aldiz ospatuko da aurten eta naturari lotutakoa izango dela adierazi du Jon Insausti Donostiako alkateak.
irutxulo.hitza.eus
July 27, 2026 at 12:28 PM
Gorbeiara igotzeko bideetako batek Egilolarrako pagadia zeharkatzen du. Han hasi dituzte ingurumena leheneratzeko lanak, erabilera intentsiboak eta zenbait puntutan trazadura argirik ez egoteak higadurak edota bigarren mailako bidezidorrak ugaritzea eragin dutelako.

www.argia.eus/albistea/egi...
Egilolarrako pagaditik Gorbeiara igotzeko bide bakarra egokituko du Arabako Diputazioak, mendizaleek eragindako kalteak direla-eta
Araba eta Bizkaia artean banaturik, 20.000 hektarea dauzka Gorbeiako natur parkeak. Euskal Herriko mendizaleen artean aski ezagunak diren hamaika paraje ikoniko biltzen du, 1.482 metrora dagoen
www.argia.eus
December 16, 2025 at 9:47 AM
Berriro bildu dira Gasteizko lorezainak eta Enviser enpresa Precon, Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzuan, eta berriro ere akordiorik gabe amaitu dute. Horrenbestez, lorezainek greban jarraituko dute; dagoeneko lau hilabete irauten ari da lanuztea.

Hiru aste zeramatzaten bi aldeak batzartu…
Gasteizko lorezainek ez dute enpresaren proposamena onartu, eta greban jarraituko dute
Berriro bildu dira Gasteizko lorezainak eta Enviser enpresa Precon, Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzuan, eta berriro ere akordiorik gabe amaitu dute. Horrenbestez, lorezainek greban jarraituko dute; dagoeneko lau hilabete irauten ari da lanuztea. Hiru aste zeramatzaten bi aldeak batzartu gabe, eta gaur goizean bildu dira greba batzordeko ordezkariak Enviser enpresakoekin—hura arduratzen da Gasteizko lorategiak eta parkeak mantentzeaz—. Haatik, batzarrean ez da «aurrerapauso esanguratsurik» eman, ELA, LAB eta ESK sindikatuek jakinarazi dutenez. Hiru sindikatuek salatu dute enpresak «zertxobait» aldatu egin duela 2026rako eta 2027rako mahai gainean jarrita zuen eskaintza, eta 2028rako egindako proposamena Eusko Jaurlaritzako Lan Sailburuorderzak egindakoa baino «eskasagoa» izan dela. Azken eskaintza hori «bereziki larria» dela iritzi diote, izan ere enpresak adierazi du Gasteizko Udalaren erantzukizuna dela urte horretarako soldata igoerari eta lanaldi murrizketari mugak ezartzea. [articles:2144226] Gaur goizean Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, adierazi du akordioa ezinbestekoa dela, «ulertezina» delako greba bat hainbeste luzatzea. Era berean, ziurtatu du proposamen bat egon dela mahai gainean, eta sindikatuek baztertu egin dutela «kalkulu politikoengatik». Adierazpen horiei erantzun diete lorezainek: «Ulertezina dena da Gasteizko Udalak hurrengo kontratuan bere gain hartuko dituen hobekuntzei muga bat jartzea». Atxikimendu sinadurak Hilabete hauetan guztietan herritarrengandik jasotako babesa eskertu dute lorezainek, eta iragarri bihar goizean udal bulegoetan erregistratu egingo dituztela gasteiztarren artean bildutako atxikimendu sinadurak. Goizeko 10etan aurkeztuko dituzte sinadurak. Ekainaren erdialdean, gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak, eta lorezainei agindu zien hiriko parke handienetako eta errepide bazterretako belardiak mozteko. Orain, gutxieneko zerbitzu horiek eraztun berdean ezartzeko agindu du gobernuak, baina sindikatuek salatu dute neurria, ez dagoelako gutxieneko zerbitzuen aginduaren barruan. Uste dute udalaren eta enpresaren asmoa ez dela gatazka konpontzea, «euren baldintzak langileei ezartzea baizik».
dlvr.it
July 30, 2025 at 1:29 PM
🖼️Argazki galeria: Muturreko bizitzaren koloreak

Munduko ezaugarri geotermikoen erdia baino gehiago ditu parkeak⤵️
Yellowstone: Muturreko bizitzaren koloreak
Yellowstoneren jatorri hidrotermala gainazaletik kilometro gutxira dagoen supersumendi baten kamera magnetiko erraldoian dago (60 km inguruko luzera …
elh.eus
September 23, 2026 at 8:00 AM
Inguruan izen bereko baserria zegoelako jaso du izena parkeak. XVIII. mendetik ezaguna zen Marticochotegui edo Martincochotegui izenarekin. 1970ko hamarkadan bota zuten. 1980ko hamarkadan futbol zelaia egin eta Matigoxotegi izena jarri zioten.
February 10, 2024 at 10:15 PM
Miramon parkeak GI-20 errepidearen, Oriamendi pasealekuaren eta Begiristain Doktorearen pasealekuaren artean dagoen zonalde guztia hartzen du. Miramon eta Mikeletegi pasealekuek zeharkatzen dute parkea.
February 3, 2024 at 5:35 PM
orain premiazkoa da gainerako haur-parkeak konpontzea, eta, hasteko, Portopín parkeko zabuak ordeztea, hilabeteak baitaramatzate berritu gabe
November 20, 2025 at 7:28 AM
Euskal energía publikoaren parkeak noizko? Enpresa Publiko eta bertako herritar eta enpresei begira egon behar.
Enpresa pribatuek energia esportatzen bukatuko dute etekinen bila.
Parke energetikoek, kontsumitzen diren hiriguneen hondoan egon beharko ziren.
Kaltea herrixkei, errentagarritasuna?
May 31, 2026 at 7:15 PM
✍🏼 [IRITZIA] Joëlle Garra, Maritxu Rivière, Maialen Etxart: Aisialdia, plazerez eta neurrian.

Ikasturtea hasi berria da. Uda frenetiko baten ondotik, bestak, bidaiak, hondartza, mendia, bisitak, kontzertuak, parkeak... Gehienak akiturik sartu gara berriz eguneroko erritmoan. Egia erran, pentsatuz…
Aisialdia, plazerez eta neurrian
Joëlle Garra, Maritxu Rivière, Maialen Etxart: Aisialdia, plazerez eta neurrian. Ikasturtea hasi berria da. Uda frenetiko baten ondotik, bestak, bidaiak, hondartza, mendia, bisitak, kontzertuak, parkeak... Gehienak akiturik sartu gara berriz eguneroko erritmoan. Egia erran, pentsatuz beharbada eguneroko erregulartasun horretan pausatuko ginela, ez dea hala? Hasi orduko, aldiz, ohartu gara ezetz, eta azkar hasi gara berriz, lana, ikastola... Eta aldi berean, nola ez, aisia! Aisialdiko eskaintza zabal eta erakargarria parez pare: kirola?, musika?, dantza?, eskulanak?, formakuntzak? Dena interesgarri, eta denak ezinbestekoa iduri. Helduentzat, aisialdia ez da bakarrik lanetik ihes egiteko parada: garapen pertsonalerako bide baliotsua izan daiteke, buruari eta gorputzari arnasa emateko aukera. Baina kasu ez ote garen guhauren buruaren akuilu zorrotzegia bihurtzen ari. Autohobekuntza, osasuna, forma fisikoa, oreka emozionala, burujabetza... Dena behar ote dugu landu? Denetan onak izan behar ote dugu? Bide bakarra dea guhauren buruaren maitatzeko eta autoestimuaren elikatzeko? Eta gure haurrek zer? Eskolaz gain, musika ezagutu, igerika trebatu, pilotan segitu ala hizkuntza berri bat ikasi? Bai, hauta anitz bada. Haur argi, kirolari, artista orekatuak sortu nahi ditugu, baina ez al gara hemen ere perfekzioaren bilaketa zentzugabe batean galduak? Haur kirolaria, argia, artista, eleaniztuna eta zoriontsua ez da existitzen! Aisialdiak ez luke deia aski ongi ezagutzen eta pairatzen dugun presioaren elikagai izan behar! Kontsumoaren jendarte honetan, aisialdia bera ere kontsumitzen dugu: ikusi, saiatu, gustatu, utzi, beste bat hasi... aldaketaz aldaketa ibiliz. Gure egunak, asteak, hilabeteak betetzen dira. Eta pentsatzen dugu: «Lasai, laster uda berriz jinen da eta pausatuko naiz». Baina ez! Badakigu udan ere geldirik egoteko zailtasunak ditugula, gozatu nahi dugulako, bidaiatu, esperientziak metatu eta oharkabean uda joaten zaigu. Batzuetan, deus ez egitea, gelditzea, lasaitzea da gehien behar duguna, bai haurrek eta bai guk. Horiek hola, aholku xume bat: aisialdia ongi pentsatu, zentzuz. Ez da eskaintza guziari baietz erraterik. Ez eta ere beti zerbait egiteko beharra sentitzerik. Noizbehinka, aspertzea ere bizitzaren parte da, eta pausatzearen balioa berreskuratu behar genuke. Etxean egon, atseden hartu, lo egin, deus ez egin... Eta gozatu! Gogoeta horiek eginik, jakin ezazue Artetxean euskarazko aisialdia proposatzen dugula urte osoan: eskulan eta arte saioak, yoga, Komunikazio Ez Bortitza, system-a, step-a, kantua, eta euskara kurtsoak, heldu edo haur, bakoitzak bere erritmoan eta bere nahiaren arabera, libreki parte har dezan! Ongi etorri guziei, aisialdia neurrian eta plazerez bizitzera!
dlvr.it
September 12, 2025 at 1:31 PM
Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak lau parke eolikoren proiektuak artxibatu ditu. Parkeak Tausten (Espainia) egitekoak ziren, baina horien hustuketa azpiegiturak Araban egitea planteatzen zuten; eta, gainera, linea elektrikoek ia Nafarroa osoa zeharkatzea zen asmoa. Nafarroako…
Espainiak bertan behera utzi ditu Nafarroa eta Araba zeharkatzea aurreikusten zuten goi tentsioko lineen baimenak
Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak lau parke eolikoren proiektuak artxibatu ditu. Parkeak Tausten (Espainia) egitekoak ziren, baina horien hustuketa azpiegiturak Araban egitea planteatzen zuten; eta, gainera, linea elektrikoek ia Nafarroa osoa zeharkatzea zen asmoa. Nafarroako Gobernuak, lekuko udalek eta herri mugimenduek proiektu horien kontrakotasuna adierazi izan dute.  Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialak atzo jaso zuen Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren erabakia. Bertan zehazten denez, proiektuek aurreikusten zuten parke eolikoen hustuketa azpiegiturak Burgosen (Espainia) egitea, baina Arabako lau herritan eragina izanen lukete: Berantevillan, Armiñonen, Erriberabeitian eta Gasteizen.  Gainera, horietatik hiru proiekturen kontrako ingurumen txostena jaso du aldizkariak. 
dlvr.it
August 28, 2025 at 9:42 AM
Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzak administrazio baimena eman dio Bailen Energia enpresari Oionen (Araba) bi instalazio fotovoltaiko eraikitzeko. Bakoitzak 1.680 panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia.

Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Muga proiektua…
Eusko Jaurlaritzak Oionen bi parke fotovoltaiko egiteko baimena eman du
Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzak administrazio baimena eman dio Bailen Energia enpresari Oionen (Araba) bi instalazio fotovoltaiko eraikitzeko. Bakoitzak 1.680 panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Muga proiektua martxan jartzeko baimena. Gaur, berriz, Val izenekoari eman dio oniritzia. Enpresak hiru urteko epea izango du bi parkeak martxan jartzeko, EAEko aldizkari ofizialaren arabera. Bestalde, Jaurlaritzak aurretiazko baimen administratiboa eman dio Ventaja Solar 8 enpresari Amurrion (Araba) 3,2 megawatteko potentzia izango duen eguzki parke bat eraikitzeko. Aurreikusitakoaren arabera, 6.692 modulu fotovoltaiko instalatuko dituzte. Orain, enpresak hamabost hilabeteko epea izango du eraikitzeko baimen administratiboa eskatzeko.
dlvr.it
August 13, 2025 at 8:52 AM
Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzak administrazio baimena eman dio Bailen Energia enpresari, Oionen (Araba) bi instalazio fotovoltaiko eraikitzeko. 1.680 panel izango ditu bakoitzak, eta megawatt bateko potentzia.

Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Muga proiektua…
Eusko Jaurlaritzak bi parke fotovoltaiko baimendu ditu Oionen
Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzak administrazio baimena eman dio Bailen Energia enpresari, Oionen (Araba) bi instalazio fotovoltaiko eraikitzeko. 1.680 panel izango ditu bakoitzak, eta megawatt bateko potentzia. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Muga proiektua martxan jartzeko baimena. Gaur, berriz, Val izenekoari eman dio oniritzia. Enpresak hiru urteko epea izango du bi parkeak martxan jartzeko, EAEko aldizkari ofizialaren arabera. Bestalde, Jaurlaritzak aurretiazko baimen administratiboa eman dio Ventaja Solar 8 enpresari, Amurrion (Araba) 3,2 megawatteko potentzia izango duen eguzki parke bat eraikitzeko. Aurreikusitakoaren arabera, 6.692 modulu fotovoltaiko instalatuko dituzte. Orain, enpresak hamabost hilabeteko epea izango du eraikitzeko baimen administratiboa eskatzeko.
dlvr.it
August 13, 2025 at 8:43 AM