#Atarikoa
Albiste izango dira: Otsailaren 23ko paperak, Goya sarien atarikoa eta tentsioa Kuba eta AEB artean: orain.eus/eu/aktualita...
Albiste izango da: Azaroaren 23ko paperak, Goya sarien atarikoa eta Kuba-AEB gatazka
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
orain.eus
February 26, 2026 at 6:29 AM
#ElhuyarAldizkaria AZKEN ZENBAKIA
ATARIKOA: Wolframa hizpide
"Europan erabili den wolframaren gehiena Txinatik ekarri izan da. Orain, ordea, Europako Batasunak material kritikoen autohornikuntza indartzea erabaki du, baita gerrako industria bultzatzea ere"
aldizkaria.elhuyar.e...
Wolframa hizpide - Elhuyar Aldizkaria
Elhuyarrentzat metal berezia da wolframa. Hain zuzen ere, hura lehen aldiz isolatu zuten bi anaien omenez deitu zioten Elhuyar zientzia eta euskara uztartzeko asmoz 1972an jaio zen kultura-elkarteari, baita elkarteak sortutako aldizkariari ere. Juan Jose eta Fausto ziren anaia haiek, eta 1783an lortu zuten metal preziatua isolatzea, Euskalerriar
aldizkaria.elhuyar.eus
June 3, 2025 at 8:08 AM
Atarikoa, Kontxako Bandera | Hamasei traineru lehian eta bi bandera jokoan

Erabakita dago zein zortzi traineru lehiatuko diren gizonezkoetan eta zein zortzi emakumezkoetan, eta faboritoak argi badaude ere, denak lehiatu nahi dira modu bizian.
Hamasei traineru lehian eta bi bandera jokoan
Dena prest dago iganderako Kontxako Badian. Erabakita dago zein zortzi traineru lehiatuko diren gizonezkoetan eta zein zortzi emakumezkoetan eta faboritoak argi badaude ere, denek lehiatu nahi dute modu bizian.
irutxulo.hitza.eus
September 4, 2026 at 7:30 AM
🗞️ #ElhuyarAldizkaria-ren AZKEN ZENBAKIA

Kulturari esker, sapiensak eboluzio genetiko hutsaren bidez baino 300 aldiz azkarrago hedatu ziren planeta osora #Atarikoa ⤵️
elh.eus/ElhuyarZient...
September 1, 2026 at 8:00 AM
Atarikoa | Liga borobiltzera doaz Zarautzera

Zarauzko uretan lehiatuko dira bihar eta etzi Donostia Arraun Lagunak-eko eta Donostiarrako neskak zein Donostiarrako mutilak.
Liga borobiltzera doaz Zarautzera
Liga irabazi zuen joan den asteburuan Donostia Arraun Lagunak-ek, baina liga oraindik ez da bukatu, Zarauzko uretan lehiatu behar baitira asteburu honetan.
irutxulo.hitza.eus
August 21, 2026 at 2:00 PM
Realak Chelsearen aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako atarikoa. Lehen norgehiagoka Londresen jokatuko dute, abuztuaren 26an; eta bigarrena Zubietan, irailaren 2an.
Realak Chelsearen aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako atarikoa
Realak Chelsearen aurka jokatuko du Txapeldunen Ligako atarikoa. Lehen norgehiagoka Londresen jokatuko dute, abuztuaren 26an; eta bigarrena Zubietan, irailaren 2an.
b.eus
August 11, 2026 at 11:07 AM
✍🏼 [IRITZIA] Joxe Iriarte 'Bikila': Herri altxamenduak.

Oso interesgarria iruditu zait Udaberri Arabiarren inguruan BERRIAk argitaratutako udako seriea; batez ere atarikoa, zeinean azpimarratzen den: «Herritarrek munduko edozein tokitan eskatzen duten gauza bera eskatzen zen: askatasuna,…
Herri altxamenduak
Joxe Iriarte 'Bikila': Herri altxamenduak. Oso interesgarria iruditu zait Udaberri Arabiarren inguruan BERRIAk argitaratutako udako seriea; batez ere atarikoa, zeinean azpimarratzen den: «Herritarrek munduko edozein tokitan eskatzen duten gauza bera eskatzen zen: askatasuna, duintasuna, justizia soziala... Finean, statu quo-aren aldaketa bat zen helburua, nahiz eta ez zen halakorik gertatu». Altxamendu horiek eta munduko beste tokietan (Madril, Paris, Kiev) gertatutakoak harridura ez ezik aztoramena eta nahasmena sortu zuten (zenbait gaitan bezala) nazioarteko arloan geroz eta zatikatuago dagoen Europako ezker tradizionalean. Alde batetik, herri protestak, altxamenduak eta antzeko eztandak modu batean hasten dira eta aldez aurretik antzeman ezin zaizkien norabideak hartzen dituzte, askotan gure gustukoa ez den norabidean. Alde horretatik, kasu horietan normala da aztoramena sortzea. Baina, bestetik, arazo izan litezke gure itsumena eta ulermen eskasia fenomeno berri horiek ulertzeko orduan. Zer ez genuen entzun ezkerreko sektore batzuen aldetik M15eko El Sol plazaren egitasmoa gauzatu zenean? Mesfidantza eta erdeinua mugimendu berriari, beren parametroetan sartzen ez zelako: politikoki inozoak omen, noraezeko eztabaidetan indarrak xahutuz, nahaste-borraste ideologikoa eta antzeko kritikak leporatzen zitzaizkien plazetako panoramei. Beren buruari ez zioten galdetzen, ordea, zergatik gertatzen ari zen hori guztia eta, agian, arazoa izan zitekeen eurak egotea lekuz kanpo, fenomeno berriak ulertu ezinik. Kezkagarriagoak izan ziren Sirian Baxar al-Assaden erregimenaren aurka matxinatu zen herri mugimenduaz ezkerreko zenbait sektorek esan zituztenak. Mobilizazio horiek CIAk sortuak omen ziren aurrerakoitzat kalifikatzen zuten erregimena botatzeko, haren defentsa antiinperialistatzat (ergela) joz, herri altxamenduak kritikatuz. Ikuspuntu hain dogmatikotik abiatuta, ez zuten onartzen matxinada hura diktadura eta ustelkeriaren aurka burutu zela, eta errepresioarekin zatikatu eta sakabanatu ondoren, adar islamikoek muturra sartu zuten borroka armatu sektarioak herri matxinada ordezkatuz (herrialde kurduetan izan ezik; hala ere, haiei ere kritikak egin zitzaizkien ISIS borrokatzeko estatubatuarren laguntza militarra izan zutelako). Herri altxamendua gerra zibilaz ordezkatu izanak ez dio legitimitaterik kentzen herri altxamenduari, ezta arrazoia ematen ere zanpatzen saiatu zen erregimenari, zeinak errusiarren laguntzarik gabe aspaldian galdua baitzuen borroka. Eta azkenean, sagar ustela bezala erori zen Errusia eta Iran aliatuek lagundu ezin ziotenean. Gauza bera esango nuke Hosni Mubaraken ustelkeriaren aurkako Tahir plazaren altxamendu legitimotik Anaia Musulmanek hauteskundeetan etekina atera izanaz. Haien deriba autoritarioa militarki zapuztu zuten, Abdel Fattah al-Sisi diktadore berriaren mesedetan. Horrek guztiak deslegitimatzen al du herri matxinada, demokrazia handiagoa ekarri beharrean, diktadore batek bestea ordezkatuz antzeko-parezido geratu direlako? Zer esan Libiari buruz. Gogoratzen dut zelako kritika jasan genuen Gaddafiren errepresioaren aurka manifestatzegatik, NATOren konplize bihurtzen omen zigulakoan. Baina Gaddafiren aurka agertzeak inoiz ez gintuen eraman NATOren alde egotera. Nahasketa sektario hori askotan erabiltzen da, antiinperialismoaren (ergelaren) izenean Gaddafi, Baxar al-Assad edo Putin defendatzeko. Tunisia izan zen salbuespena, baina oraindik ez du lortu herri demokrazia ezartzea. Matxinada horiek herri altxamendu gisa jaio ziren; horregatik, ongi etorriak izan behar ziren ezkerraren aldetik. Bestelako kontua da zer norabide hartu zuten eta nola amaitu diren. Baina hori beste kupel bateko sagardoa dugu eta badu zer ikusterik munduko egoerarekin eta, batez ere, egungo ezkerraren ahalmen estrategiko eta politiko gabeziekin. Eta Europan izandakoak? M15-Madrilen; Nuit Debut eta Jaka Horien mugimendua, Frantzian; Ukrainako Maidan… Bakoitza bere norabidean, baina arrazoi beretsuetan oinarrituak; alegia, gobernarien ustelkeriaren aurkako mobilizazioak. Alabaina, herri mugimendu guztiek, espontaneoek ere bai, modu batez edo bestez lorturiko indar politikoen eragina izaten dute eta, haien indarraren arabera, norabide bat edo bestea hartzen dute. Esate baterako, Frantzian Jaka Horiek ekidin zuten faxisten sarrera mugimenduan. Espainian ez ziren azaldu ere egin. Ukrainan, berriz, ezkerra ahulagoa zen nazionalismo desberdinen arteko talkaren erdian. Dena den, faxisten presentziak ez zuen Maidan mugimendu faxista bilakatu. Hori Putinen eta haren aldekoen bertsio interesatua bezain faltsua da. Gauza bera esango nuke borroka militarraz edo herri altxamenduen bidez sortutako gobernu aldaketez. Zilegi deritzogu talde militar ezkertiarrek gobernua irabazteari (azkenak sandinistak izan ziren, El Salvadorren erdipurdi bukatu baitzen), baina alderantziz gertatzen denean? Haustura bideak berez dira kaltegarriak ala bidean gauzaturikoek indar harremanen araberakoek baldintzatzen dute emaitza? Hala, batzuen gabeziek eta besteen indarrek zehazten dute borrokaren bilakaera norabide batera edo bestera. Zoritxarrez, Ukrainan indar paramilitar faxistek herrialdearen independentziaren alde indartsu jokatu dutelako lortu dute armadan gaur egun duten lekua. Aldiz, Moskuk 2014an Krimea anexionatu zuenean, Ukrainako Alderdi Komunistaren babesarekin egin zuen. Alderdi hori ez da oso aurrerakoia (kontserbadurismo soziala eta estalinismoaren eta sobietar inperioaren nostalgia uztartzen ditu), baina bere jarrerak kalte handia egin zion oro har Ukrainako ezkerrari, ospe txarra eman zion (delako ezkerrak inbasioa laudatzen badu, logikoa da bere gainbehera) ukrainar identitatea bere egiten duen populazioaren aurrean. Beraz, mundu honetan hipotesi asko irekita daude. Bata da eskuin muturraren garaipenarena; bestea, indar eraldatzaileek aurrera egitea. Ziur nago, iraganean bezala, mundu mailan mugimendu indartsuak agertuko direla —egon ere badaude—. Seguruenik, Europa ez da izango erresistentzia horren muina. Baina ziur nago Europak mugimendu horietan parte hartuko duela Nik ere uste dut galdera ez dela etorkizunean mobilizazio masibo batzuk egongo ote diren, baizik eta noiz eta nolakoak izango diren.
dlvr.it
September 2, 2025 at 12:30 PM
🎶 Abuztuan hasiko da Donostiako Musika Hamabostaldia, eta ez badakizu zer egongo den, zer ikustera joan... 

Irakurri Montserrat Auzmendi del Solarrek idatzitako atarikoa

Musika Hamabostaldia: nire gomendioak
www.argia.eus
July 27, 2025 at 4:02 PM
Urriaren 25ean ekingo diote denboraldi berriari zineklub donostiarrean. 1980ko hamarkadako bi film eskainiko dituzte: John Carpenterren 'Big Trouble in Little China' (1986) eta Joel Schumacherreb 'The Lost Boys' (1987).

🎟️Sarrerak dagoeneko eskuragarri.
Bang Bang Zinema zikloaren 11. denboraldia aurkeztu dute
Urriaren 25ean ekingo diote denboraldi berriari zinema talde donostiarrean. 1980ko hamarkadako bi film eskainiko dituzte: John Carpenter zuzendariaren Big Trouble in Little China (1986) eta Joel Schumacher zinemagilearen The Lost Boys (1987). Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke. Ohiturari jarraiki, Beldurrezko Astearen atarikoa izango den saio batekin emango diote hasiera
www.zinea.eus
October 6, 2025 at 3:15 PM
Herri altxamendua
zuzeu.eus?p=387681 Joxe Iriarte "Bikilak"
Herri altxamendua
Herri altxamendua. Oso interesgarria iruditu zait Udaberri Arabiarren inguruan Berriak argitaratutako UDAKO SERIA, batez ere atarikoa...
zuzeu.eus
August 28, 2025 at 9:46 PM
Herri altxamendua
zuzeu.eus?p=387681 Joxe Iriarte "Bikila"k
Herri altxamendua
Herri altxamendua. Oso interesgarria iruditu zait Udaberri Arabiarren inguruan Berriak argitaratutako UDAKO SERIA, batez ere atarikoa...
zuzeu.eus
August 27, 2025 at 7:15 PM
🎯 Ana Galarraga eta Egoitz Etxebeste: “Emakume izateagatik”. #ElhuyarAldizkaria-ren atarikoa 🗞️⤵️

zientzia.eus/artikul...
March 5, 2026 at 9:00 AM
ELHUYAR ALDIZKARIAren atarikoa

🎯 Ana Galarraga eta Egoitz Etxebeste: “Berri onak”.

Zientzia-munduari zein handik kanpokoari begiratuta, ez da zaila ezkor izateko arrazoiak topatzea. Badira, ordea, argi-izpiak ere. @anagalarraga1 @egoitzetxebeste

🗞️🔗 zientzia.eus/artikul...
December 5, 2025 at 12:01 PM
#ElhuyarAldizkaria AZKEN ZENBAKIA
Atarikoa: "Zubiak"
"...osasuna, energia, klima, biodibertsitatea, ekitatea… Gai horietan guztietan, kontua ez da nola gerturatu zientzia gizarteari, baizik eta nola egin etorkizuneko estrategiak elkarrekin diseinatzeko"
Zubiak - Elhuyar Aldizkaria
Zientzialarien eta gizartearen arteko zubi-lana egitea da Elhuyar aldizkariaren xede nagusietako bat. Helburu horrekin, harreman zuzena dugu hainbat ikertzailerekin, eta haiek egindako ikerketen berri emateko ez ezik, beste zientzialari batzuek egindakoei buruzko iritzia jasotzera ere jotzen dugu haiengana. Dena dela, garbi dugu hori ez dela nah
aldizkaria.elhuyar.eus
September 5, 2025 at 6:14 AM
📰 #ElhuyarAldizkaria AZKEN ZENBAKIA
#gaurkoegunez duela 5 urte izendatu zuen OMEk COVID-19aren pandemia. Handik gutxira agindu zuten konfinamendua.
Halabeharrez ikasitako eta gogoratu beharreko efemerideak, atarikoan: aldizkaria.elhuyar.eus/atarikoa/efe...
Efemerideak
2019ko abenduan agertu ziren gero COVID-19 deitu zitzaion gaitzaren lehen kasuak Txinan. 2020ko urtarrilaren 5ean, gaitz hura eragiten zuen birus berriari buruzko lehen adierazpena argitaratu zuen Osa...
aldizkaria.elhuyar.eus
March 11, 2025 at 8:12 AM
📰#ElhuyarAldizkaria AZKEN ZENBAKIA
Atarikoa: COVID-19aren efemerideak
"Birusak bat egin zuen krisi sozialarekin eta ingurumen-krisiarekin. Birusari aurre egiteko, txertoak sortu zituzten; beste bi krisientzat, ordea, ez dago laborategiko irtenbiderik".
aldizkaria.elhuyar.eus/atarikoa/efe...
Efemerideak
2019ko abenduan agertu ziren gero COVID-19 deitu zitzaion gaitzaren lehen kasuak Txinan. 2020ko urtarrilaren 5ean, gaitz hura eragiten zuen birus berriari buruzko lehen adierazpena argitaratu zuen Osa...
aldizkaria.elhuyar.eus
March 4, 2025 at 7:39 AM
🎷 Jazza Artean jaialdiaren eskutik, Triz Quintet eta Velasquartet taldeak arituko dira Quintanilla de la Riberan
alea.eus/anana/175092...
Gasteizko Jazzaldiaren atarikoa, Quintanilla de la Riberan - Añana - Alea.eus
Jazza Artean jaialdiaren eskutik, Triz Quintet eta Velasquartet taldeak arituko dira ostiralean.
alea.eus
June 26, 2025 at 8:42 AM
GALERIA | Ikurrinaren aldeko ekimenak girotu du Gure Eskuren mobilizazio nazionalaren atarikoa Getxon
hiruka.eus/getxo/174903...
Ikurrinaren aldeko ekimenak girotu du Gure Eskuren mobilizazio nazionalaren atarikoa Getxon - Getxo - Hiruka.eus
Maiatzaren 31n, ikurrinari omenaldia egin zitzaion Getxoko San Nikolas plazan, zapatu honetan, hilak 7, Bilbon egingo den Gure Eskuren mobilizazio nazionalaren atariko ekitaldi gisa. Hainbat lagun elk...
hiruka.eus
June 4, 2025 at 11:18 AM
🎭 Aurten, kaleko artisten azokaren 25. urteurrena dela-eta, Umore AUzoka ere egingo dute lehenengoz Leioan. Maiatzaren 3n, 4an, 10ean eta 11n izango da eta 2025eko Umore Azokaren atarikoa izango da.

#UmoreAzoka #UmoreAUzoka #Leioa
Umore Azoka Leioako auzoetara zabalduko dute 25. jaialdian - Leioa - Hiruka.eus
Aurten, kaleko artisten azokaren 25. urteurrena dela-eta, Umore AUzoka ere egingo dute lehenengoz Leioan. Maiatzaren 3n, 4an, 10ean eta 11n izango da eta 2025eko Umore Azokaren atarikoa izango da.…
hiruka.eus
February 25, 2025 at 3:22 PM
Urria Ozzineman

STILL WALKING
“Denboraren taupada” zikloa abiatzen da Koreedaren eskutik, familiaren erretratu intimo batekin.

WALL·E
Asteklima: gure planeta zaintzeko premia gogorarazten diguna.

LA LEY DE JENNY PEN
Beldur Astearen atarikoa: izua leku lasai eta baketsuenetan ere gorde daiteke.
October 1, 2025 at 6:32 PM
Larunbat honetan, urteko lehenengo partidak 💪
Irakurri atarikoa hemen:
www.txingudirugbyclub.eus/es/news/urte...
Primeros partidos de #2025, ¡este sábado! 💪
January 9, 2025 at 2:12 PM