#migrazioak
🟨⬛🟨EBk eta Espainiako Estatuak milaka milioi bideratzen dituzte mugak militarizatu eta migrazioak erreprimitzera. Gerra eta bazterkeriaren aurrean, egin kontra zure zergekin.

EGIOZU #ERAGOZPENFISKALA GASTU MILITARRARI.

👉https://www.eragozpenfiskala.org/eu/zer-da-eragozpen-fiskala/
June 4, 2025 at 2:03 PM
Migrazioak zuzenean eragiten digu. Erronka konplexu eta sakona dugu esku artean. Eta pertsonen duintasuna eta giza-eskubideak erdigunean jarriz egin behar diogu aurre.

El 12 de junio entrará en vigor el Pacto Europeo de Migración y Asilo, un hito muy relevante para Euskadi y Canarias.
May 20, 2026 at 1:37 PM
.@EskubideenKarta ko eragileok Trantsizio ekosozial justuaren alde Su txikien itsasoaren II.Topaketak antolatzen ari gara, 'Gerra, krisi klimatikoa, migrazioak, oldarraldi erreakzionarioa. Nola heldu egoerari?' izenburupean.
Topaketak prestatu ahal izateko, hiriburuetan hitzaldiak
May 13, 2025 at 5:44 PM
📍 Gaur @ikuspegi.bsky.social -k antolatutako jardunaldian gaude: "Migrazioak fokuratuz. Hedabideen narratiba eta desinformazioaren aurkako borroka". Immigrazioa komunikabideetan nola irudikatzen den eta narratiba bidezkoagoak, inklusiboagoak nola eraikitzen diren hausnartzeko beharrezko aipua.
May 20, 2025 at 9:22 AM
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitako eragileok Trantsizio ekosozial justuaren alde indarrak biltzeko Su txikien itsasoaren II.Topaketak antolatzen ari gara, 'Gerra, krisi klimatikoa, migrazioak, oldarraldi erreakzionarioa. Nola heldu egoerari?' izenburupean.
May 13, 2025 at 4:36 PM
Ikertzaileek laburbildu dutenez, modua aurkitu dute aldaketa genetikorik zaharrenak identifikatzeko, eta, horrela, azterketan horiek alde batera utzi eta aldaketa berrietan zentratzeko modua izan dute.

Eskandinaviarren migrazioak azaleratu ditu DNAk - Zientzia Kaiera
Antzinako DNA aztertzeko metodo berria erabiliz, Ipar eta Erdialdeko Europako populazioen historia genetikoa berreraiki dute.
zientziakaiera.eus
September 4, 2025 at 5:35 PM
www.naiz.eus/es/info/noti... Angélica Dass argazkilaria eta aktibista brasildarrak migrazioak aztertu ditu Bilboko 6 eskoletako ikasleei esker. Asko dugu denok ikasteko.
«Hablar de migración no es hablar del otro, sino de nosotros mismos»
Esta exposición hace de un retrato de Bilbo muy diverso, pero no sé si se puede extrapolar al resto de Euskal Herria,  porque es...
www.naiz.eus
January 18, 2025 at 6:56 PM
Jesus #Albanian jaio da, non #Melonik migratzaileak bidali nahi ditu.
Urtero #jaiotza soziala egiten dut. Eta 12 hizkuntzatan azpititulatutako bideo bat.
Bideoa: bit.ly/Nadal24Pesse... Euskaraz azpititulatua.
Testua: bit.ly/LCSnadal24EUS
Gustatu al zaizu?
#Playmobil #Gabonak #Migrazioak
Jesús neix a Albània. (SUBTITULAT) #PlaymobilAlbània
SUBTITULAT A: català, castellà, euskera, anglès, alemany, francès, grec, àrab, holandès, suec, italià i portuguès. CAT - El pessebre de #Playmobil del 2024 és a Albània! Perquè a Albània hi ha el CIE* (centre d’internament d’estrangers) on el govern Italià de la Sra. Meloni volia enviar els migrants que arribaven a Itàlia. 🛥 Amb tot el que ha succeït aquest any, potser esperàveu un altre escenari per al pessebre, però aquesta Europa 🌍 que cada cop mira més cap a la ultradreta, cal que recordi que els éssers humans, vinguin d’on vinguin, són éssers humans i és imprescindible tractar-los com a tals. I el millor regal de Nadal seria que el pessebre sumés una gota a les que ja hi ha, perquè no es repetissin mai més aquestes iniciatives inhumanes i injustes. No pot ser que a Europa passin aquestes coses! Text i fotografies: http://bit.ly/LCSnadal24CAT ESP - ¡El belén de #Playmobil 2024 es en Albania! Porque en Albania está el *CIE* (centro de internamiento de extranjeros) donde el gobierno Italiano de Dª. Meloni quería enviar a los migrantes que llegaban a Italia. 🛥 Con todo lo que ha sucedido este año, quizás esperabais otro escenario para el belen, pero esta *Europa 🌍 que cada vez mira más hacia la ultraderecha, debe recordar que los seres humanos, vengan de donde vengan, son seres humanos y es imprescindible tratarlos como tales.* Y el mejor regalo de Navidad sería que el belén sumara una gota a las ya existentes, para que nunca se repitieran estas iniciativas inhumanas e injustas. ¡No puede que en Europa pasen estas cosas! Text i fotografies: http://bit.ly/LCSnadal24ESP
bit.ly
December 26, 2024 at 11:23 AM
🗞️ Xabier Aierdi eta Belen Uranga:
Euskara migrazioak ekarritako ispiluetan: argi-itzaletan

www.berria.eus/euskal-herri...
Euskara migrazioak ekarritako ispiluetan: argi-itzaletan
Bertakoa da Belen Uranga, eta Zumaian egin dute topaldia, Gipuzkoan, euskara erruz entzuten eremu geografiko horietako batean. Usu euskara badenik ere ez dakitela heltzen diren andre eta gizonez mi...
www.berria.eus
September 10, 2026 at 2:59 PM
Ikertzaileek laburbildu dutenez, modua aurkitu dute aldaketa genetikorik zaharrenak identifikatzeko, eta, horrela, azterketan horiek alde batera utzi eta aldaketa berrietan zentratzeko modua izan dute.

Eskandinaviarren migrazioak azaleratu ditu DNAk - Zientzia Kaiera
Antzinako DNA aztertzeko metodo berria erabiliz, Ipar eta Erdialdeko Europako populazioen historia genetikoa berreraiki dute.
zientziakaiera.eus
September 4, 2026 at 4:36 PM
1940/8/7. Elly Cordiviola iktiologoa jaio zen. Aitzindaria izan zen Paraná ibaiko arrainak, horien migrazioak eta ugalketa ikertzen. Bere lana ekarpen handia izan zen Argentinako uretako biodibertsitatea kontserbatzen laguntzeko.

#ZientziaEskolaEgutegia
August 7, 2026 at 9:00 AM
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari orain.eus/eu/aktualita...
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izat...
orain.eus
August 3, 2026 at 5:52 PM
👣👏🏼 Atsegin handiz jakinarazten dizuegu, 20 urte baino gehiagoz Euskadiko migrazioak, aniztasuna eta bizikidetza aztertzen aritu ondoren, Ikuspegi EHUko Katedra gisa eratu dela.
July 17, 2026 at 10:22 AM
👥 Eustaten eszenario demografikoen arabera, Euskal AEk 2,2 milioi biztanle inguru izan ditzake 2075ean. Migrazioak erabakigarriak izango dira biztanleriaren bolumenari eusteko.

🔗 https://f.mtr.cool/ldccmghfqp
July 17, 2026 at 8:04 AM
Trump: «Modu iraunkorrean etengo ditut Hirugarren Munduko herrialdeetako migrazioak». AEBetako presidenteak esan du migrazioa dela AEBen «disfuntzioaren» erantzulea, eta «kezkatzeko moduko herrialdeetako» jatorria daukaten herritarren egoitza baimenak berrikusiko dituela ohartarazi du
Trump: «Modu iraunkorrean etengo ditut Hirugarren Munduko herrialdeetako migrazioak»
Trump: «Modu iraunkorrean etengo ditut Hirugarren Munduko herrialdeetako migrazioak». AEBetako presidenteak esan du migrazioa dela AEBen «disfuntzioaren» erantzulea, eta «kezkatzeko moduko herrialdeetako» jatorria daukaten herritarren egoitza baimenak berrikusiko dituela ohartarazi du
b.eus
November 28, 2025 at 11:06 AM
Baserrietarik hirietara, herri «pobreetatik» hiri handietara edota AEBetara dira abian nagusiki Latinoamerikako populazioak. Baina badira beste herrialde batzuetatik Latinoamerikara datozen populazioak ere —Asiatik Brasilera doazenak, kasurako—, eta gero eta ugariagoak dira, Serge Fohr…
Migrazioak Miarritzeko pantailetan
Baserrietarik hirietara, herri «pobreetatik» hiri handietara edota AEBetara dira abian nagusiki Latinoamerikako populazioak. Baina badira beste herrialde batzuetatik Latinoamerikara datozen populazioak ere —Asiatik Brasilera doazenak, kasurako—, eta gero eta ugariagoak dira, Serge Fohr Latinoamerikako Kulturen Miarritzeko Jaialdiaren presidentearen arabera. Migrazioaren alde horiek guziak erakutsi nahi dituzte aurtengo film festibalean. Kleber Mendonca, Claude Lelouch, Dolores Fonzi eta Sebatian Lilo izango dira aurtengo gonbidatuetako batzuk. Egitarau aberatsa ondu dute buruilaren 20tik 26ra bitarte. 75 film proiektatuko dituzte orotara, eta lau sailetan lehiatuko dira: fikzioak, dokumentalak, film luzeak eta laburrak. Miarritzeko hiru gune nagusitan antolatuko dute festibalaren 34. aldia: Le Royal zineman, Gare du Midi arteoan eta Kasinoan. Egunero, 10:00etatik 22:00etara iraunen du egitarauak, Kasinoan batez ere, horixe baitu festibalak egoitza nagusia. Fohren erranetan, kulturaren aldeko «diru engaiamendua» murrizten ari den heinean, Latinoamerikako festibala bizirik izatea «sekulako altxorra» da. Gaia migrazioa denez, AEBetara abian diren milioika mexikarren fenomenoa jorratu nahi izan dute nagusiki aurten, baina baita Latinoamerikara doazen Asiako populazioen mugimenduak eta zergatiak ere, bertze migrazio mugimendu batzuez gain. Migrazioa XXI. mendeko «arazotzat» jo du, eta, beraz, fenomeno geopolitikoa zinematik ere aztertu eta zabaldu behar dela erran du. Aurten ere, Latinoamerikako Kulturen Miarritzeko jaialdia zinema festibal bat izanen da batez ere, antolatzaileek hala definitzen baitute ekitaldia. Baina eskaintza anitzez zabalagoa izanen da, eta bertzelakorik ere antolatuko da: literatura topaketak, tailerrak, erakusketak, dantza ikuskizunak eta kontzertuak ere proposatuko dituzte. Eskaintza oro Latinoamerikari lotua izanen da manera batez edo bertzez, eta hango parte hartzaile anitz helduko dira Miarritzera, filmen aurkeztera edo hitzaldiak ematera. Pepe Mujika eta borroka feminista Usaian, ortziralez egiten dute sariak emateko zeremonia, baina aurten ortzegunera aitzinatzea erabaki dute. Hala ere, ortziralez hetsiko dute festibala, Sebastian Lelioren La ola filmarekin. Jean Christophe Berjon festibaleko ordezkari nagusiaren arabera, «energia leherketa bat» da filma. Txileko mugimendu feministari buruzkoa da, zeinak mugimenduaren aldeko eta kontrako gizarte erantzun oro aipatzen dituen. Hasi, berriz, Kleber Mendonca Filhoren O agente Secreto filmarekin hasiko dute festibala. Film egile brasildarraren talentua eta engaiamendua txalotu dute antolatzaileek, eta haren azken ekoizpena film «ikaragarritzat» jo dute. Cinema Novo mugimendu artistikoaren ondorengo gisa definitu dute, eta, hain justu, bere aitzindari Carlos Dieguesi omenaldia eginen diote aurten.  Serge Fohr, Jean Christophe Berjon eta Stephanie Loustau, Miarritzen, buruilaren 16an. PATRICK TOHIER Mintzaldiak ere egin zituzten iaz, eta aurten ere egitarauan txertatuko dituztela azpimarratu dute. El conversatorio deitzen diote eztabaida xokoari. Pepe Mujikari buruzko oinordekotza jorratuko dute Denis Merklen soziologoak eta Alvaro Brechner film egileak. Bertzalde, Argentinako eta Txileko borroka feministari buruz mintzatuko dira Dolores Fonzi aktorea, Sebastian Lilo zuzendaria eta Ana Elena Correa abokatua. Bide batez, hizkuntza minorizatuen biziberritzea landuko dute Plazara kolektiboko kideek eta Augusto Zegarra Peruko film egileak. Sakelakoaz eginiko filmak Stephanie Loustau idazkari nagusiak zehaztu duenez, sakelako telefonoaren bidez egin hamar film labur jinaraziko dituzte, eta Miarritzeko eta Baionako ikus-entzunezkoen saileko ikasleek epaituko dituzte. Film gehienak zinema geletan proiektatuko dituzten heinean, sakelakoaz grabatu hamarrak Kasino ondoko pantailan emitituko dituzte. Horren karietara, Claude Lelouch zuzendaria gonbidatuko dute, hark egin baitu sakelakotik grabatu lehen film luzea. Gai horretaz eta adimen artifizialak zineman duen presentziaz eztabaidatuko du Yves Allion kazetari eta zinemako historialariarekin, Kasinoko Enbaxadoreen gelan, buruilaren 25ean.  Bertzalde, urtero berritasun bat txertatzen entseatzen diren heinean, egunero 18:30ean FBALTV telebistako berrisaila emitituko dute, Kasino ondoan. Festibalaren egun guzietako 24 oreneko bideo zati «esanguratsuenak» proiektatuko dituzte festibala hurbiletik segitzen ahal ez duenarentzat.
dlvr.it
September 16, 2025 at 6:41 PM
🗣 [ELKARRIZKETA] Anna Mastromarino (Turin, 1975) Zuzenbide Publiko Konparatuko katedraduna da Turingo Unibertsitatean. Konstituzionalismoaren eta memoriaren inguruko hainbat lan egin ditu. Uztailean, hitzaldi bat eman zuen Migrazio eta Asilo Itun berria aztertzen EHU Euskal Herriko…
Anna Mastromarino. «Etorkinak ez ditugu gizaki gisa ikusi nahi, arazo gisa baizik». Etorkinen nortasuna lekuekin eta memoriarekin lotuta dago, Mastromarinoren arabera. Uste du zuzenbidea «indartsuenaren legearen tresna» bilakatu dela.
Anna Mastromarino (Turin, 1975) Zuzenbide Publiko Konparatuko katedraduna da Turingo Unibertsitatean. Konstituzionalismoaren eta memoriaren inguruko hainbat lan egin ditu. Uztailean, hitzaldi bat eman zuen Migrazio eta Asilo Itun berria aztertzen EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroan: Migrazioa eta nortasun prozesuak. Memoria lekuak, lekuen memoria. Zer lotura dute nortasunak eta migrazioak lekuekin eta memoriarekin? Zergatik erabaki zenuen zure ikerketak kontzeptu horietan oinarritzea? Nire ama espainiarra da, eta frankismoaren garaian Italiara migratu zuen. Beraz, migrazioaren gaia familiako gaia izan da beti. Txikitatik, nolabait, gu existitzen ginen, baina han ez geunden leku urrun bat zegoela sentitzen nuen. Horren harira, amak esaten zidan une batetik aurrera immigranteak jada ez direla jatorrizko herrialdekoak sentitzen, baina ez direla inoiz dauden lekukoak guztiz izango.  Ideia horietatik hasi nintzen lekua eta migrazioa lantzen, eta pentsatzen: zer egin dezake lekuak norbaiten presentzia benetako existentzia bihurtzeko? Eta, noski, hori guztia memoriarekin lotuta dago. Orduan, nire esperientzia familiarrak eta prestakuntza juridikoak topo egin zuten, eta memoria lantzen hasi nintzen, nik egin nezakeen modu bakarrean: juridikoki.  Nola eraikitzen du etorkin batek bere nortasuna bere jatorrizko eta harrerako herrialdeen kulturek topo egiten duten testuinguru batean? Etorkina, Georg Simmelen arabera, «geratzeko iristen dena da». Orduan, migrazioa pertsona batzuen baldintza gisa ulertzen badugu, eta ez bizitzaren etapa gisa, etorkinak deshumanizatzen ditugu. Gainera, immigranteekiko dugun ikuspegi baztertzaileak, eta ideia nazionalizatzaileak, etorkinei halakoak esatera eramaten gaitu: «Geratu nahi baduzu, ni naizena bihurtu behar duzu».  «Migrazioa pertsona batzuen baldintza gisa ulertzen badugu, eta ez bizitzaren etapa gisa, etorkinak deshumanizatzen ditugu» Memoria erabiltzen al da pertsona jakin batzuk, batez ere etorkinak, nortasun kolektibo batetik bereizteko? Bai, hori da; memoria bidezko populismoa deitzen diot nik. Memoria tresna gisa erabiltzen badugu, biktimen ondorengoek biktima gisa ikusiko dute beren burua. Bestalde, borreroen ondorengoak beti izango dira etsai. Argi bereizten dira taldeak, eta berez populismoa da hori, etsai bat sortzen baita, «gu eta zuek» bat.  Hitzaldian «memoria lekuen» kontzeptua aipatu duzu. Zer esan nahi du?  Memoria lekuak nortasuna osatzen duten lekuak dira, eta norberaren parte dira. Leku horietan, herritar guztiak kolektibitate handi baten parte sentitzen dira. Bertan, memoria kolektibo bat dago, norbanakoa gainerakoekin konektatzen duena.  Zer eragin dute etorkinek beren harrera herrialdeetan sortzen dituzten memoria lekuek, bereziki haien ondorengoengan? Migranteek eta, batez ere, haien ondorengoek hainbat modutan ulertu ditzakete leku horiek. Adibidez, gizarteak bere kultura eta familia erabat gaitzesten baditu, bi erreakzio izan ditzake. Alde batetik, bere familia gorrotatu dezake, eta haien tradizioekin inolako harremanik ez izaten saiatu daiteke. Beste alde batetik, gizartearekiko gorrotoa garatu dezake. Bi erreakzio horietan gorrotoa da nagusi, ezagutu duten bakarra delako; kontua da gorrotoa norengana zuzenduko duen.  Etorkinek jasotzen duten mespretxuaz hitz egin duzu. Zure ustez, nola eragiten du oraingo diskurtso arrazisten gorakadak etorkinen nortasunean? Horretarako ere ez dago araurik, baina etorkinak, lehen esan dudan bezala, iritsi eta bertan geratu nahi dutenak dira; beraz, integratzeko grina dute. Adibidez, etorkinek beren seme-alabek bertako hizkuntza eta arauak ikastea nahi dute, eta eskolan ez diskriminatzea. Lehenengo interesa ez da eskolak bere jatorrizko hizkuntzan hitz egiten uztea, baizik eta eskolak umeei bertako hizkuntza erakustea eta integratzen laguntzea. Hau da, etorkinek iritsitako herrialdeko kulturan integratu nahi dute. Horrek ez du esan nahi berea galdu nahi dutenik, baina bestea ez dute baztertzen. «Etorkinek iritsitako herrialdeko kulturan integratu nahi dute. Horrek ez du esan nahi berea galdu nahi duenik, baina bestea ez dute baztertzen» Udako Ikastaroan, Europako Batasuneko Migrazio eta Asilo Itun berria aztertu duzue. Zer iritzi duzu horren inguruan?  Nire ustez, Europako Batasunak etorkinekiko duen jarrerak ez du zerikusirik nortasunarekin, boterearen kontzeptu zaharrarekin baizik. Hau da, guk uste dugu munduarekiko ditugun pribilegioak kosta ahala kosta gorde behar ditugula, eta, etorkinek gure lasaitasuna arriskuan jar dezaketela uste dugunez —egia esan, ez dakigu—, haien kontra egiten dugu. Badakigu guk haiek behar ditugula, baina, gero, migrazioaren kontra dagoela eta denak kanpoan utzi beharko genituzkeela esaten du jendeak. Beraz, giza prozesuak deshumanizatzen ari gara, eta, horretarako, zuzenbidea tresna tekniko gisa erabiltzen dugu. Inoiz ez gara arduratzen etorkinen nortasunaz. Guk etorkinez hitz egiten dugu, oro har, baina iristen diren ontzi horietan denetarik dago: Afrikatik datozenak, Asiatik datozenak, Alarengan sinisten dutenak, Budarengan sinisten dutenak, sinisten ez dutenak, baina guri ez zaigu axola. Ez dago inolako erreferentziarik haiei buruz, etorkinak ez ditugulako gizaki gisa ikusi nahi, arazo gisa baizik. Eta, jakina, alderdi politiko batzuei asko gustatzen zaie hori, horren bidez arrakasta politikoa lortzen dutelako.  Indartsuenaren legean gaude berriro. Horretara ez itzultzeko asmatu genuen zuzenbidea, baina badirudi orain indartsuenaren legearen tresna bilakatu dela. Legea jada ez dago babesgabearen alde. Egunen batean zuzenbidea berezko ideietara itzuliko dela espero dut. 
dlvr.it
August 17, 2025 at 9:31 AM
Anduezarentzat, «pixka bat arrazistak» dira EAJko Diez Antxustegiren hitzak etorkinei buruz. Anduezak ez daki «EAJren migrazio politikaren norabide aldaketa bat» ote dagoen. «Ez gara probokazioetan sartuko», erantzun du EAJk.
www.berria.eus/euska...
Anduezarentzat, «pixka bat arrazistak» dira Diez Antxustegiren hitzak etorkinei buruz
EAJko bozeramaileak esan du migrazioak «selektbioa, ordenatua, erregularra eta segurua» izan behar duela. Anduezak ez daki «EAJren migrazio politikaren norabide aldaketa bat» ote dagoen. «Ez gara p...
www.berria.eus
May 21, 2025 at 1:46 PM
March 12, 2025 at 11:10 PM
Gaur abiatuko dute NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinemaldiak zazpigarren edizioa, hilaren 12ra arte luzatuko dena.

👏 Elena Sánchez kazetaria aitortuko dute, baita Belinda Washington aktorea eta 'Sorda' (Eva Libertad, 2024) filma ere.
Migrazioak ardatz, NIFF jaialdiaren zazpigarren edizioan
Irailaren 8tik 12ra ospatuko dute 2025eko ekitaldia. Elena Sánchez kazetaria aitortuko dute, baita Belinda Washington aktorea eta Sorda (Eva Libertad, 2024) filma ere. Zinemagintza abiapuntu, hausnarketarako topagune izan nahi duen NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinemaldiak zazpigarren edizioari ekingo dio 2025ean. Beste
www.zinea.eus
September 8, 2025 at 11:55 AM
Zinemagintza abiapuntu, hausnarketarako topagune izan nahi duen NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinemaldiak 7. edizioa ospatuko du irailaren 8tik 12ra bitartean.

👉 Migratzaileengan jarriko dute ere fokua, jaialdiaren alderdirik sozialena azaleratuz.
www.zinea.eus/2025/0...
Migrazioak ardatz, NIFF jaialdiaren zazpigarren edizioan
Irailaren 8tik 12ra ospatuko dute 2025eko ekitaldia. Elena Sánchez kazetaria aitortuko dute, baita Belinda Washington aktorea eta Sorda (Eva Libertad, 2024) filma ere. Zinemagintza abiapuntu, hausnarketarako topagune izan nahi duen NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinemaldiak zazpigarren edizioari ekingo dio 2025ean. Beste
www.zinea.eus
August 7, 2025 at 8:35 AM
📸✨ World Press Photo 2025 Gasteizera heldu da

Erakusketak munduko fotokazetaritzaren irudirik onenak biltzen ditu, gure garaiko gai nagusiak islatzen dituztenak: gatazkak, klima, migrazioak eta giza erresilientzia.

ℹ️https://labur.eus/tknnlikx
October 17, 2025 at 12:02 PM